Eraso homofoboari erantzuteko muxuak

Eraso homofoboari erantzuteko muxuakEraso homofobo bat egin zieten asteburuan Iruñean, Kaldereria kalean, muxuka ari zen bikote bati, Lugatibek  (Nafarroako Gazte Asanblada Transmarikabollera) salatu duenez. Bertako kide bat izan zen erasotuetako bat.  Bortizkeria handiarekin iraindu eta mehatxatu zituztela salatu dute. Erasotzailea, lagun talde baten zegoen gazte bat izan zen. “Erasoari erantzuteko bertan ginen kolektiboko kideak muxuka hasi ginen bururik ez dugula makurtuko erakusteko”, azaldu dute. Horren aurrean, erasotzaileek oraindik gorroto gehiago adierazi zuten.

Lugatibeko kideek salaketa jarri dute Polizia Foralean; tratua zuzena izan zela azaldu dute, nahiz eta, egokitutako poliziak ez zekien gaia nola tratatu.

“Ez da transmarikabollerak horrelako egoera bat bizi dugun lehen aldia eta ez da azkena izango”. Hori dela eta, Lugatibeko kideek gertatua salatu eta LGTBfobiarekin lotutako erasoei aurre egiteko komizio bat sortuko dutela iragarri dute.

Eraso homofoboari erantzuteko muxuak