Emily Kenway eta Amazonen zuloa

Emily Kenway

Pankarta atzeko manifetatik haratago, enpresa eta erakundeen bidegabekeriak salatu eta ekiditeko fomula berriak bilatzea da hacktibisten erronka. Sareak hortarako hamaika aukera eskaintzen ditu. Horren adibide da Amazon Anonymousen sortzaile Emily Kenway-ek (1986, London) gabon hauetan Amazoni eragin dion 3 milioiko zuloa. Nola baina?

Emily Kenway-ek Amazoneko langileen lan baldintza tamalgarriak salatu zituen Change.org webgunean eskaera bat igota. Jada 131.485 sinadura lortu ditu Jenwayen ekimenak, eta 3 milioiko gutxigoraberako zuloa eragin dio Jeff Bezosen Amazon-i. Urtean 4,2 bilioi libra irabazirekin living wage-a (bizitzeko gutxiengoa) ordaintzeko adina diru baduela salatzen du aktibistak. Izen bereko Living Wage erakundeak orduko 9,15 libratan zehaztu du gutxiengoa London hiriburuan, eta gainontzeko Erresuma Batuan 7,85 libratan. Change.org medio egindako eskaera medio, Amazon Anonymous webgunea sortu dute Bezosen enpresako langileen egoera salatu eta aldaketak behartzeko.

ZuZeun ere atera da
gutxiengo soldata duinaren
inguruko eztabaida

Leire Barrenak galdetzen zuen: Zein da soldata duina?. Eta ZuZeuko erabiltzaileok erantzun genuen. Hemen behean duzue inkestaren emaitza.


Imaginatzen halako kanpaina bat Michellin, CAF edo Corrugadosen?

Emily Kenway-en presio bideak gaur gaurkoak dira, eta akaso sindikatu batek baino gehiagok apunteak hartu beharko ditu, langile konbenioak hautsi diren honetan.

Amazon, Emily Kenway, UK

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

3 pentsamendu “Emily Kenway eta Amazonen zuloa”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude