Erori al da inoiz meteoritorik Euskal Herrian?

Erori al da inoiz meteoritorik Euskal Herrian?

Adituek meteorito bakarraren erorketa erregistratu dute Euskal Herrian. 1868 urteko irailaren 7ko goizeko 02:30etan agertu zen suzko bola leherketen burrunbak lagunduta. Bi eta lau kilo arteko kondrita arrokaren puska handienak errekara erori ziren. Danbatekoak loa galarazi zien herri apal hartako bizilagun apurrei.

Zalgizeko meteoritoaren erregistroa
Zalgizeko meteoritoaren erregistroa

Gabriel Auguste Daubrée geologoak ikertu zituen Zalgize-n (Zalgize-Doneztebe, Zuberoa) eroritako L6 motako meteoritoaren arrastoak. Monica Grady-ren Meteoritoen Katalogoa liburuaren arabera, gaur egun, harri puska haren zatiak munduan barreiaturik daude: Parisen, Chicagon, Vienan, Illinois-en eta Erroman.

Lur planetan kristo aurreko 2300 urtetik gaur arte erregistratu diren meteorito aztarnen berri ematen duen mapa ikus dezakezu hemen. Zumaiako flysch ezagunetan ikus daitezke Yucatan-en erori eta dinosauroak akabatu zituen meteoritoaren aztarnak

Bistan da Zuberoan eroritako arrokak ez zuela orain egun gutxi aipatzen genuen meteorito hilgarri horren antzik (Meteoritoa Euskal Herrian eroriko balitz…)

Erori al da inoiz meteoritorik Euskal Herrian?

Erori al da inoiz meteoritorik Euskal Herrian?

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra