Elikagai bankuak

Elikagai bankuak –

Marisa Barrenak Durangon, Durangoko egunkari digitalean.

Elikagai bankuakAstegoien honetan hainbat gizandrek jardun dute euren borondatez beharrizanean daudenentzako elikagaiak batzen. Hainbat tona bildu dituzte elikagai bankuetarako.  Elikagai bilketa honek zenbait etxetako gosea leuntzen lagun dezake, zalantzarik gabe.

Gero eta behartsu gehiago dauden jendarte honetan txalogarria iruditzen zait beharrizana dutenei laguntzea. Halere, elikagai bilketa hauek kontraesan handiak sortzen dizkidate. Honako hau pentsatu dut neure kautan. Elkartasuna ala karitatea sustatzen dugu kanpaina hauekin? Gai honi bueltaka, Eduardo Galeano idazleari irakurritakoa datorkit gogora:

“A diferencia de la solidaridad, que es horizontal y se ejerce de igual a igual, la caridad se practica de arriba hacia abajo, humilla a quién la recibe y jamás altera ni un poquito las relaciones de poder”.

Edota, Mary Shelley idazleak zioena:

“Es justicia, y no caridad lo que pide el mundo”.

 Irakurri berri dudan ondorengoak ere zer pentsa sortzen dit:

“La caridad es más noticiosa que la reivindicación. Por una parte sirven de antídoto contra la movilización, tranquilizando las conciencias de solidarios donantes e indignados con la injusticia social”.

Bestalde, ezin ukatu gure inguruko gizon eta emakumeek borondatez egiten dute lanari fruitu ezin hobea ateratzen diotela denda handiek. Nire uste apalean, elikagai bilketaren kanpaina erraldoia, supermerkatu handien negozio bikain bihurtzen da, sarri askotan auzoetako denda txikien kaltetan.

Halan zein holan, iritziak iritzi, behartsuei laguntzea ondo dagoen arren, elikagai bilketa honek ez diezagula justizia erreibindikatzeko gaitasuna lausotu.

Elikagai bankuak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Elikagai bankuak”-ri buruz

  • Supermerkatuen negozioa handitzeko estrategia, bai. Eta, pobre gehiago ditugu, inportatzen ditugulako.