EPPKren zortzi bitartekari atxilotu eta biharamuneko egunkarien azalak

Atxiloketek ez dute etenik garai berritzat jo genituen urte hauetan. EPPKren zortzi bitartekari atxilotu zituen atzo Guardia Zibilak, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan. Horrela jaso dute gertakaria Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako egunkarien azalek.

gara

berria noticias_gipuzkoa.750 elcorreo_alava.750 diario_vasco.750 noticias_navarra.750 diario_navarra.750 deia.750 aracat elpais larazon enparantza  abc

atxiloketak, azalak, egunkariak, guardia zibila, presoak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

14 pentsamendu “EPPKren zortzi bitartekari atxilotu eta biharamuneko egunkarien azalak”-ri buruz

  • Info7ko goizeko albistegian ABCren azala manipulatuta dagoela esan dute. Argazkian agertzen den Ainhoa Bagliettoren aurpegia manipulatuta dago. ABCk argitaratu zuen bigarren edizioan bere aurpegia berrukitu dute itxura “gaiztoago” eta ilunago emateko. Ohitura berria ez izan arren, beste bitxikeria esanguratsu bat.
    .
    Eta egoera gogor honetan ere ez dira falta ere eskuina autonomistaren, hau da, EAJren aholku baliotsuak:
    .
    “…Frente a quienes pretenden la involución, EAJ-PNV respalda a quienes están dispuestos a seguir dando pasos para cerrar de forma definitiva la brecha de la violencia y alcanzar una paz duradera en Euskadi, y les anima a no caer en ninguna provocación que les desvíe del camino unilateral emprendido», concluye el comunicado.”
    .
    Eta “bake iraunkorra”z eta “respaldo”z EAJn zer ulertzen duten argi uzteko ekintza praktiko bat:
    .
    “La Ertzaintza carga en Bilbo y hiere de gravedad a un joven”

    Con inusitada violencia actuó ayer la Ertzaintza en Bilbo para dar cobertura al registro que se efectuaba en el despacho de abogados de la calle Elkano.”
    .
    Eta hau da haien “probokazioetan” ez erortzeko adibide praktiko bat:
    .
    “El Ejecutivo de Lakua ha emitido un comunicado en el que … espera que esta operación esté «plenamente justificada en un momento en el que en Euskadi se está viviendo un nuevo tiempo, en un proceso complejo de construcción de paz, ilusión y esperanza».

    El Gobierno de Urkullu, que ha apelado a la «máxima cautela y responsabilidad», ha asegurado que no realizará «valoración alguna» hasta «conocer y aclarar todos los detalles y alcance de la confusa operación policial efectuada hoy en Euskadi».

    http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140108/lakua-espera-que-la-redada-este-plenamente-justificada
    .
    Badakit guzti hau ez dela batere berria, baina foro honetan askotan eztabaidatzen dugu era abstraktuan nazio askapen borrokan batasun nazionalaz, klaseen arteko kolaborazioaz eta antzekoez ekintza praktiko hauek kontutan hartu gabe. Eta honetan ere eskuineko autonomistek bere laguntza armatua eta politikoa eman diote Espainiako Gobernuari, hamaikagarren aldiz.

  • Ez badugu gure egoera ongi analizatzen irtenbideak aurkitzea oso zaila egingo zaigu. Dauden bi korrente hauek “eskuin” autonomismoa eta “ezker” autonomismoa ezin dira konzeptu horiekin bereiztu , eskuina eta ezkerra, ez direlako gauza bat eta ez bestea. Biak dira inperialismoaren apendizeak, praktikan ez dute botererik ezta eskuinekoa ezta ezkerrekoa izateko. Praktikan inperialismoaren menpe daude, inperialismoak agintzen du, bi sektore hauek bakarrik obeditzen dute, hori da beraien “boterea”: obeditzea. Ez dute beste botererik. Obeditzeko tresnak behar dituzte, inperialsmoak eman nahi dituenak eta ematen dizkietena, besterik ez. Bi korrente hauek, ahoan. bakarrik pakea hitza dute. Berdin zaie hau herrri okupatua izatea, Estatu bat okupatua izatea. Ze paradoxa, bakezale hauek, atzo, bat jipoitua eta besteak jipoitzen. Baina bietatik ez dago batek esaten diguna pakea independentziarekin soilik etorriko dela. Bakea etorriko da indarrak parekatuak egongo direnean, gureak eta inperialismoarenak. Hori esan nahi du bi Estatu aurrez aurre. Egoera hortara iritsi arte ez da izango bakearik, kontrakoa esaten duena inperialismoaren lana egiten du, inperialismoaren apendizea bihurtzen da. Hemen marra bakar bat dago, okupanteak eta okupatuak aurrez aurre aurkitzen direnak.

  • Freud, galdera bakarra zuretzat: Estatu izan arte ez dugu botererik izango, ez eta bakerik ere. Garbi utzi duzu besteon estrategiak zuretzat ez direla eraginkorrak. Beraz NOLA bihurtu Estatu? Zein estrategi gomendatzen duzu?

  • Hasteko, ondo astertzea gure egoera. Okupatuak sentitzen garenok eta desokupazioarekin helduko den irtebendidea sinisten dugunok artean batasuna lortu behar dugu. Batasunak soilik estrategia mankomunean barnean eman dadin, ez dago besterik. Hasi gaitezen estragia hori adosten. Ez dugun egin beharrik uko egin behar diogu, ez zaigu komeni egitea uko egin. Elementu batzuk garbiak edukitzea: Gure Estatu propioa inperialismoaren aurka berreskuratzen da eta ez inperialismoaren barruan. Berreskuratu hitza Estatua garela esan nahi du: Estatu okupatua eta bere neurrian desaktibatua, ez osorik, oraindik han indarra dago herri hontan. Hiru karlistadetan, eusko gudarostearekin edo euskadi ta askatasunarekin errua berdinetan erori gara: Alde batetik enfrentamendu totala aurrera eraman eta beste aldetik inperialismoren instituzioetatik eta beraien legetatik ez bakarrik ez ateratzea, onartzea baizik. Hori da estrategiaren gabezia. Estrategiarik gabe ez dago ez batasunarik ezta garaipenik. Erresistentziak antolatu behar dugu. Egon behar da lidergo bat, gaur ez dagoena, eta fusioa lortu behar da lidergoa eta masa krtitikoaren artean. Adostasun estrategikoa lortzen badugu gure artean, okuaptuaren artean, lidergo hori, niretzat, ezin da izan askatasunareko mugimendu bat edo independentziarako erakunde armatu bat, izan behar da, beti nire ustez, gobernu bat. Gobernu probisionala batek erresistentzia bideratzen duena. Gobernu propio bat, prinzipioz, inperialismoari bere sisteman integratzeko askoz zailagoa egingo zaio. Nazioarte mailan pisu haundiagoa du. Zergaitik gobernua? Estatua ba al dira? Herriak gobernu horri berea bezala ikusi behar dio eta beren orientazioak praktikan jarri behar ditu. Gobernuak bideratzen du, herriak estrategia desarroilatzen du, estrategiak bera agintzen du.
    Erderaz irakurri dudan dokumentu bat hemen egina, gure herrian, hemengo ideologiarekin eta ez kanpotik inportatua, irabazteko baldintzak bezala hauek aipatzen du: “-capacidad de percepción de la realidad política; -lucidez estratégica; -rapidez de adaptación; -reacción e iniciativa; -articulación operacional de nuestra virtualidad asociativa.” Beste elementu batzuk izan lirateke, adibidez, inprebisibleak izatea etsaiarentzat. Hauek dira pintzelada batzuk bururatzen zizkidanak. Espero dut Niezche, zuen gustokoak izatea eta denok artean hau dena perfekzionatzea. Estrategia desarroilatzeko baino lehen estrategia teorizatu behar dugu eta adostasuna lortu behar dugu bestela ez daude posibilitaterik bidea hasteko. Abiapuntua lortu behar dugu.

  • Kaixo Freud. Asko gara okupatuak sentitzen garenak. Irakurri dizudanagatik bi joera nabaritzen ditut: bata, oraingo erakunde eta instituzioak (gobernabilitate maila bat ematen dutenak) erabili, herri euskaldunago, solidarioago… egiteko; beti ere, gobernabilitate maila osoa lortzea ipar, hau da, estatua. Bestea, oraingo erakunde eta instituzioak ez erabili, boikota egin, eta berria aldarrikatu, hemen sortua eta hemengoentzat.
    Nire aldetik lehena badakit nola egiten den, bigarrena ez. Eta, nola egin litekeen irudikatu arren (pista batzuk zerorrek eman dizkidazu), errealitate bihurtzeko ez daukagu behar besteko indarrik. Agian, estrategia egokia izan daiteke lehen bideari ezetzik ez esan, eta zuk aipatu duzun “-capacidad de percepción de la realidad política; -lucidez estratégica; -rapidez de adaptación; -reacción e iniciativa; -articulación operacional de nuestra virtualidad asociativa.” ideia herrigintzan aplikatzea, mikro mailan.

  • Sentitzen dut baina zuk aipatzen dituzun erakunde eta instituzioek, gobernabilitate maila ematen dutenak, ez dute zoritxarrez inolazko maila ematen. Espainako Audienziako beraren nazionalaren edozein epaileak maila haundiagoa du instituzio horiek baino. Instituzioak inperialismoarenak dira eta inperialismoaren apendizeak, hemengo aborigeneak, kolonizatuak direnak aurrera eramaten dute haien lana. Bihar bertan haien konstituzioaren artikulu 155 edo antzekoa aplikatzen badute konturatuko zaren noren instituzioak diren eta zer boterea duzun, zer gobernalitate maila duzun…. Gauza batekin ados nago zurekin, boterea herrian dago beti. Botere hori, herriaren botertea auto-instituzionalizatu behar dugu.

  • Sentitzen dut Nietzche zure azken iruzkinari erantzuna eman diot baina ez da agertzen, ezabatu dute edo arazo teknikoa dute. Ez badute berriro publikatzen eztabaidarik gabe geratuko gara. Isidulko egia ez izatea espero dut. Izan untsa.

  • Arazo teknikoa izan da.

  • Ba bai. Egungo instituzioek ere balio dute herrigintzarako. Hizkuntza politika eraginkorragoak zehazteko, dirua azpiegitura erraldoietara eta interes jakin batzuetara bideratu beharrean, beste premia sozialetara bideratzeko. Hori ERE herrigintza da. Herri honen suntsiketan ari direnek erruz erabiltzen dituzte ba instituzio horiek euskararen aurka egiteko, adibidez. Patxiloren agintaldian gertatutakoa adibide.
    .
    Herri honek badauka auto-gestiorako esperientzia handia, eta bere egunerokoan erakutsi egin du horrela dela. Gauza praktikoak lortu ditu, herri honen sustraiak gogortu dituena. Ikusi horren beste errepikatutako ikastolen eredua, baina baita Aek, edo EPPK bera ere. Kooperatibismoa.
    .
    Nik uste dut goian aipatutako instituzioak alde batera utzi eta herrigintzarako dugun gaitasuna, kolpez instituzio gorenak sortzeko erabiltzen saiatu ezkero, kale egingo genukeela. Pelikula polita litzateke, hori bai.

  • Ez da pelikula polit bat ezta utopia ere ez. Utopia da ustea gaur egun gauden bezalatik eta horrela jarraitzea, horrek independentziara eramango gaituztela. Hori bai da utopikoa eta ez pelikula polit bat amets gaiztoa baizik.

  • Gure artean eztabaidari bukaera emateko, nire partetik behintzat, garbi geratu dela estrategiak desberdinak ditugula. Zuk pentsatsen duzu independentzia inperialismoaren barruan, inperialismoaren alde lortu dezakela nik independentzia inperialismoaren kontra, inperialismoatik at lortu dezakela pentsatsen dut. Ezin da batasunarik izan gure artean, Nietzche, bakoitzak sinisten dugun bidean joan beharra dugu. Nola supozatsen den helburua berdina dugula, han elkartuko gara, Estatu aske batean, geure Estatuan.

  • Ea ba azkenean ulertzen garen. Nik ez dut uste egungo instituzioen erabilpen hutsak independentzia ekarriko digunik. Baina, hala ere uste dut erabilgarri direla herrigintzan aritzeko. Bestalde, uste dut gobernu independiente bat eratzea, esatea errazagoa dela egitea baino. Zuk diozun estrategia bideragarriagoa dela, eta horrela izan da historikoki, mikro mailan antolatuta. Kasu, wert legeari aurre egiteko.
    Helburua bera dugu.

  • “Irati Mujika gaztea atxilotu du Espainiako Poliziak”
    .
    “Segiko kide izatea egotzita, 26/11 sumarioan auzipetuta dago Mujika, baina ez zen agertu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaiketara, eta ezkutuan zegoen”

    http://www.berria.info/albisteak/87553/iratimujikaatxilotuduespainiako_poliziak.htm

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude