Kurtso berrian erabili ZuZeu

Kurtso berrian erabili ZuZeu –

Erabili ZuZeu… Kurtso berri honetan ZuZeu lasaitasun osoz erabiltzea eskatzen dizugu sarrera honetan: zeuk nahi duzunerako, zeuk nahi duzun bezala eta zeuk nahi duzunean.

Kurtso berrian erabili ZuZeuHilabetero 20.000 lagun inguru ibiltzen gara hemen, ZuZeu orainkari horizontalean. Gehienok gazteak gara, teknologizatuak eta, batez ere, euskaldunak. Tribu txiki bat osatzen dugu horrela, beste batzuek komunitatea deitzen dutena.

Eta badira sei urte pasatu halaxe gabiltzala, geure kezka, obsesio eta iritziak zabaltzen eta eztabaidatzen, errespetuaren muga bakarrarekin hemengo erabilera baldintzetan jartzen duen bezala. Hortik aurrera libre da dena.

Gure gaien artean errege, bi izaten dira: euskara eta politika. Horiexek itsutzen gaituzte, antza. Baina beste batzuek ere maiz agertzen dute muturra, feminismoak, ekologismoa, bidaiek, arrazakeriaren ingurukoek… Gaur arte 13.000 sarrera edo artikulu argitaratu dira hemen eta ia 24.000 iruzkin guztira. Geuri burutik pasatzen zaiguna eta gogoak ematen diguna.

Sinadura berriak agertuko dira aurki, baina batzuen izenak behin eta berriz errepikatzen dira hemen. Zeurea falta, ordea.  Horixe kontua.

Erraza daukazu.Informazio, iritzi edo eztabaida bat plazaratu nahi duzun bakoitzean, sartu gure editorean eta ekin: titulu bat, testutxo bat argazki, bideo, audio edo nahi duzuna txerta dezakezu bertan. Word Press sistema erraza erabiltzen dugu horretarako, behin ikasitakoan, oso atsegina gertatzen dena.

Izena eman gabekoa bazara, lehenik horixe egin beharko duzu, baina hortik aurrera zeurea izango da ZuZeu, nahi duzuna adierazteko edo eztabaidatzeko. Askatasun osoz eta horizontalki, zeu izango zara zeure buruaren jabe.

Anima zaitez!

Kurtso berrian erabili ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.