Elkarrizketa Lurdes Imazekin

Elkarrizketa Lurdes Imazekin – 

Elkarrizketa Lurdes Imazekin

«Egun indarrean dagoen curriculuma zabalegia da. Datuen metaketa entziklopedikoan eta memoristikoan oinarritutako eredu honek ez du balio paradigma sozial berrirako.»

Elkarrizketa Lurdes Imazekin

Lurdes EHIGE elkartearen koordinatzailea da. EHIGE Euskal Herriko ikasleen gurasoen konferderazioa da eta hezkuntza-sistema publikoan gizarte-agente inportanteena. EAEko hezkuntza-sistemaren desafioei buruzko beren iritzia izatea garrantzitsua iruditu zaigu eta horregatik jo du beraiengana.

Egun EAEko Hezkuntza Lege berria lantzeko eztabaida publikoko prozesu batean gaude. Eusko Legebiltzarrean ponentzia propioa eratu da; Eusko Ikaskuntza gogoeta-prozesu bat garatu du, komunikabideetan hamaika iritzi-artikulu publikatu dira,… Zuk nola ikusten duzu gertatzen ari den prozesua? Modu egokian garatzen ari dela uste al duzu? Elementuren bat sentitzen al duzu faltan?

LURDES IMAZ.- Benetako prozesu parte-hartzailea bota dugu faltan berriro ere, 2018an bezala. Orduan mugatu egin ziren eztabaidarako gaiak eta oraingoan, Eusko Legebiltzarreko ponentzian parte hartzeko aukera izan dugun arren hainbat eragilek, eztabaida maila politikora mugatu da. Zilegitasun osoa dute partiduek adostasun politikoetara iristeko, nola ez, baina benetan hezkuntza-sistema eraldatzeko asmoa baldin badago, ezinbestekoa da hezkuntza-eragileen parte-hartzea, geu garelako ikastetxeetako eguneroko errealitatea hobekien ezagutzen dugunak.

Guk bide propioa egingo dugu eta Euskal Eskola Publikoaren eztabaida-prozesu propio batean murgilduta gaude, Heize zuzendarien elkartearekin batera. Bi helburu ditu prozesu honek: hezkuntza-komunitatearen ahal duntzea eta Euskal Hezkuntza Legean eragitea.

Hilabete hauetan hainbat aspektu seinalatu dira hobetzeko hala nola segregazioa edo hizkuntza ereduena. Baita beste asko ere. EHIGEren iritziz zeintzuk dira EAEn indarrean daukagun hezkuntza-ereduaren gabezia nabarmenenak? Zeintzuk desafio nagusiak?

L. I.- Lehenik eta behin hezkuntza-sistemaren egituraketa. Europan anomalia bat den publiko-pribatu sistema dualarekin jarraituko dugu edo eskola publikoa ardatz izango duen hezkuntza-sistema eraikiko dugu? Eskola publikoa euskal hezkuntza-sistemaren erreferente bihurtzen ez dugun bitartean, ez ditugu konponduko sistemaren arazoak eta ez diegu helduko ere ditugun erronkei.

Lehen gai hau guztiz lotuta dago bigarrenarekin: segregazioa. Estatu mailan etorkinak gehien segregatzen dituen erkidegoa gara eta bigarrena maila sozio-ekonomikoa kontuan hartzen badugu, Madrilen atzetik. Eredu dualarekin jarraitzen dugun bitartean ez da konponduko segregazioaren arazoa, lotuta daudelako bi gaiak.

Euskararen gaia ere klabea da. Eskola publikoak izugarrizko apustua egin duen arren D ereduaren alde, ikerketek eta ebaluazioek erakusten digute asko dugula oraindik hobetzeko. Horretarako metodologia berriak eta inbertsioak behar ditugu, baita espazio ez-formala indartzea ere, eskola euskararen arnas gune delako ikasleen gehiengoarentzat.

Bestalde, publikotasunak berrikusketa bat behar du, ez gaituelako asetzen egungo ereduak. Ikastetxe publikoen erabaki-ahalmena handitu behar da, alde batetik, baina ez da egon horretarako nahirik azken 30 urteetan. Horrekin batera, ikastetxe publikoen demokratizazioan sakondu behar dugu. Egun ditugun parte-hartze organoak berrikusi behar ditugu eta kide guztien parte-hartze eraginkorra lortzearen helburuari heldu behar diogu, hori delako benetako erronka.

Eskola publikoaren kalitatean sakondu behar dugu ere, egungo ikasleek eta familiek dituzten beharretara egokituz. Hor ditugu, besteak beste, irakasleen formakuntza, ikerketa zientifikoa, plantillen egonkortasuna edo praktika onak konpartitzearen erronkak, elkarrekin konpetitzen duten ikastetxeak egin ordez, elkarrekin lan egiten duten ikastetxe publikoen sarea osatu ahal izateko.

Eta guzti hori, adostu eta konpartitutako diagnostiko batetik abiatuta, gure sistemaren gabeziak eta erronkak identifikatuko dituena.

Egun EAEn dagoen eredua dual moduan definitzen duzula leitu dizut, hots, sare publikoa batetik eta sare kontzertatua bestetik. Lege berriak eredu hori gainditu behar duela adierazi izan duzu. Posible ikustenal duzu? Nola egin beharko litzateke? Nahikoa indarrik ba al dago?

L. I.- Dudarik gabe. Goian aipatu bezala, eskola publikoa hobetzen ez dugun bitartean ez da hobetuko hezkuntza sistema, eskola publikoa indartzen dugun heinean aurre egingo diegulako hezkuntza-sistemaren erronkei: ikasle guztien eskubideak bermatzea, gizarte-kohesioa, euskalduntzea, errendimendua hobetzea eta parte-hartze eredu demokratikoa.

Horretarako egin behar direnak, besteak beste:
– Eskola publikoaren eskaintza handitu eta ez itundu baldin eta plaza publikoak badaude.
– Eskola publikoaren finantzazioa hobetu.
– Itunpeko sareari mugak ipini: segregazioa sortzen duen gaineskaintzarekin amaitu eta gizarte-kohesioari egiten zaion ekarpenera egokitu finantzazioa.

Gizartearen aldetik badago indarra, orain ikusi behar dugu partidu politikoak gai diren gizartearen eskaera horri erantzuteko. Herri honek merezi du erreferente izango den eskola publiko indartsua.

Zure iritziz zeintzuk dira sare publikoaren defizit edo gabeziak nabarmenenak? Zein aspektutan sakondu beharko luke lege berriak defizit horiek gainditzeko?

L. I.- Eskola publikoak dituen gabeziak eta erronkak hezkuntza-sistema osoak dituen berdinak dira. Eraldaketa eta gizarte-kohesioaren alde lan egingo duen hezkuntza-sistema behar dugu, eta horretarako ondorengo gaiei heldu behar die araudi berriak:
– Ikastetxeen kalitatea eta errendimendua hobetu behar dira, ikasleen emaitzak oso lotuak daudelako oraindik euren maila sozio-ekonomikora.
– Ikasle guztien aukera berdintasunean sakondu behar da, ikasle guzti guztiek izan ditzaten aukera berberak.
– Euskararen ezagutza bermatu behar da eta euskal kulturaren garapenerako espazio bihurtu behar dira ikastetxeak.
– Finantzazioa, baliabideak, autonomia, deszentralizazioa eta kogobernantzan sakondu behar da, orokorrean.
– Curriculuma pisutsuegia eguneratu behar da.
– Irakasleen jardunaren kalitatea hobetu behar da.
– Ditugun helburuak lortzen lagunduko diguten pedagogiak bilatu behar ditugu.

Segregazioa eta ghetto terminoak aipatu dira maiz atzen garaian: eskola publikoa ghetto bihurtzea adibidez. Errealitatea hor dago eta ezin da ukatu. Zer egin beharko litzateke horrelakoak ebitatzeko eta eskola integrazio-erreminta izan dadin?

L. I.- Hala da. Sare publikoa da ISEK baxuena duten ikasleak hartzen dituena, baitahezkuntza behar berezi gehien dituztenak, atzerritarrak eta bekadunak ere. Horretaz gain, publikoak dira maila sozio-ekonomiko baxueneko ikasleen konzentrazioak ematen diren ikastetxeak.

Egoera hauek ekiditeko, eskola publikoa ardatz izango duen hezkuntza-sistema eraiki behar da. Kohesioan oinarritutako planifikazioa eta matrikulazio prozesua behar ditugu ere. Herri batean diru publikoz finantziatutako bi ikastetxe baldin badaude, oreka bermatu beharko da. Eta ez naiz ari behar bereziak dituzten ikasleak banatzeaz, banaketaz hitz egitekotan, ikasle guztiak banatu beharko dira. Gizarte-kohesioaren helburua, ikastetxea aukeratzeko eskubidearen gainetik egon behar da, ikasle guztien eskubideak bermatu nahi baditugu.

«Deszentralizazioari dagokionez, azkenik, udal-eskumenak garatu behar dira hezkuntzan, beti ere marko komun baten baitan, desberdintasunak ez areagotzeko. Herri eta hiri
hezitzaileak behar ditugu, haurren eta nerabeen beharren araberako herriak diseinatuz.»

Hezkuntza aipatzen delarik euskal curriculuma da aldarria agertu izan da sarri. Zer deritzozu egun eskoletan indarrean dagoen curriculumari? Egokitzen al zaio zure irudiz gure gizarteak ditueen beharrei? ikasleek garatu beharreko trebetasunei? Irakaste-prozesu berari?

L. I.- Gure proposamena «Euskal Herrirako Curriculuma» dokumentuan jasoa dago, zeinek ikuspegi soziokritikoa duen curriculuma proposatzen duen.

Elkarrizketa Lurdes ImazekinEgun indarrean dagoen curriculuma zabalegia da. Datuen metaketa entziklopedikoan eta memoristikoan oinarritutako eredu honek ez du balio paradigma sozial berrirako. Bizitzako arazoek curriculumaren parte izan behar dute. Curriculum-eredu zehatz eta itxiaren aurrean, funtsezko curriculum irekia defendatzen dugu, irakasleen ikerketetan eta esperientzietan oinarritutako metodologia-garapenetan gauzatuko duena, bai eta ingurune berritzaileetan sortutako irakaskuntzako ohiko praktiken behatokien bidez ere. Hezkuntza-jarduna eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da curriculum-eredua bi zentzutan aldatzea. Alde batetik, erreferentziako curriculumak funtsezkoa eta oinarrizkoa izan behar du (gutxieneko ezagutzak), irakasleek tarte zabala izan dezaten testuinguru errealak eta ikasleen interesetik hurbilen dauden edukiak hautatzeko (curriculuma eraikitzen duen irakaslea). Bestalde, hezkuntza -metodologiek eta- jarduerek lagundu behar dute ikasleak gizartearen benetako arazo eta erronketan kokatzen, betiere ikaslearen garapen-mailara egokituta eta dimentsionatuta (genero-ikuspegia duen curriculuma eta orientazio soziokritikoa).

Hezkuntza-sistemaren oraingo gobernantza egokia iruditzen al zaizu? Nolako gobernantza beharko genuke? Zer paper jokatu behar du eskoa-komunitateak? Ze toki dute gurasoek? Irakasleek? Tokiko administrazioak?,…

L. I.- Eskola publikoak gobernantza-eredu berri bat eskatzen du, deszentralizatua eta parte-hartzailea, hainbat ikuspegitatik garatu beharrekoa: hezkuntza-komunitatearen ikuspegia, ikuspuntu komunitarioa eta sistemikoa.

Hezkuntza-komunitatearen ikuspegiari dagokionez, koordinatuta lan egiten duten hezkuntza-komunitateek osatuko dute sare publikoa eta bere kide guztiak hezkuntza-eragile izango dira. Ikastetxearen autonomiaeredua ez da deserregularizatzailea, eta komunitateko kideen parte-hartze koordinatua ikastetxearen gobernantzaren oinarrizko baliabideak dira. Bestalde, ikastetxearen hezkuntza-proiektua, curriculumproiektua, hizkuntza-proiektua eta kudeaketa ekonomikoko proiektua, zuzendaritza-proiektua, etab. dira ikastetxearen nortasuna eta funtzionaltasuna zehazten duten elementu nagusiak, eta hezkuntza komunitateko kideen atxikimendua dute. Eskola publikoak garatzen duen hezkuntza integralaren ereduaren helburua ikaslea ahalduntzea da, autonomoa izateko eta bere ikaskuntza-prozesua zuzentzeko, eta ikasleak hezkuntza-jardueren diseinuan, antolaketan eta garapenean parte hartzea funtsezko baliabidea da ikasleak ahalduntzeko eta hezkuntzan eta gizartean txertatzeko.

Ikuspegi komunitarioa eta ingurunearekiko harremanari dagokionez, eskola publikoak gizarte-eragileekin lan egiten du (auzo-elkarteak, kultura-elkarteak, kirol-elkarteak, ingurumen-elkarteak, elkarte feministak eta etnikoak), eskolaz kanpoko hezkuntza-jarduerak eta jarduera ez-formalak elkarrekin garatzeko.Eskola publikoa lehentasunezko gizarte-eragilea da euskararen erabileraren normalizazioan eta euskal kulturaren garapenean eta hezkuntzako udal-batzordeetan parte hartzen du. Azkenik, auzoko eta hiriko hezkuntza-proiektuak garatzen ditu, ikaskuntza sozial eta multikulturalerako.

Ikuspuntu sistemikoari dagokionez, hezkuntza-komunitateak koordinatzeko eta hezkuntza-arrakasta duten proiektuak garatzekoelkarte-eredu bat defendatzen dugu eta hezkuntza-komunitateek Justizia soziala eta gizarte kohesiorako hezkuntza zerbitzu publikoa osatzen dute.

Deszentralizazioari dagokionez, azkenik, udal-eskumenak garatu behar dira hezkuntzan, beti ere marko komun baten baitan, desberdintasunak ez areagotzeko. Herri eta hiri hezitzaileak behar ditugu, haurren eta nerabeen beharren araberako herriak diseinatuz.

Galde 36 udaberria/2022

galde

Elkarrizketa Lurdes Imazekin Elkarrizketa Lurdes Imazekin Elkarrizketa Lurdes Imazekin Elkarrizketa Lurdes Imazekin Elkarrizketa Lurdes Imazekin Elkarrizketa Lurdes Imazekin Elkarrizketa Lurdes Imazekin Elkarrizketa Lurdes Imazekin Elkarrizketa Lurdes Imazekin

Zer duzu buruan “Elkarrizketa Lurdes Imazekin”-ri buruz

  • josu naberan 2022-03-29 17:44

    Bi galdera oinezko honn aldetik.

    Hezkuntza Itun honek ba al du “hezkuntza-komunitate egiazko” baten inolako bermerik? Promesa merkeetatik at, esan nahi baita.

    Ba al da Sinatzaile guztien aldetiko egiazko borondaterik hezkuntza-estrategia eta dinamika ezertan aldarazteko, hitzetatik aparte?

    Ba al da Gradu minimo batetan aldatzera jotzeko asmorik, egungo txandako Hezkuntza Adiministrazioak BESTELAKO PROGRAMAZIO MOTIBATZAILERIK burutzeko?

    Ba al da inolko bermerik euskera ASIGNATURA HUTS ETA HUTSAL GISARA programatzea gainditzeko, Euskeraren Historia, Pentsaera, Egungo Elebitasun arazoak…, EDUKI GISA eraneteko Euskeraren Programazioan?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude