Emakume eta gizon eredu berriak ezagutzeko tailerrak

berdintasunaAurten ere, datorren ikasturte berrirako, Iruñako Alaiz elkarteak emakume eta gizon eredu berriak ezagutzeko aukera luzatzen digu.

Urrian hasi eta datorren otsailean amaituko den tailerraren bitartez, genero ikuspegitik emakume zein gizonezko eredu berriak ezagutzeko parada izango du, bertara gerturatzen den orok.

Gizartean aurkitzen ditugun ereduak aztertzeaz gain, aurrera begira sortu nahi ditugun ereduak lantzeko aukera izango dugu tailerrotan.

Lehenengo kurtsoko tailerrak, Ana Mª Perez-ek eta Jabier Arakamak zuzenduko dituzte, emakumeen eta gizonen tailerrak urrenez urren, tarteka, gai konkretuetan esperientzia handia duten hizlariak/laguntzaileak izango direlarik; Mertxe Leránoz, Pilar Miqueo eta Xabi Odriozola besteak beste.

Aztertu eta landuko diren gaiak; berdintasunaren oinarrizko kontzeptuak, genero ikasketa (nola “bihurtzen” garen emakume edo gizon), rol eta estereotipoak,….

 

Alaiz elkartearekin harremanetan jartzeko, hemen informazioa:

Tfno. 948 252485

e-mail: ccalaiz@terra.es

emakume, eredu berriak, gizon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude