Eman euskara elkarri (behin eta betiko)

Eman euskara elkarri (behin eta betiko) –

Eman euskara elkarri (behin eta betiko)Eman euskara elkarri (behin eta betiko)Baikor etorri naiz Baionatik. Euskara nagusi izan zen bertako karriketan. Inondik inora ez nuen espero. Izan ere, parrandazale erdaldun gehiago espero nituen Baionan. Halarik ere, euskara eta parranda uztartu ziren eta giro sanoan geure euskaltasuna ospatu genuen euskaraz. Poztekoa da, beraz. 

Baikor izateko arrazoi ugari ditut. Alde batetik, Iparraldeko kutsua zeukan euskara entzuten zen Baiona ttipian. Hegoaldeko inbasioa izango zelakoan nengoen. Horretan ere, oker nengoen. Bestaldetik, “euskara batua”-z ere mintzatzen ziren Baionara bertaratutakoak, hau da, euskaltegian edo eskolan ikasitako euskara plazara “jalgi” zen atzo. Poztekoa ere bai.

Baikor izan arren, asko dago egiteke hemendik aurrera. “Euskara elkarri ematea” eguneroko eginbeharra bihurtu behar dugu euskaldunok. Atzokoa Euskal Herri euskaldunaren abiapuntua izan liteke. Beraz, geure ardura zein den ondo dakigunez, eman diezaiogun euskara elkarri. Tipi-tapa, baina behin eta betiko.

Eman euskara elkarri (behin eta betiko)

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.