Elorrietaren elkarrizketa; Lizarra ezkerretik

Elorrietaren elkarrizketa; Lizarra ezkerretik

Elorrietaren elkarrizketa; Lizarra ezkerretikArretaz irakurri dut gaurko BERRIAn argitaratutakoa. Elkarrizketa mamitsu eta luze horretan, ELAko idazkari nagusi ohiak azkeneko urteetan eman diren gertaera politiko nagusiei buruzko errepasoa egin du. Besteak beste, Elorrietak Lizarra-Garazi izan du hizpide.  Akordio hari buruz, zera dio Elorrietak: “Lizarra-Garazi EAJk eta ETAk egin zuten, beraiek ziren protagonistak, besteok laguntzaileak”. Idazkari Nagusia ohia ez da isilik geratzen zen horietakoa, eta urteetako isilunea eta gero, eskertzekoa da “hondar politikora” jaitsi izana. Hala ere zilegi begit, erantzun txiki hau plazaratzea.

Elorrietak ondo dio, Lizarra-Garaziren oinarrian EAJ eta ETAren arteko solsaldia-akordioa zegoen. Baina, hasiera batean horrela bazen ere, ezin ahaztu Lizarra-Garazira iritsi ahal izateko lehenengo urratsak ELAK eta LABek egin zituztela. Lizarra-Garazi egindakoan, Elorrietak berak hau esanez,”alderdien garaia da” erdigunetik atera zuen bere sindikatua. Hortik aurrera, Lizarra-Garaziren kudeaketa estrategikoan sindikatuak bigarren tokira pasatu ziren.

Laguntzaile xume izatea onartzea Elorrietaren taldearen erabakia izan zen. Euskal Herriko erakunde soziopolitiko handiena izanik, bestelakoa protagonismoa har zezakeen, baina ez zuten hartu.

Garai horietan denok egin genituen hanka-sartzeak. Horren harira eta gaurko gorabeheren harira, Elorrietak astindu ederrak ematen ditu gaurko elkarrizketan. Haatik, bere erantzukizuna onartzea ere eskertuko genuke askok, ELAk garai hartan egin zuen atzerapauso hura hanka-sartze estrategiko itzela izan baitzen.

Zorionez, hanka-sartzetatik ikastea badago eta denborak aurrera egin ahala, bide berriak jorratzeko aukera ere zabaltzen da. Elorrietak eskainitako elkarrizketan prozesu soberanista ezkerreko indarren metaketan duela abiapuntua. Bat nator berarekin, ea oraingoan talde bakoitzaren epe laburreko interesen gainetik komuneko helburu estrategikoak nagusitzen diren.

Elorrietaren elkarrizketa; Lizarra ezkerretik

Donostiarra Pasaiaratua.

2 pentsamendu “Elorrietaren elkarrizketa; Lizarra ezkerretik”-ri buruz

  • Ze garaiak! Lizarra-Garaziko suetena baino lehen ETAk ELAko sindikatukide batzuk erahil zituen, Martínez Elosegi, Eugenio Olaziregi, Javier Gomez… Eta nahiz eta LABek ez zituen ELAko afiliatu hoien erahilketak gaitzesten, ez zuen berarekin batasuna apurtu.
    Ze kapazitatea zeukan ELAk bere afiliatuen sarraskia agoantatzeko LABekin batera jarraiturik. Nola deitzen zaio honi?

  • Joxe beti paregabe! Gauzak argi eta garbi esanaz. Nahi duenean nahi duena esaten, independentzia osoz bere ideiak azalduz. Gora hi!