Eman bide sormenari!

kartel 2-ZINEA

Eman bide sormenari! – 

Talentu berriak bilatu, eta haien lana bultzatu nahi dugulako.

Zinema egiteko bide berriak arakatu nahi ditugulako.

Euskarazko zinema indartu nahi dugulako.

Martxan da Zinea atariaren I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa!

Ohikoa da komunikabide batek bere lanaren muinaren alde ahaleginak egitea: talentu berriak zein zinema egiteko modu berriak bultzatzea, eta lengoaia zinematografiko berriak lantzen dituzten egileak bilatzea, euskarazko zinemaren bilakaeran aurrerapauso bat emateko.  ZINEAn horren alde aritu gara beti lanean.

Sektorearen egunerokoak lehen lerrotik bizi ditugulako, badakigu hamaika direla film bukatuak saritzen dituzten jaialdiak. Gutxi dira, ordea, egilea bere lehen urratsetan laguntzen duten deialdiak. Hainbat arrazoik bultzatu gaituzte lehiaketa hau aurkeztera:

  • Gidoiaren idazketa saritzea
  • Egileari laguntzea, oraindik bakarrik dagoenean
  • Proiektuaren zatirik garrantzitsuena denean, idazleari ekoiztetxe baten atea zabaltzeko aukera ematea
  • Gidoilariari lehen erreakzioa izaten laguntzea eta, hala, gidoiaren idazketa hobetzen laguntzea
  • Bere lehen finantzaketa-iturria izatea
  • Gidoiaren ekoizpenean aurrera egiteko aukera proposatzeko

Proposamenak jasotzeko deialdia maiatzaren 15a arte egongo da zabalik. Parte-hartzaileak 18 eta 30 urte bitartekoak izan behar dira, eta euskara izango dute lanerako hizkuntza. Hau da, euskaraz aurkeztu behar dute gidoia, eta, lehiaketa irabaziz gero, konpromisoa hartuko dute proiektua euskaraz filmatzeko

Irabazlea ekainaren 12an iragarriko dugu, ZINEA atarian bertan eta ekimen honekin elkarlanean ari diren erakundeen hedabideetan. Une horretatik aurrera, finantzaketa bilatzen hasiko gara, proiektua gauzatu ahal izateko.

Gaztea bazara, Euskara baduzu lanerako hizkuntza eta gidoigintzaren munduan barnebildu nahi baduzu, honakoa duzu aukera!

 

Gehiago jakin nahi baduzu, irakurri xehetasunez lehiaketaren OINARRIAK.

Eman bide sormenari!

Euskal pantailaren gunea