Enpresarean-en etorkizuna mintzagai Badu Bada erakusketan

Enpresarean azoka

Datorren asteartean, otsailaren 12an, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatuta Enpresarean-en etorkizunaz aritzeko saio berezia egingo da San Telmo museoan 18:00etatik aurrera.

 

Eztabaida saioa Badu Bada erakusketaren baitan antolatu da. Hain zuzen, Enpresarean egitasmoak orain arte egin duen ibilbidearen errepasoa egin eta erreferentziazko gonbidatuekin Enpresarean-en etorkizunaz, eta euskarazko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen arteko elkarlanaz hitz egiteko saioa egin nahi du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Horretaz gain, 2013 urteari begira aurreikusitako egitasmoen berri emango da. Gure asmoa da 2013an Enpresarean egitasmoa sendotzea eta, etorkizunerako erronkak finkatzeko garaian, ekarpenak jaso nahi ditugu.

 

 

Eztabaida horretan parte hartzeko aukera zabalik dago; bertaratzeko asmoa izanez gero info@baieuskarari.org helbide elektronikora mezua bidali baino ez da egin behar.

 

Iazko urriaren 2an Enpresarean Azokaren lehenengo edizioa antolatu genuen Donostiako Kursaalen. Azoka arrakastatsua izan zen, eta orduz geroztik abian daukagun azoka birtuala ere garatzen ari da (www.enpresarean.org). Gaur egun ehundik gora enpresek osatzen duzue Enpresarean sarea.

3 pentsamendu “Enpresarean-en etorkizuna mintzagai Badu Bada erakusketan”-ri buruz