Elkarrekin-Podemos: Hizkuntza eskakizunak beherapenetan

Elkarrekin-Podemos: Hizkuntza eskakizunak beherapenetan

Elkarrekin-Podemos: Hizkuntza eskakizunak beherapenetan

HIZKUNTZ ESKUBIDEAK – https://elkarrekinpodemos.eus/eu/programa/

Elkarrekin Podemosek (EP), euskal kulturaren ondare eta funtsezko ataltzat jotzen du euskara, euskaraz hitz egin ahal izatea eskubide omen bat da eta komunitatea modu barneratzailean sortzeko eta gizarte aldaketak sustatzeko aukera egokia ere, antza.

EP-k “uste du” pertsona guztiok dugula administrazio publikoetan EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan komunikatzeko eskubidea, BAINA ez omen dute “herritarren zati bat kanpoan uzten duen hizkuntza politikarik nahi”, eta horrexegatik, neurri ekonomiko zehatzak bultzatuko omen dituzte bi hizkuntza ofizialak ikasteko aukera orok izan dezan, “inolako inposiziorik eta baldintzatzailerik gabe… euskaraz ez dakiten pertsonak errespetatuz eta baztertu gabe”. Argi?

GAZTELERAREKIN ETA FRANTSESAREKIN “KONTAKTUAN” OMEN GAUDE
Ez bide dugu “intransigenteak” izan behar normalizazioaren bidean, eta kontuan izan behar omen dugu gaztelaniarekin eta frantsesarekin kontaktuan dagoela euskara eta, “urrats handiak egin badira ere, gutxienen hizkuntza eta eremu urrikoa dela oraindik”. Horrexegatik, bereziki lagundu eta bultzatu behar ei dugu. Aukerak eta eskubideak zabalduz bultzatu, trabarik jarri gabe eta inor baztertu gabe, atxikimenduak areagotuz, zubiak sortuz eta hitz eta pitz…
Euskararen erabileraren aldeko apustua egiten omen dute, hala esparru pribatuan nola publikoan eta “edozein pertsonaren oinarrizko eskubidea izanik” 13 neurri (egitarauan 18 ageri dira, baina horietatik 5 errepikatuta daude) luzatzen dituzte.

PERTSONA GUZTIOK BI HIZKUNTZEKIN KONTAKTUA IZAN DEZAGUN BULTZATUKO (!)
Diglosia (zer? non?) egoeraren inguruan sentsibilizatzea, euskara doan ikasteko eskubidea, euskara nahiz gaztelania egiaz erabil daitezen bultzatzea (ez dugu gaztelania egiaz erabiltzen ala?), euskarazko kultur ekoizpenaren beharrei erantzutea, euskaraz erlazionatzeko era askotako jarduerak bultzatzea, ETBren orotariko bi kateetan, pertsona guztiek bi hizkuntzekin kontaktua izan dezaten (eskerrak gaztelaniarekin “ere” kontaktua izango dugun aurrerantzean!) euskara eta gaztelania erabiltzea, itzulpengintzan eta bikoizketan inbertsioa handitzea, euskarazko literatura bultzatzea, zinpeko itzultzaileen eta interpreteen habilitazio baldintzak egokitzea, Estatuko instituzioei beren nazio/eleaniztun errealitatearekin konprometitu daitezen eskatzea, hirueletasuna (euskara, gaztelania, ingelesa) irmo bultzatzea, euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza bultzatzea…

ERAKUNDE PUBLIKOETAN EUSKARA GAZTELANIAREN BALDINTZA BERDINETAN?
Gaztelaniaz bezala euskaraz erantzuna izateko aukera bultzatzea… Hizkuntza eskakizunen politika berrikustea enplegu publikoa eskuratzeko baldintza gisa (musika ezaguna…) … eskatutako mailak lanpostuetara egokitzen diren ebaluatuz, eta haien balorazioa meritu gisa euskaraz ez dakitenentzat OZTOPO gaindiezin bilaka ez dadin haztatuz, edota (C2) hizkuntza eskakizuna hizkuntza alorrarekin loturiko sektoreetan diharduten profesionalei bakarrik eskatzea…
Lehenago esandakoa: beherapenak.
Barkatuko didate (edo ez) Zabalak eta Albak, baina Gaztelako haizea dario egitarauari, menpekotasun haizea, PPSOErena bezain zakarra ez izanagatik.
Horrela ezin dugu, edo bestela esanda, no Podemos.

Elkarrekin-Podemos: Hizkuntza eskakizunak beherapenetan

Oinezkoa

2 pentsamendu “Elkarrekin-Podemos: Hizkuntza eskakizunak beherapenetan”-ri buruz

  • Españolismoa baselina lagun.

  • Hernanin duela gutxi izan dugu Podemos, Psoe eta PNV ren euskara aurrean duten joeraren adibide itzela.
    Denda gehienetara joan eta euskaraz atenditzea ez lortzea, hainbat enpresetara joan eta euskaraz hasten bazara “no, no le entiendo” jasotzea, Osakidetzara joan eta “egun on barkatu, txanda tokatzen zaigunean zuek deituko al diguzue?” “Oi por Dios, no entiendo nada” aurpegi txarrekin erantzun eta ezer gehiago esan gabe bulegora sartu… Osakidetzan berriz, “Euskaraz hitz egin nahi baduzu” (edo antzeko)dion txartelaren azpian atenditzen ari dan tipo bati ordua eskatzeko euskaraz zuzendu eta berak erdaraz erantzun, guk euskaraz jarraitu eta berak denbora guztian erdaraz…. Edo enpresa handi baten saltzailea, nire etxera bere produktua saldu nahian (hau da nire xoxen bila) etorri eta ala ere euskaraz hazi naizenean, bere erantzuna modu txarrean: “¿Sabe que la ley le obliga a saber usted español?.
    Baina Podemos, PSOE eta PNVko eidi hori ez zaie axola, bai berriz Hernaniko San Juan jaietako egitarauan, bere ustetan erdarak izandako tratu exkaxa, eta hori salatzeko (ez euskaldunon eguneroko kalbarioa) hirurak batera PRENTSA OHARRA ARGITARATU ZUTEN.