Erabili eta botatzeko interinoak

Erabili eta botatzeko interinoak –

Erabili eta botatzeko interinoakCovid egoerak, agerian utzi du Hezkuntza Departamentuarendako lan egiten duten interinoen kudeaketa on baten beharra. Pandemiaren aitzakipean, bai Ministerioak bai Departamentuak pertsona hauen aldi baterako erabilera eta interesatua egiteko araudiak sortu dituzte. 

2017an antzeko zerbait gertatu zen, gogorki salatu genuen zerrendetatik masterrik gabeko langileen kanporatzea; gainera, hauetako aunitz hilabete gutxitara  berriz kontratatuak izan ziren “kontratazio bereziak” formulapean, Departamentuak beharra zuelako. Langile hauek, behin masterra aterata, zerrenda orokorretan sartu eta lanean jarraitu zezaketen.

Baina orain, 2021. urtean, nahikoa ez zen baina erabilgarria izan den jokatzeko modu hori berriz blokeatua izan da. Sortutako Errege Dekretu eta Foru Agindu ZURRUN eta BEHIN-BEHINEKOEK, aukera ematen diote Hezkuntza Departamentuari langile haue masterrik gabe lan egitea ahalbidetzen dute, soilik Departamentuak behar duen bitartean. Aunitz dira denbora tarte horretan master/ez master pedagogikoa burutu dutenak, eta hala ere, eta ikastetxeetan haien zerbitzuak eskaini ondoren, kontratazio sistema arruntetik kanporatuak izanen direnak. 

STEILASek salatu nahi du langileekin egiten den “kleenex” erabilera, are gehiago Departamentu honek langile horiek modu duinean kontratazeko legezko baliabide administratibo dituela jakinda.  

.

Edurne Errea Nuño

Raúl López Ekai

Erabili eta botatzeko interinoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude