Elhuyar aldizkariak webgunea berritu du

Orrialde nagusia berrantolatu du, eta diseinua berritu

Elhuyar

Elhuyar Zientzia eta Teknologia dibulgazio-aldizkariak aldizkaria.elhuyar.org webgunea berritu du. Zehazki, webgunearen orrialde nagusia eta itxura orokorra berritu ditu Elhuyar aldizkariak.

Alde batetik, orrialde nagusiaren edukia berrantolatu du, ikusgarritasunaren, eskuragarritasunaren, eta gaurkotasunaren mesedetan.

Bestetik, “Zu idazle” atala sortu du, Elhuyar aldizkarian zientziaren dibulgazio-artikuluak argitaratu nahi dituztenentzat. “Zu idazle” atalean eskuragarriago jarri ditu ikertzaileen dibulgazio-artikuluak, eta Elhuyar aldizkarian artikuluak idazteko oinarriak.

Azkenik, aldizkaria.elhuyar.org webgunearen diseinua ere berritu du, atseginagoa eta garbiagoa izan dadin.

Elhuyar

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude