Elhuyar Hiztegien Renove Plana: ekarri zaharra, eraman berria

Elhuyar Hiztegiaren 4. edizioa berriki argitaratu dela eta, eskaintza berezia egin nahi die Durangoko Azokara etortzen direnei:Elhuyar Hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco) erosten dutenek % 30eko deskontua izango dute, baldin eta etxean duten Elhuyar hiztegi zaharra entregatzen badute.Renove-plana


Artekale 27-28an
 dago Elhuyarren standa, eta bertan dagoen edukiontzi arrosan jasoko dira hiztegi zaharrak. Biltzen diren hiztegi guztiak berrerabili egingo dira, baliabide gutxi dituzten gizarte-sektoreekin lan egin duten elkarteen bidez banatuz. Eskaintza honek Elhuyar Hiztegien aurreko edizio guztietarako balioko du. Gainera, Kindle irakurgailu elektroniko bat zozketatuko dugu Elhuyarren euskara-gaztelania/castellano-vasco motako hiztegi baten ale bat erosten dutenen artean.

Elhuyarren standa IKTen gunean dago, Elhuyar hiztegiak paperezko formatuan argitaratzeaz gainera beste formatu batzuetan ere aurkitu daitezke eta. Izan ere, Elhuyarrek Elhuyar Hiztegiak webgunea estreinatu du, Kindle irakurgailu elektronikoetarako hiztegia atera berri du, eta tableta eta smartphoneetarako aplikazioak eskuragarri jarri ditu, besteak beste. Azokan, Elhuyarreko Hiztegigintza azpiunitateko pertsona bat egongo da egunero, produktu horien inguruko informazioa ematen eta jendeak dituen zalantzak argitzen.

Bestalde, Klara Ceberiok, Hiztegigintzako arduradunak, “Kontsultatu Elhuyar hiztegiak Interneten edo zure Kindle irakurgailuan” hitzaldia emango du gaur (abenduaren 6an), 17:30ean, Kabi@ gunean.

Durangoko Azokarako beste eskaintza batzuk
Baina Elhuyarrek beste eskaintza batzuk ere prestatu ditu azoka egunetarako:Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa 30 €tan egongo da salgai (45 € beharrean); Elhuyarrek umeentzako kaleratu dituen CD guztiak, 5 €tan eskuratu ahal izango dira eta Elhuyar aldizkariaren harpidetza-opari bonoak ere % 25eko deskontua izango dute.

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude