Elkarbizikidetzarako bidea arriskuan jartzen duten jarrerak

Elkarbizikidetzarako bidea arriskuan jartzen duten jarrerak

Elkarbizikidetzarako bidea arriskuan jartzen duten jarrerak
Urtza Alkorta

Adostasunetara iristea Politikan zaila izaten da. Eta are gehiago euskal politikan, non identitate kontuek dena baldintzatzen baituten eta gizartea erdibitzen baiten horretaz hasterakoan. Baina gai hau guztiz baztertu gabe elkarguneak, abertzale eta konstituzionalisten artean aurkitu behar ditugu. Adibidez, guztiok ados egongo gara politika kontuen gainetik elkarbizikidetza helburu gisa finkatu behar dugula esaten dugunean. Nekez aurkituko genuke Euskal Herriko hiritarren artean norbait elkarbizikidetzaren ordez, gatazka eta tentsioa nahiago duena.

Eta joan den astean hautsak harrotu dituen ETAkide baten atxiloketa zela eta, Ondarroan sortu zuten “askegune” deituriko horrek, elkarbizikedetzarako laguntzen al du?

Inondik ere ez. Euskal Herrian behin (behingoz!) ETA garaitu ondoren aro berri batez hitz egiten hasi zen. Baina Ondarroan gertatutakoak beste garai batzuk ekartzen dizkigu gogora, non ETAren terrorismoa justifikatzen baitzuten batzuk eta horrek nolabait ustezko babesa suposatzen zuen indarkeriarako. Nahi eta nahi ez, garai berria ETA gabe garatuko da. Baina horrek ez du kentzen, Justiziak bere baitan jarraituko ez duenik, alegia, legeen arabera delitu baten ardura daukatenek dagokien modura ordainduko ez dutenik.

Nik ez daukat zalantzarik, Intereconomíako tertulianoak ez bezala, Ezker Abertzalea ez dela ETA. Izan ere nik Euskal Herriko Udaletxe batean lan egiten dut eta ez Madrilgo Salamanca auzorako emititzen duen TB kate batean. Beste ikuspuntu batekin, gertuagotik, ikusten dut hemen gertatzen dena. Egia da ere Ezker Abertzalea anitza dela, eta argi daukat azken urteetan eman dituzten pausoek; hala nola, alderdien legea betzeak, indarkeriaren gaitzezpenak, eta abar, elkarbizikidetza lortzeko bidean asko lagundu dutela. Zer edo zer “mugitu” da bere barnean. Ondorioz, sistema politiko demokratikora integratu dira.

Nik ez daukat zalantzarik, Intereconomíako tertulianoak ez bezala, Ezker Abertzalea ez dela ETA

Baina era berean diot, Ondarroan sortu zuten istilu eta epai erabaki baten gauzatzea eragozteak atzera pausoak direla. ETAtik guztiz aldendu behar da Ezker Abertzalea. Haien buruzagiek base sozialarekin pedagogia egin eta berau moderatu behar dute, esplikatu behar diete borroka bide bakarra izan ordez, inora eramaten duen bidea dela. Ulertarazi behar diete estatu demokratiko batean, terroristak kartzelaratuak izan behar direla.

Hau da, Ondarroan gertatukoaren kontrakoa. Ezker Abertzalea ez da ETA. Baina izanaz gaindi, itxura ere zaindu beharko lukete. Gizarte honek merezi du bakea, eta horretan ardura eragile politiko guztiek daukate, eta Ezker Abertzaleak badu zer egiterik.

Elkarbizikidetzarako bidea arriskuan jartzen duten jarrerak
elkarbizitza, ETA, ezker abertzalea, intereconomia, ondarroa, pakea, urtza alkorta
Santiago Reyes

ZINTZOTASUNEZ