Ilunbe, erdi betea da zezen plaza

“Oraindik ez badakizu, azken egunetan Espainiako ABC, La Razon eta El Mundo egunkariek dogma berri bat ezarri dute: Abertzaleak zezenketen aurka daude festa espainiar bat delako. Eta, horri buelta emanda: zezenzaleak espainiarzale amorratuak dira”. Horrela zioen Peru Zaratek 2012ko abuztuaren 16an, orain hiru urte, ZUZEUn argitaratu zuen sarreraren hasieran.

Zezenketak Donostiara bueltatu eta biharamunean ere ez da izan gutxiagorako, aipatutako hiru egunkari espainiarrek azalera ekarri baitute gaia, ikuspuntu politikoa emanda: “Va por usté [su majestá] y por España! (Manzanares).

.

Egunkarien azaletan

Euskal Herriko egunkari gehienek ere azalean jorratu dute zezenketen gaia, askok berri nagusi aukeratuta. Berria, esaterako, goian diren hiru eskumako egunkarien aldean oso kritiko agertu da; “Odola itzuli da hareara” dio lerroburuan.

Aparte, Espainiako probintzia batzuetako egunkarien azaletan ere izan dute oihartzuna Donostiako zezenketek. Hona horietako batzuk:

.

Nazioarteko oihartzuna (The Guardian)

Hein txikiagoan, nazioartean Espainiaz aparte ere izan du oihartzuna zezenketak Donostiara itzuli izanak. The Guardian egunkariak, esaterako, “Bullfighting returns to San Sebastián after three-year ban” (zezenketak Donostiara itzuli dira hiru urteko debekuaren ondoren) erreportaje landua plazaratu zuen herenegun, abuztuak 12. Debekuari bukaera ematea izan da EAJ-k eta sozialisten arteko gobernu koalizioak hartutako lehen erabakietako bat dio barruan, besteak beste.

Ilunbe, erdi betea da zezen plazaEtxekoen artean, Ramon Solak Gara egunkarian egin du kronika, “Pica española en un Ilunbe a medias” izenburupean. Kazetariak dioenez, “Donostiako udalak milaka gutxi batzuentzat ireki du zezentokia (6.000 inguru, plaza betetzetik urruti) eta espainiar errege emeritua izan da lana bukatzeko ardura izan duena. Joan Carlos Borboikoa izan da Ilunbeko protagonista nagusia eta bueltatuko dela adierazi du. Kalean, festa gutxi: ezinegona eta tentsio nabarmena”; horra laburpena.

Eta Berrian, Klimax taurinoa” izeneko zutabea idatzi du Iñaki Petxarromanek; antzeko tesiak defendatzen honek ere: “Birkonkistatu dute hiria zezenzaleek, eta pozez zoratzen daude hedabide eta sektorerik espainiarzaleenak. Donostia euren egin dute”.

Zezenzaleen ikuspuntutik, Todotoros webguneko kronika atzokoaz: “Sabios, firmes y libres”.

 .

Eta zezenzaleek plaza bete zuten (erdia)

Dakigunez, euskaldun eta abertzale asko ere badira zezenzale, baina arestian aipatu ditugun egunkarien azalak ikusita -ABC eta La Razón eskumakoena-, esan daiteke baietz, españoltasunarekin lotu dutela “festa” deitzen dutenaren itzulera. Baina… Donostia “eurena” egi dute, benetan?

Choperatarrek, zezenketen itzulerarako, sekulako publizitate kanpaina jarri zuten abian Donostian, hiriko hainbat bazter esanguratsu erakusten zituenak, eta #torostiarra traola ere asmatu zuten twitter-en. Berau jarraitu duenak, igarriko zion zer nolako garrantzia eman dion zezenzale espainiarrak berriro ere Ilunben izateari.

Eta zezenketen itzulerak garrantzia berezia zuelako, lau egunetako ospakizunetan ahalegin berezia egiteaz gain, punta-puntako mataor-eak ekarriz, “norbaitek” (antolakuntzak, antza), Joan Carlos Borboikoa ere gonbidatu zuen Donostiara -herenegunetik ei zen Hondarribian-.

Gainera, guztia borobiltzeko, TVE1-k zezenketa zuzenean emititu zuen, aspaldiko partez, desagertuak baitziren zezenketak telebistatik –%10,2 share erdietsi zuen; abuztuko media %9,3 du kateak-. Aparte, kontutan hartu beharra dago Espainia osoan puri-purian dagoela zezenketen gaia, eta ez direla gutxi zezenketak debekatu edo diru-laguntza publikorik gabe utzi dituzten hiri eta Erkidegoak; Donostian ez baina.

