En Tolosa, inauteriak…

En Tolosa, inauteriak…

Astea oso luzea izan zen, luzeegia. Astelehena moralez baxu samar hasi nuen, eta bazirudien ostirala ez zela inoiz helduko. Asteazkenean esan zidaten larunbat goizean lana neukala, eta orduan ni eta asteburuaren arteko harremana Eduardo Galeano eta utopiaren artekoaren antzekoa zela iruditu zitzaidan: “nik pausu bat eman eta bera pausu bat aldentzen da”. Zertarako balio du asteburuak? Horretarako, asteak ortzi-muga bat izan dezan.

Larunbat eguerdia iritsi zenean mundua irentsiko nuela sentitzen nuen. Hasi nintzen parrandarako adiskide bila, baita azkar asko topatu ere. Tolosa! Inauteriak! Txufiiiiiiii!

22:15 – Trena hartu eta Tolosara.

05:00 – Tabernak itxi eta kale gorrira.

– Baina nola? Bostak besterik ez dira eta!

– Bai, baina denok ordu honetan ixten dugu.

– Bale, bale, eta zer dago zabalik?

– Ezer ez, denok ixten dugu ordu honetan.

– Buah, buah, buah, buatxabal (.com). Goizean goiz zabaltzen duen tabernarik?

– Ez.

– Okindegirik?

– Ez.

– Anbulatorioa?

Txapauta.

– Kuartela?

– Bazkideentzat bakarrik.

– Noiz da lehenengo trena edo autobusa?

– 07:30etan.

En Tolosa, inauteriak… Irla batean sentitu ginen. Trenaren zain egotea egokitu zitzaigun, sekulako mutur luzearekin, eta noizbehinka marmarka: “hau Nafarroan ez da gertatzen!”…

En Tolosa, inauteriak...

En Tolosa, inauteriak…