Enpresarean. Negozio-aukera berriak euskaraz

ENPRESAREAN Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen proiektu bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Donostiako Udalarekin ela Kutxa Fundazioarekin elkarlanean kudeatzen duena. ENPRESAREANen helburuak dira elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea. Hori guztia, baina, euskara elementu komuntzat duten enpresa, elkarte eta entitateen artean.

Era berean, ENPRESAREANen bitartez, enpresei negozio aukerak handitu nahi zaizkie eta produktu/ zerbitzu berriak sortu nahi dira, euskaratik eta euskaraz. Horrez gain, euskaraz lan egin nahi duten edo-eta zerbitzua euskaraz eskaini nahi duten organizazioei erraztasunak eman nahi zaizkie eta salmentarako gune bat eskaini. Horrek guztiak, gainera, euskararen prestigio soziala areagotzeko eta arlo sozio-ekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko balioko du.

ENPRESAREAN, urriaren 2an izango da Donostiako Kursaal Jauregian. Egitaraua oso erakargarria da: standak, produktu eta zerbitzuen aurkezpen laburrak, bat-bateko aurkezpenetarako kantoia (speaker corner), elkarlanean aritzeko eta lehialkartasuna lantzeko saioak eta hausnarketarako bi hitzaldi aberasgarri: Guillermo Dorronsororena bata, eta K2Kko Asier Irazustarena bestea.

Parte hartzeko inskripzio-orria bete behar da.

Urriaren 2an, negozio bide berriak zabaltzeko aukera izango duzu. Besteen esperientziak ezagutzeko aukera. Zure balioa erakusteko aukera. Negozioetan euskararen balioa ikusteko aukera.

Rober Gutiérrez

http://twitter.com/robergutierrez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude