Erizaintza euskarazko eskaintza handitua, NUPen

Erizaintza euskarazko eskaintza handitua, NUPen –

ERIZAINTZA EUSKARAZKO ESKAINTZA HANDITUA, NUP-EN

NUPek euskaraz eskainiko ditu, 2020-2021 ikasturtean, Erizaintzako Graduko lehenbiziko seihilekoko irakasgai guztiak (lehenbiziko urtekoentzat, antza denez). Graduko gainerako mailetan ere euskarazko eskaintza ezartzen joateko asmoa omen du errektoretza taldeak. Hala jakinarazi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntzako errektoreorde Inmaculada Farran Blanchek Administrazioan Euskaraz Taldeari, 2020ko maiatzaren 26an.

Kostata, baina irudi du fruituak ematen hasi dela ikasleek, sindikatuek eta Iruñeko Euskalgintzak egindako borroka.

Espero dezagun iragarpen hau bide berri baten hasiera izatea, euskarazko eskaintzari dagokionez.

Erizaintza euskarazko eskaintza handitua, NUPen

Administrazioan Euskaraz Taldea