Energiaren %80 aurrezten duen garraiobide eredua

TrenaErrepideko garraioa da energia gehien xahutzen duen sektorea; horregatik, Greenpeacek garraiobide eredu berria aurkeztu du,  adimena, eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera uztartzen duen eredua, 2050 urterako garraiobideen energia kontsumoa %80 jaisteko asmoz. Ibilgailuen okupazioaren maximizazioa  –taldekako garraioa bultzatuz– eta energia iturri berriztagarri eta garbien erabilera dira eredu horren ardatzak, “Energía 3.0” azterketan jasoa.

Greenpaceren garraiobide sistema adimentsuaren ezaugarriak:

Mugikortasun behar gutxiago. Etxetik lan egitea eta hirien planifikazio eraginkor eta dibertsifikatuak (pertsonak bizikletaz edo oinez mugitzea ahalbidetzen dituztenak) toki batetik bestera mugitzeko beharra murrizten ditu.

Partekatutako mugikortasuna. Taldekako garraiobideak gehiengoa izango dira eta ibilgailu guztiak elektrikoak izango dira. Erabiltzaileak garraiobide mota horretara joko du bere kasa mugitu ordez, denbora, energia eta diru gehiago aurreztuko baitu.

Intermodalitatea. Mugikortasun zerbitzuetako taldekako ibilgailu elektrikoek garraio azpiegiturak hobeto aprobetxatzen lagunduko dute. Jatorria eta helmuga beste taldekako garraiobideetara gerturatzen dituzte: trenak, autobusak, metroak…

Ibilgailu elektrikoak. Errepideko garraioa zeharo elektrifikatuta egongo da. Eraikinetako garajeetan, kalean edota aparkalekuetan kargatu ahal izango dira, baita “elektrolindegietan” ere.

Merkantziak. Merkantziak gune modaletaraino ibilgailu elektrikoetan, trenez eta kamioi handietan (elektrikoak edota bio-erregeien edo hidrogeno bidez funtzionatzen dutenak elektriko edo bio-erregaien bidez funtzionatzen dutenetan) garraiatuko dira. Hirietan, furgoneta elektrikoetan garraiatuko dira.

Itsasoko garraioa. Itsasontziak bio-erregai jasangarriak edo hidrogenoa (jatorri  berriztagarrikoa %100ean) erabiliko dute funtzionatzeko, motor eraginkorragoak izango dituzte eta belak izango dituzte lagungarri gisa kontsumoa  murrizteko.

Aireko garraioa. Hegazkinen erabilera distantzia handiko ibilbideetara mugatuko da, eta bio-keroseno jasangarria edo hidrogenoa (jatorri  berriztagarrikoa %100ean) erabiliko dute funtzionatzeko

Trenbidea. Trenak hegazkinekin lehiatuko dira denbora eta zerbitzuan.