Josten, brodatzen, sufritzen eta sukaldean omen daki emakumezko denak. Esaneko alabak, ama pairamentsuak eta etsitutako emazteak izan dira emakumezkoak milaka urtetan. Baina ezer gutxi dakigu, egiaz, emakumezkoen iraganaz, isilduriko ahotsa izan baita eurena. Eduardo Galeanok 'La vida según Galeano' saioan identitate zeinu horiekin zerikusirik ez duten emakumeez hitz egin zuen. Gaur, martxoaren 8a izanik, egun aproposa da gogora ekartzeko.
Kopiatu eta itsatsi URL hau zure gunean kapsulatzeko
Kopiatu eta itsatsi kode hau zure gunean kapsulatzeko