Emakumeak 2011ko hauteskundeetan

Zenbat emakumek lortuko lukete eserlekua Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2011ean aurreko hauteskundeen emaitzen arabera?

Numeroekin jolasteak neuronen konexioak areagotzen dituela jakinda, datorren hauteskundetako aurreikuspen bat egin dut lehenagoko deialdietako emaitzekin. Emaitza orokorrak jakiteaz gain, emakume-gizonezkoen kopurua alderatzea izan da nire nahia.

Donostia eta Gipuzkoako datuak izan ditut kontuan, horien artean baitago nire bozka eta badakizue zein garrantzia den bakoitzaren botoa. Lanari izen borobila jarri nahi izanez gero, “2011ko Udal Hauteskundeetarako proiekzio bat” jarriko nioke.

Proiekzioa egiteko 2003ko eta 2007ko hauteskundeen datuak erabili ditut, baina, bi horietan EH legez kanpo zegoenez, 1999ra joan behar izan dut gaur egun Bilduk lortu zezakeena kalkulatzeko. Bilduren eserlekuak kontatzeko, kenketa batzuk egin behar izan dizkiet beste alderdiei eta proportzionalki egin dut hori.

Bestalde, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako emaitzak kalkulatzerakoan, emakume kopurua ondorioztatzeko, alderdien zerrendak eskualdeka begiratu behar izan ditut. Eta hara hemen balizko eserleku banaketa:

Donostian, orain dela lau urte baino bi emakume gutxiago eta, ondorioz, bi gizon gehiago izango genituzke, emakumeen proportzioa %48-tik %40-ra jaitsiaz.

Gipuzkoan, 2007an baino emakume bat gutxiago eta, ondorioz, gizon bat gehiago izango genuke, emakumeen proportzioa %41etik %39ra jaitsiaz.

Nik uste nuen, parekatu ezean, emakume kopuruak gora egingo zuela, gutxienez. Baina ez. Aurreikuste honetan bezala ateratzen bada, gure presentziak behera egingo du.

Lastima! Ez zaizue iruditzen %39a gertuegi dagoela herenetik?

emakumeak, Euskal Herria, hauteskundeak
Arantza San Sebastian

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude