Eleaniztasuna eta Europa hizpide Karrikiriren Karrisolasa saioan

Euskalgintzako gaiak elkarrekin eta patxadaz aztertzeko asmoz sortutako Karrisolasa ekimenaren hurrengo saioan “Textos de Didáctica de la Lengua y Literatura” aldizkariko 60. alean karrikaratutako Uri Ruiz de Bikandi irakaslearen “Eleaniztasuna eta Europa” artikulua izanen dute hizpide Iruñeko Karrikiri elkarte kideok.

Hitzordua heldu den azaroaren 21ean izanen da 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñeko Xabier karrika 4), beraz gai horretan interesa duzuen guztiok hurbildu lasai eta iritziak elkar trukatzeko parada izanen dugu.

Animatu. Karrikiriko ateak zabalik dira!!