Entzungor eta soraio Xabier Kintana

 

Entzungor eta soraio Xabier Kintana –

EEntzungor eta soraio Xabier Kintanauskaltzaindiaren barruko Gramatika Batzordearen krisia konpontzeko bidean dela, ez da etxea garbitzeko bestelako ahalegin seriorik ikusten. Honatx adibide argi bat.

Aurreko asteetan Sopela izenaren ofizialtze prosezuaz iritzia eman nuen sustatu.com eta erabili.com albistegi digitaletan, eta bide batez prozeduran izandako tranpa eta amarruak salatu. Eztabaida bukatua zela zirudielarik, Xabier Kintana euskaltzaina atera zen azken hitza eman nahirik bezala, aurreko eztabaidan mahairatutako argudio eta salaketei kasurik egin gabe. Berrian eta Naiz.info hedabideetan atera zen lehenik bere artikulua. Bai Berrian bai Naiz.info-n, nire erantzuna joan zen atzetik, berak eta aurrekoek botatako gezurren froga zorrotz eta erantzunezinak barne, zehatzago paper inpresoaren mugak ez dituen Naiz.info-n argia ikusitako bertsio digitalean. Horri ere entzungor, Deian agertu du Kintanak egunotan aurreko artikulu bera erdarazko bertsioan eta gaur berton Garan, berari eta bere kideei egotzi zaizkienetarik bat ere aipatu eta erantzun gabe.

Inpunitatearen aldarria eta agerraldia da Kintanarena? Berak aholku, iritzi eta diktamenak eman bai baina besteonak irakurtzen ez dituen erakustaldi harroa? Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik, eta alderantziz ere, azken hitza berea dela frogatu nahia? Ostrukarena egiten badakiela erakutsi beharra? Ez dakit eta gutxi axola gainera, baina Sopela izena aldatzeko prozeduran Euskaltzaindiak erabilitako gezur eta amarruak hor daude, pisuzko argudio eta datu zehatzekin salatuak. Ez da aldaketaren zilegitasuna eta Sopela izenaren komenigarritasuna zalantzan jarri eta salatu dena, ez; zilegizkoa eta komenigarria izan zitekeen aldaketa egiteko Euskaltzaindiak erabili duen iruzurrezko prozedura da gaitzesgarria eta onartezina, Kintanak berak eta ondokoek begirune falta, harropuzkeria eta prepotentzia osoz darabilten hizkuntz agintekeria.

Entzungor eta soraio Xabier Kintana

25 pentsamendu “Entzungor eta soraio Xabier Kintana”-ri buruz

  • Kintana ere matxista…

  • eta batez ere, garbitu behar ez izateko modurik onena ez zikintzea da beti, ahalik eta gutxiena behintzat

  • Kritikaren alde nago. -ana hori atzizki bat da. Sopela izan daiteke, edo Sopelana. Azken hau aldaera erlijiosoa izan daiteke. Aipatu duzun erderaren ondare idatzia hor dago. Askotan purismoan erortzen gara. Hobesgarritasunaren alde nago. Gure akademian lurrikara dator. Gustatu zait zure artikulua. Ausarta izan da. Hala ere, akademiari errespetua zor zaio. Kintana beste belaunaldi batekoa da. Ez da ikastolakoa. Sarasolari, Kintanari eta Euskaltzaindiko alderdi guztiei errespetua zor diegu. Badira erratza pasa hobe pasatzen dakitenak…

  • Denok merezi dugu errespetua, baita Euskaltzaindiak ere, eta errespetu berezia geure Akademiak euskaldun guztioi. Errespetu falta da, hain zuzen ere, salatu ditudanetako bat. Saiatu naiz, nahiz eta akaso ez dudan beti behar bezain garbi utzi, Akademia ez, baina Akademiaren izenean barrabaskeriak egiten ari direnen jokabideak salatzen.

  • Bukatzeko. Euskaltzaindian bi bando daude. Bata filologia espainiarrean kokatzen da eta bestea europeista da. Lehen taldekoak Salaburu eta Sarasola dira. Bigarren taldekoak akademiako frantziarrak eta agian Kintana etc Oso desberdina da hezkuntza frantziarrean heztea edo espainiarrean. Euskaltzaindia Euskal Estatuaren aldekoa al da?

