EPPK: “Ontzat eman dezakegu gure etxeratze prozesua lege-baliabideak erabiliz gauzatzea”

EPPK: "Ontzat eman dezakegu gure etxeratze prozesua lege-baliabideak erabiliz gauzatzea"EPPK euskal preso politikoen kolektiboak komunikatu bat argitaratu berri du, hautsak harrotuz nola Euskal Herrian, hala Espainian barrena. Hemen duzue albistea Espainiako hedabideen betaurrekoetatik begiratuta, eta EPPKren adierazpena osorik. Beste aldebakarreko pausu bat, aldebakarreko bake prozesuan.

Albistea Espainiar Estatuko komunikabideetan:

Deigarria da hain juxtu gaurtxe AVTk Euskal Herrian zehar bira egin izana “memoria” eskatuz. Bai komatxoekin, La Razonek argitaratu bezalaxe. Hedabide guztiek EPPK-ko komunikatuaren albistearekin batera dakarte biktimen elkarte espainiarraren tourraren inguruko notizia.


Berria TB bidez ikusteko klikatu hemen.

“Gure etxeratzea gauzatzeko, prozesu hori egitasmo orokor baten baitan, modu mailakatuan, konpromiso indibidualarekin eta denbora zuhur batean ere garatua izan dadin aztertu eta jorratzeko prestasuna dugu”.

“Gure jarduera politikoaren ondorioz gatazka politikoan izandako ondorioekiko erantzukizun osoa onartzen dugu. Gutako bakoitzaren erantzukizuna aztertzeko ere prestasuna badugu”.

EPPK: “Ontzat eman dezakegu gure etxeratze prozesua lege-baliabideak erabiliz gauzatzea”

comunicado, de, EPPK, ETA, presos
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “EPPK: “Ontzat eman dezakegu gure etxeratze prozesua lege-baliabideak erabiliz gauzatzea””-ri buruz

  • “Bergarako besarkada”, Santoña, Munich, Gernikako akordioa, Aiete…… gaurdaino iritsi den Espaianar egitura zapaltzaile mozorrotua diseinatu zen leku guzti horietan eta euskaldunak, nabartarrak, hitzetan galduak, zurrunbilo horietan eroriak, preso jarraitzen dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude