Enpatiarik bako herria

Atzo liburutegian ikasten ari nintzela, Herrira plataformaren aurkako operazioa salatzen zuen manifestazioa zarataka sartu zen isilik egon behar den tokira. Bost minutu baino ez zituen eman, baina nahikoa izan zen bertan zegoen isiltasuna hausteko. Errespetu falta ikaragarria iruditu zitzaidan, izan ere bidegabekeriak salatzeko eskubidea bezain inportantea da isiltasunean ikasteko eskubidea.

Ez dut imajinatu nahi zer gertatuko zitzatekeen kontrakoa izan balitz; hau da, ETAren aurkako manifestazioak liburutegian egon behar den isiltasuna apurtu balu. Seguruaski, atzo liburutegira zarataka sartu zirenek “inposiziorik ez” edo “alde hemendik” lelopean manifestazio bat deituko zuketeen euren desadostasuna erakutsiz. Eta arrazoi guztia izango zuketeen, izan ere isiltasunean ikasteko eskubidea urratuko baitzieten manifestazioan entzungo ziren ohiuek.

Zoritxarrez, inork gutxik egingo du enpatia ariketa hau, aitzitik, kontrakoari ekingo diogu: ondokoari berarekin ez daukagun enpatia eske aritu eta geure gabezien erantzule bihurtu. Horregatik, zaila egiten zait Sortuko kide batek Guardia Zibil baten omenaldia parte har dezala, izan ere, oso gogorra izan behar da torturatzeaz damutu ez den taldeko kide baten aurrean doluminak agertzea. Eta kontrakoa ere bai.

EHUko Carlos Santamaria liburutegian aurkitutako afixa

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.