  • Bukatzeko. Ni konformatuko nintzateke Euskaltzaindia osoa euskararen aldekoa bakarrik balitz, zirrikiturik gabe. Bandoak ez zaizkit sekula gustatu, are gutxiago hizkuntzaz arduratu behar den erakunde batean. Egun, munduko akademietan joera argia, baita Espainiakoan ere kasurako, hainbeste normatibizatu ez eta gehiago erabiltzen dena jasotzearen aldekoa da. Euskaltzaindian “normatibizatzaile zorrotzen” eta “normatibizatzaile arinen” arteko lehia hori badago. Ni, burua librepentsalari eta libertariotzat baitaukat, askatasunaren aldekoa eta agintekeriaren kontrakoa naiz, baita hizkuntza kontuetan ere. Hori, beti ere, nire kontu pertsonala da, inor gutxiri axola behar zaiona

  • Gure akademiak ez ditu Estatu baten azpiegitura instituzionalak elikatzen, edo normatibizatzen. Bi autonomia eta departamentu bat elikatzen ditu. Esan gabe doa gure akademiaren euskaltzaletasuna. Prefosta! Baina, gure akademiak ez du Frantziakoaren maila instituzional bera. Euskaltzaindiak Frantziakoaren maila instituzional bera edukitzeko ezinbestekoa da Estatuaren instituzioak elikatzea, edo normatibizatzea…

  • ZorrotzaTaGaiztoa 2014-03-04 16:45

    Segi, segi ustezko jarrera libertario eta nagusikeriaren kontrako horrekin.
    Euskarak pairatzen duen diglosia egoerarekin, ezetz euskarak beste belaunaldi bat edo bi iraun.
    Euskara gaur arte iritsi bada, ez da izan euskalkizale/hipergarbizale/etab libertario eta nor bere kasa ibili zaleei esker. Euskara batua, erakunde batek babestu eta bermatua, sortu baikenuen baizik.
    Libertate gose hori, erdaren aurrean eta euskararen etsaien aurka behar dugu.
    Baina gaur egun cool geratzen da Euskaltzandiaren lepotik trufa egitea eta aitzakia ezin hobea da norberaren paranoiak publiko egiteko.
    Euskararenak egin du zure bidetik joz gero. Hori bai, giro ezin libertarioagoan desagertuko da.
    (eta Sopelari, Sopelana jarriko diogu atzera, gure librepentsalarismoak agintzen duelako).

    Bide batez, eta Euskaltzaindiaren saltsetan sartu gabe, zure sarrera edo artikulu hau ad hominen egindako kritika baliogabea iruditzen zait.

  • Ez naiz zuzenean eztabaida honetan sartuko. Ander Rosek argudio batzuk jarri ditu mahai gainean, ongi funtsatuak, eta komeni izaten da argudioei argudibideekin erantzutea, ahal dela, eta ez sinesmenekin. Euskaltzaindian bando bat egon daiteke, bi edo hamar. Aritz ni baino informatuago dago, bistan da, eta bi aurkitzen ditu. Bat espainarra (Ibon eta biok, nonbait, bandoa osatu ahal izateko besteren bat ere egonen da beharbada, bertzenaz ez baita bando izatera ailegatzen) eta bertzea europeista. Egia da, aski da gauzak nola diren ikustea. Horri erraten diot nik argudioak zuzen ibiltzea: denok hori egin bageneza, gure hitzak denok hain modu egokian erabil bagenitza, herri honek indarrez beterik eginen luke aitzinat. Bihotz on!

    • Pello Salaburu jauna:

      Espainiako Zuzenbide Estatuaren bermearekin bizi izan zara. Hainbat jende terrorista dela idatzi izan duzu. Hau urtetan. Eta gainera inpunitate osoarekin. Harropuzkeria osoarekin. Zer legitimitate du Espainiako Estatuak? 1200? 1512? 1620? Zer legitimitate du bere Zuzenbide Estatuak? 1812tik deribatutakoa? Arren…

      Zuk besteei irakaspenak eman dizkiozun bitartean, Espainiako Estatuak ehundaka euskaldun hil eta milaka torturatu ditu. Baina, zu isilik.

      Espainiaren aldeko akademikoak zaudete. Monarkikoak, zu… Errepublikanoak, Sarasola, Urguell… Ez dago euskaltzain bat ETAren aldekoa. Edo publikoki ETA goretsi duenik. Baina, Espainiako Zuzenbide Estatua goretsi duenik bai: zu. Nola daiteke diskrezio publikoa behar duen akademia bateko kideak horrela idazterik? Zuk horrela idaz badezakezu, zergatik etazalerik ez akademian?

      Bai. Bi bando daude. Baina zuek eragiten duzue bandoa. Zuek Akademia autonomiko baten alde zaudete. Ez duzue Akademia estatalik nahi. Ez duzue behar adinako kriteriorik. Zein da Euskaltzaindiaren krisia?

      Agian, orain, lehen azaleratu ezin zitezkeen jarrerak azaleratzen hasiko dira. Nafarroaren aldeko akademikoak. Monarkikoak, Urrutia… Errepublikanoak, Zabaleta, Peillen… eta abar.

      Galdera bat: Euskal Estatuari: bai ala ez?

  • Euskararen izenean desmasiak egiten badira, isildu egin behar al dira? euskarari kalte eragiten ote dio euskararen itzalpean egiten diren barrabaskeriak salatzeak? ez al da osasungarriagoa, baita euskararako ere, bide makurretatik ez ibiltzea? ez ote dira probetxu pertsonalerako soilik euskaraz probesten direnak euskarari trufa egiten diotenak? ustelkeria eta abarrekoak pairatu behar ote ditugu euskaldun gutxituak garelako? diglosia ez al da batzuek nahi dutena egin dezaten aitzakia merkea? Euskara erraietatik maite dudalako salatzen ditut euskarari egiten zaizkion eskarnioak eta isekak.

    Xabier Kintanari egin diodan kritika salaketa larri batzuei entzungor eginda, salatu diren gezurrekin itsu aurrera egitea izan da. Euskaltzain bezala sinatu ditu bere artikuluak berak, eta onura publikiko erakunde bateko kidea den aldetik oker esandakoak salatu nik, kontu pertsonaletan sartu gabe.

    Zaude lasai, ZorrotzaTaGaiztoa, “libertate goseak” ez du inor hiltzen; baina bai agintekeriak eta berak aldean dakarren ustelkeriak ilusio asko zapuzten. Euskarak eta euskara batuak aurrera egin du milioka euskaldunok, artaldean egon(arazi)zaleok eta artaldetik kanpo ibilizaleok, eutsi diogulako izan da, Akademia bat, eskolak, hedabideak, liburugintza, unibertsitatea, kantagintza, bertsolaritza, itzulpengintza… eta abar luze bat lagun eta langile. Ez zaio akademia bati meriturik kendu behar, ezta meritu osoa eman behar ere. Eta akademia garrantzitsuagoa izan daitekeelako hain zuzen ere, akademia eraginkor eta osasuntsua behar dugu… horrelakoa izan dadin kritika beharrezkoa eta eskertzekoa da, batzuok, barrukook, gustukoa ez baduzue ere.

  • Nere lankide batek esaten zuen moduan, txorradak esateko makina Eibarren dago.

  • Eskerrik asko Lapeire.

    Saiatua nintzen elkarrizketa hori aurkitzen, ez bainuen zuzenean entzuteko paradarik izan, baina alferrik, orain ere ez dabil esteka hori. 🙁

  • Badirudi kendu egin dutela ETBtik jose luis lizundia euskaltzain ohiari elkarrizketa.
    Dena dela, zer dira eta non daude euskaltzaindiaren hiztegia??? zientzia eta teknika hiztegia biltzeko egitasmoa??? euskal hiztegi historiko eta etimologikoa??? lexikoaren behatokia??? euskal gramatika orokorra??? euskararen herri hizkeren atlasa??? ahozko tradizioko hizkeren corpusa??? euskal corpus onomastikoa??? gasteizko toponimia??? herri literaturaren corpusa??? joanes etxeberri egitasmoa???euskaltzaindiaren historia??? eta abar eta abar???? zenbat kostatzen zaizkigu??? orotariko euskal hiztegi berriak dira??? euskaltzaindiak CORPUS eta SUSTAPEN batzordeak ere baditu, aizu!!! honezkero euskararen arazo guzti-guztiak konponduta!!!

  • Peru Dulantz 2014-03-05 17:54

    Ez dakit, bada. Agian ausartegia izango da nire aldetik eztabaida honetan parte hartzea, baina askotan izan dut susmoa toponimia-gaietan ez direla kasu guztietan irizpide berberak erabiltzen, eta hortik sortzen dela nahasmendua: “Bilbo/Bilbao”, “Olazagutia/Olazti”, “Arkaute/Arkauti”… Zergatik ez “Izal” eta bai “Idiazabal”?…

  • Eta zuzendaritzak hautatuko duen “batzorde ahaldundu suntsikor bat” !!!, gaur bertan irakurri ahal izan dugunez. Krisia piztu zuen gramatika erabilgarria egiteko lehendik lagunen artean hautatuak zituztenei agindutakoa emateko. Herri hau txikia da eta dena ezagutzen da. Dena konponduta, denak pozik eta bakean, baina salatutakoei entzungor.

  • Luze joko luke, Peru, galdera hori behar bezala erantzuteak. Oso labur esate aldera, “nahasmendu” askoren atzean ondo errotutako aurreiritziak eta onomastikaren ezaguera falta handia daudela esan liteke. Nik eta bestek, horiez gainera eta horien gainetik ustelkeria eta praktika ezlegitimoak salatu ditugu.

  • fermin morrokozoko 2014-03-05 22:59

    Har bedi umorez edo ez, baina ez ote Kintaa? Kexaa-ren modura?
    Eta Arbona?
    Eraikuntzak zuzentzen dira hodeiko puntuak harilkatuz, baina agian hari gehiagori behatu behar zaio. Atsegin ditut kezka hauek.

  • fermin morrokozoko 2014-03-06 21:52

    Baina hoberenetakoa Billabona bera duzu.
    Baiona ere ez da makala.

    • Luki Maidagan Aierdi
      1 hora ·
      luki maidagan aierdi Atzo
      Hobeto al dago ?
      Lucio Maidagan
      Jue 01/02/2018, 20:21
      Beste ahalegin bat egitera noa, euskara batuaren hiztegia badaukat, baina zaharra da; estilo liburua egon naiz irakurtzen; eta oraingo gutuna laburragoa da, ez dira bi, bakarra baizik, ez dauka oharrak, kontaratu naiz akatz batzuek zaukala lehengoak eta horregatikan ikusi nuen oharrak behar zuela. Argitu beharra daukat,estilo liburua irakurri bai, baina ikasi? bigarren aldiz ira-

      kurri beharko dut hurrengo batean eta denbora gehiokin, baina nola ez naizen kazetaria eta nire gutunak ez duen estiloaz hitz egiten, nola irakurle bat naizen bakarrik,nire iritzia emateko asmotan idatzi duena euskerari buruz, nik uzten dut barkatuko duzutela akatz bat edo beste =

      Nola da askatasuna edo libertatea ?

      Euskarari buruz eztabaidak egoten direnez nik ere gauza

      batzuek ezan nahi nuke:Sarasolak egin zuenean kritika E.-B.ri,traketza izan zen bere”miratu”eta”tradizioa” aipatuz,aspertu arte.Orotariko Hiztegiak 25m. hitz dauzkala,nire iritziz%95 Erdera´kadak (E.) izango dira,aze liburua eta aze hiztegia,E.raz beteak.Zuazo eta Amurizak euskalkiak nahi dute sartu,ondo dago baina E.kadak kendu gabe?.Kintanak Mutriku´ko herriari kritika egin zion,ezanaz ez dela”gaba” “gaua”dela,leikena,baina bere idatzietan sartu zuen berak ba E.kadak,horretaz kritikatzeko? Euskaltzaindian haserretu egin ziren gramatikalariek,nik galdera bat egingo dut,jakinda7liburu daukatela aterata,liburu gehiago,inok ez badu ez irakurriko eta ikasiko?Hobe ez lexikoa gehiago lantzea,ikertzea?garbiketa sakon bat egitea. Badakigu zer gertatzen den kalean euskararen irakasleak E.dagehiegi,ikastoletako umeak,irten eta erderaz, gasteak ez dutela ondo hizketan egiten,idazten,ventania,espumia, inportantea,tio(neri ez ezan tio,osaba naiz)hemen tio ezaten da!!besteak,veinte urte,maiatza(loraila)Idazle askok nahi duten bezala.EuskalT.2E.raz.S.ColinakBERRIAn:metrika,rol,pozizio, kantatzen….Dakitenak?ez badute ondo hizketan egiten?idazten? Denok aspertzeko arrizkuan gaude.Akatza zustraian dago: dagoen erderakadarako joera da!!Gure buruko Euskal Hiztegia apurtuta dagoela. Maidagan eta Aierdi Luki (Mutriku)

      Erantzun

      Maidagan eta Aierdi den Luki Atzo
      Lehen´engo gutuna eta gero oharrak bidali nuen, euskara batuan hiztegia erabili behar nuela (estandarra, nahi zidan ezan) nik zaharra dela, baina badaukat´ela hiztegia, nola ez,
      eta euskara batua´rena, zer hiztegi ba ? eta baita ere “estilo liburua´kin egin beharra. Irakurri nuen liburu hori, egin nuen bezte gutun bat egokiagoa zelakoan, bakarra eta ohar gabe, nola ez duten erantzuna izan,ematen du azarratu egin direla.
      Horregatikan nago sartzen internet´en, eta orain ohar batzuekin, jakinda zuen eztabaidak azpaldikoak direla, eta ez dela inore konturatuko idatzi egin dutela, baina…..
      OHARRAK=Sarasolak ezin zuen idatzi, (mi..) jorratu, ikusi, berrikusi,… eta (tra..) ohituraz, ohizko,…? eta hainbeste idatzi gabe hitz berdinak, aggg….eta neri ajola batere ez diaten hitzak “fideoa” ( zein Fideo de Mileto ? ) eta “libre” zer ? erderakada ipar… eta ego… ASKATASUNA edo ez?
      Bere hiztegiak 25 mila ez e ? 25 miloi !! nondikan !!??, euskara kultoa ezan behar dela, ixa hitz denak erderakadak, hori bai!!. Zuei Zuazo-Amuriza, euskalkiak nahi duzutenak, “portalia” “espaldia”halakoak ere bai?. Kintana, Pirineotan Frantzia aldean GABAtxoak bizi ezan ziren, ez dakit zerozer ikusi beharko duen. Gramatika´lariak, lexikoa landu ezaten dut, nire uztez nehikoa delako, eta denen artean borobildu
      hiztegia miloi baten? geratzeko, euskaldunak direnak bakarrik lagatzeko, eta egin bezte hiztegi batzuek, NATURA´ri
      buruz, zuhaitzak, lorak, txoriak, arrainak, eta abar… eta LANA
      izango dena, basarri lanak, itxaso lanak, abelzaintza, eta abar…eta INDUSTRIA, teknika, arkitektura, baina egin HIZTEGI batzuek garbiagoak, hitz jatorrakin, eta balio´ko duena euskaraz ikastea errazagoa ezatea, EUSKARA baina
      ba hau geruo eta gutxio da Euskal-Herria eta geruo eta gehiago Erdal-Herria. Landu eta ikertu baita ere etimologia, baina guk ere ulertzeko modukoa.
      ETB 2 erderaz, hori ezda euskaldunena, BERRIA egunkarian ere erderakada gehiegi, eta abar….eta abar…..
      Nik ez dakit asko, nire ahaleginak euskaraz hizketan egiten dutenian edo idatziz, erruakin? akatzakin? baina al duten hobetuen, alden erderakada gutxienekin.
      Zerengintxoriak bezala gaude, gure buruak itxotzen, hainbeste erdera*, erderakada eta hitz extranjero* arrotzakin …..

      Erantzun

      Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 5 ordu
      Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 2 minutu
      Hau Berria egunkarian gertatu zait, ni pizkat hazerretu eta eurek gehiago eta erantzun ez,
      honek nahiko du ezan ez dijuazela ipintzera, boikota egiten diatela. Hori “estilo liburua”
      irakurri eta gero, hiztegi estandarra erabiltzeko, bai baina erderakadak baztertuz, erabiltzen dut nik, entzun eta irakurri izan dut erderakadak eta nik begiratu hiztegian eta bertan ere sartuak, erderakadak ere sartuak, horregatikan nire eskaera da ( ondo irakurri banuen beintzat, orotarikoak 25 miloi hitz dauzkala ? ) miloi batzuek kentzea, ixa denak eta egitea hiztegia askoz ere meheagoa, hau euskaldun hitzakin bakarrik, garbiak, jatorrak, politak, ( ez alda politagoa Loraila beste maiatza-antza putrea hori baino ? ) eta gero beste hiztegi txiki batzuek beste arlo, gauza, ( euskalki ez erdaldunak ? ) batzuetaz, guri erotu gabe hainbezte zikinkeriakin, ez dugu ezaten ba aurre indoeuroparrak gerala ? ez du ematen ba…. Erdera, erderakadak, hau da kaka mordoa eta kiratza, agg..aagggg…..

      Erantzun