Ilunbe, erdi betea da zezen plazaHiria Aste Nagusian murgildua dela, eta hiru urteko debekuaren ostean, zezenketak! -horrela saldu da kontua-; eta erraztasun ugari bertaratu nahi zuen ororentzat. Gonbidapen eta gazteentzako sarrera bereziez gain (10 eurotan), sarrera arruntak ere ez ziren garestiak-eta, 15 euro. Merkeagoa da Donostian sei zezen hiltzen ikustea Konstituzio plazan bi garagardo edatea baino (barka txistea).

Apustua: Zezen plaza betetzea.

Emaitza: Zezenzaleek bete dute plaza… erdia! Horrenbeste ahalegin egin arren!

Ilunbek 10.000-16.000 lagunentzako edukiera ei du, eta Choperatarrek, zezenketen antolatzaileek, 8.000 sarrera saldu zituztela zioten goizean irratietako elkarrizketetan –irakurri Ara.cat atarian “Nola apaindu Donostiara zezenketen itzuleraren porrota”-; eta egunkari abertzaleek, 6.000 inguru zezenzale zirela plazan.

.

Ea zer dioen Vocentok:

Ilunbe, erdi betea da zezen plazaEl Diario Vascok “Los toros vuelven a San Sebastián” lerroburuan jaso du zezenketaren kronika -borboiaren argazki eta guzti, EFE agentziak sinatua, eta… bat etorri da Garak adierazitako zenbakiarekin, 6.000 lagun inguru Ilunbeko zezen plaza estalian, “dos tercios de su aforo”; hara!

 

Ilunbe, erdi betea da zezen plazaKronikak aurrera egin ahal baina, kazetariari gutxitxo iruditu zaizkio hasierako zenbakiak, antza, bukaera aldera 7.000 izan direla adierazi du-eta; “tampoco tuvieron muchos motivos para el entusiasmo” onartuta.

El Diario Vascon kronikak hasieratik bukaerara Ilunbek mila bisitari irabazi baditu, Bilborako bidean beste mila gehitu zaizkio ikuskizunari!:

Ilunbe, erdi betea da zezen plazaEl Correo Español egunkariak nahiago izan du zezen plaza kanpoko protestatan arreta jarri -barruan gertatua aspergarria izan bide zen-. “Unas 200 personas protestan en Illumbe contra el regreso de los toros y el rey Juan Carlos” izenburua eman diote bizkaitarrek berriari, agentziek sinatua hau ere.

.

Ilunbe, erdi betea da zezen plazaEta notizian 8.000 ikusle kontatzen baditu, sarreratxoan borobildu egiten du zenbakia; El Diario Vascon 6.000 ikuslerekin hasi eta El Correon “La plaza de Illumbe, prácticamente llena” bukatu; malgua izatea zer den aizue!

.

Televisión Españolako albistegia (hiru minutuko berria): 9.000 ikusle!

.

Zenbait datu Ilunbe zezen plazaz (Datoros-etik hartuak)

El Mundo egunkariaren arabera, Donostiak 14 zezen plaza izan ditu historian zehar, muntatu eta desmuntatzen diren eramangarriak kontutan hartuta. Zaharrena Erregesorokoa, XVI. mendekoa.

1091 izan dira guztira Donostiak zezenketez libre egin dituenak, 2012ko abuztuaren 17tik, bi urte hamaika hilabete eta 25 egun. Atzora arte, Ilunben zezen bat hiltzen azken toreroa Alejandro Talavante genuen.

1998an plaza inauguratu zeneko afixa errepikatu gura zuten antolatzaileek, Ponce, Manzanares (honakoan semea) eta Paquirrirekin. Azken hau adarkada bat jaso berri zegoenez, Lopez Simon-ek ordezkatu zuen -Azpeitian izana da-.

Ilunben, El Juli da zezenari belarri gehien moztu dion toreroa, lautan moztu baitizkio biak zezenari: 2001ean, 2002an, 2008an eta 2012an -gaur beste bat moztu du-. Poncek, Morantek eta Manzanaresek ere moztua zuten belarri bina.

Eta Xerezeko Padilla (pirata) -aurten ez du Ilunbe zapalduko- Donostian zezen bati buztana moztu dion bakarra; 2005eko apirilaren 21ean Victorino Martin abeltzainaren Muroalto zezenari. Sinbolikoki moztu zion, hauxe baita Ilunbetik bizirik atera den zezen bakarra, indultua lortuta.

Frantziar zale ugari izaten omen da Donostiako zezenketetan. Lau dira Ilunben parte hartu duten torero frantsesak: Fernández Meca, Sebastián Castella, Juan Bautista eta Julien Lescarret.

Aurtengo afixan, Euskal Herriko burtzikari bat zegoen, Hermoso de Mendoza nafarra -gaur hartu du parte-.

Ilunbe, erdi betea da zezen plaza
Ilunbe, erdi betea da zezen plaza.

.

Erantzunak zezenketei (twitter-ez)

Donostiara zezenketak bueltatu izanak eraginak sortu ditu, eta manifestaldiak ez ezik, sare sozialetan ere erantzun handia izan da, twitter-en, besteak beste.

Gure TL-ean, egia esateko, gehiago dira kontrako iritziak aldekoak baino, eta azken hauetatik gutxi aurkitu ditugu euskaraz, bateren bat badagoen arren.

Kuriosoa da, bestalde, Ernesto Gasco PSE-ren zinegotziaren jarrera. Zezenen itzulerarekin ezin pozago agertu bada ere -makina bat txio ditu zezenketak direla-eta-, berak horretarako ahaleginik ez duela egin dioen bitartean, Eneko Anduezak, batzar nagusietan PSE-ko bozeramaile eta eibartar zezenzaleak, meritu guztia ematen dio Gascori.

Eneko Goia alkatea pilotaz eta azokez mintzo da twitter-en, ez dio ezer zezenez.

 

Hona txio esanguratsu batzuk:

 

.

Change.org bidez Eneko Goiari eskaria

Sarrera bukatzeko, Change.org atarian Eneko Goiari egin zaion eskariari hartuko dugu ahotan; kanpaina bat jarri da martxan Donostiako Udalari argi esateko, “Ez dugu zezenketak bueltatzea nahi”. Momentuz 13.000 sinadura inguru lortu dituzte eta hamabost milara heltzea da helburua.

Ilunbe, erdi betea da zezen plaza

 

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Ilunbe, erdi betea da zezen plaza”-ri buruz

  • Donostian zezenketak egiten diranean, sarrera mordo oparituak izaten dira, nire lanean 30 sarrera edo oparitzen diete langile soilei, beraz ziur erraten dutenarena baino askoz gutxiago saldu dutela, gainera %40ko deskontua izan omen dute enparantza alokatzerakoan, hori zuzenean laguntza publikoa ematea da.
    Espainiarzalea edo ez, buruan zerbait txarra euki behar da, sufrimenduarekin gozatzeko.

    • Eta nun egiten dezu lan, udaletxian, diputazioan? Ze ez det ezagutzen beste enpresa pribaturik 30 sarrera opari ditzakeenikan.

  • Twitter esanguratsuak… eta betiko mafiosotxoak jartzen dituzue. Honela askatuko duzue herria bai kar kar kar. Atzo jasotako mehatxuek nik esandakoa baieztatu zuten: feminismoa mafia bat baino ez da.

    2015. Azken urtea.

  • Azken boladan oso harrigarria da zezenketekiko sortutako zalaparta! Espainiar edota erregezale sentitzea parakatzea zezenzale izatearekin ez da batere egiazkoa ezta bidezkoa ere. Azpimarratzekoa da, Euskal Herriko historiari begirada arin bat emanez gero, gure inguruko leku askotan, adibidez Irunean, Azpeitian, Eibarren, Bilbon, Donostian…, zezenketekiko zaletasuna betidanik egon izatea eta gaur egun ere egotea. Gainera, zaletasun hori hedatuta dago bai gizarte maila guztietan bai ideologia politiko desberdinetan. Hori dela eta, zezenketaren gaia tresna politikoa gisa erabiltzea mespretxagarri iruditzen zait. Zezenketaren kontra egiaz bazaude ondo iruditzen zait baina mesedez ez nahasi bazterrak! Zezenketaren kontrako portaera laudagarria eta errespetagarria baina, hori adierazteko modurik onena da kanpaina egitea, herri ekimenaren bidez, kerritaren atximenduak jasoz Legebiltzarrera eramateko. Hori da bidea !