Emakumeen iritzientzako leku gutxi

Emakumeen iritzientzako leku gutxi Hego

Iazko hondarretik Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan neurtzen ari da izen bereko bloga. Egunotan urtarrileko analisia argitaratu dute, salabardoak jaso eta azpian duzuen hauxe.

Hego Euskal Herriko prentsa idatziari dagokiona da, eta besteak beste, ez da bertan ZUZEUko daturik ageri, ez baitituzte medio digitalak kontutan hartu. Akaso gure izate berezi samarra dela-eta, erabilera librekoa izanik edonork argitara baitezake gurean; ez ditugu iritzi emaileak hautatzen eta ez diogu inori ordaintzen emandako iritziagatik.

Alta, eta GAZTEA sariaren kasuan bataz bestekoak parekatuta dauden arren, gurean ere gizonezko iritzi emailea da nagusi, eta nabarmena da desoreka.

.

Emakumeen iritzientzako leku gutxi

Emakumeen iritzientzako leku gutxi Hego EH-ko prentsan

Urtarrilean zehar argitaratu diren iritzi-artikuluak nork sinatzen dituen miatu dugu; genero ikuspegitik irakurketa bat egin ere. Hau da, zenbatu dugu zenbat emakumek eta zenbat gizonek sinatzen dituzten egunero egunkari nagusietako iritzi-orrialdeetan agertzen diren artikuluak baita analisi politikoaren ingurukoak ere (hauek, normalean, tokiko, estatuko eta nazioarteko orrialdeetan agertzen dira).

Emakumeen iritzientzako leku gutxiJakin badakigu, hau adierazle bat baino ez dela, baina gure ustez, nahiko adierazgarria. Izan ere, iritzi-emale horiek pil-pilean dauden gaiez hitz egin ohi dute, interes orokorrenak direnak…, baina nork ezartzen du zein tema agendan sartu ala ez? Zergatik ez dira askotan populazioaren erdiari dagozkion gaiak agertzen, emakumeok gure agendan ditugun horiek, alegia? Zergatik diote terrorismo jihadistak kezkatzen gaituela, eta ez askoz pertsona gehiago hiltzen dituen terrorismo matxista ez da agertzen soziometroetan?

Ez dugu baieztatzen iritzia nork egiten duen eta iritzi-publikoan nagusi diren gaien inguruan harreman zuzena dagoenik (ezin probatu, hipotesi horrekin gure ikerketa abiatu dugun arren), baina neurtu nahi ditugu nork, zertaz eta nortaz hitz egiten duen gure hedabideetan, eta, zehazki, emakumeok dugun tokia, nola agertzen garen… ikusgai jarri nahi dugu.

Horregatik, adierazle bat (ez bakarra, eta beharbada ez garrantzitsunea) baino ez dela jakinda, hemen azaltzen ditugu urtarrilari dagozkion datuak. Datu hauek guztiak erabilgarri dituzue, eta horretarako eskatzen dugun gauza bakarra iturria aipatzea da. Era berean, ongi etorriak dira gure hedabideetan agertzen diren eduki sexisten aurkako salaketak, feminismotik egindako ekarpenak, emakumak ikusgai egiten gaituzten ekimenak…

Urtarrileko txosten honetan aztertu ditugun egunkariak honako hauek dira: Berria, Deia, Diario de Navarra, Diario de Noticias, El Correo, Gara eta Noticias de Alava.

.

Berria dugu egunkari parekideena

Azaroan emakumeen presentzia aztertzen hasi ginela, Berrian dugu emakumeen presentzia altuena iritzi-orrialdeetan zein analisietan. Batez beste, agertutako iritzi-artikuluen % 36,07 emakume batek sinatuak dira. Ez dago egun bakar batean emakumeren sinadurarik gabe. Hala ere, oraindik ezin dugu parekidetasunez hitz egin.

Emakumeen iritzientzako leku gutxi Hego Euskal Herriko prentsan

.

Gara-n, abenduan baino emakume gutxiago

Gara-n, emakumeen presentzia iritzietan %27,72-koa izan da, abenduan baino 4 puntu gutxiago, eta azaroan izandako portzentaietan (%28,58). Bost egunetan, ez dugu emakume baten analisia topatu iritzi-orrialdeetan.

Emakumeen iritzientzako leku gutxi Hego Euskal Herriko prentsan

.

Noticias taldean, emakumeak ez dira % 20ra iritsi

Deian, iritzi artikulurik sinatu duten emakumeen portzentaia % 14,7 izan da urtarrilean, azaro eta abenduan baino 2 puntu gutxiago; Nafarroan eta Araban argitaratzen diren goiburuetan, berriz, portzentaiak pixkat altuagoak dira: % 19,45 Noticias de Alava-n eta %18,87 Diario de Noticias-en. Guztietan, zenbait aletan ez dugu emakumeren sinadurarik iritzien artean; eta gutxiago dira parekidetasunez hitz egin dezakegun egunak.

.

Vocento-koetan, sinaduren bosten bat emakumeenak dira

Diario Vasco-n urtarrilean argitaraturiko iritzi-artikuluen artean, % 22, 85-ek emakume baten sinadura du; El Correon, aldiz, % 22,16-k.

.

Diario de Navarra, parekidetasunatik urrutien

Egun bakar batean ere ez da parekidetasunik lortu Diario de Navarra egunkarian. Ohiko sinaduren artean emakumeak badaude ere, horiek ia ez dira agertzen paperezko kazetan. Batez beste, urtarrilean emakumeen sinadurak iritzi-artikulu guztien % 7,10 baino ez da izan, eta grafikoan ikus daitekeenea, soilik 12 egunetan topatu dugu emakume iritzi-emalerik.

Emakumeen iritzientzako leku gutxi Hego Euskal Herriko prentsan

Hego Euskal Herrian argitaratzen den prentsa-goiburu nagusiak hartzen baditugu, urtarrielan, emakumeen batez besteko presentzia iritzi-artikuluetan % 21,11 izan da. Emakumeen presentzia % 10 baino baino txikiagoa izan zen bi egunetan: 7an —Diario de Navarra, Diario de Noticias, El Correo, D.V. eta Noticias de Alava-n bat ez— eta 22an —Deia, Diario de Navarra, D.V. eta Gara-n emakumerik ez—; eta egun “parekideena” urtarrilaren 24 izan zen (% 34,15). Hala ere, egun batean ere ez da berdintasunik izan emakumeen eta gizonen iritzi-kopuruen artean.

Emakumeen iritzientzako leku gutxi Hego Euskal Herriko prentsan

Emakumeen iritzientzako leku gutxi Emakumeen iritzientzako leku gutxi Emakumeen iritzientzako leku gutxi
emakumeak, hedabideak, iritzia, prentsa idatzia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Emakumeen iritzientzako leku gutxi”-ri buruz

  • Zelako mania duzuen dena emakume-gizon parametrotan neurtzeko. Diru publikoa gizona erasotzeko txotxolo-ikerketetan xahutzen dela pentsatzeak erabat amorratzen nau.

  • Berdintasunaren izenean Argia eta Berria bezalako hedabide euskaldun fuldamentuzkoak (nagusiki gizonezkoen lanari esker altxatuak, bide batez) bozgorailu feminista bilakatu dira, euskarazko pentsamenduaren polizia bezala funtzionatuz eta iritzi disidenteak baztertuz eta zentsuratuz. Orain, gure hedabide super politikoki zuzenetatik gainerakoak hatzez seinalatu ditzakegu, herri bezala geure etorkizuna pikutara joaten den bitartean, inork ahotsa altxa gabe.

    Azken gogoeta bat, feminismoaren hirugarren olatuak herri bezala gure biziraupena laguntzen duela pentsatzen al du inork?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude