El Diario, kazetarientzat oasia?

Ignacio-Escolar_EDIIMA20131118_0077_4Kazetaritzaren inguruan dabilen orok daki, izan kazetari soil, enpresari edo eta partner, itsasoa harro dagoela. Ekaitzak segitzen duela, eta geroz eta gehiago direla ondoratzen ari diren barkuak. Bizirautea da erronka. Baina, Ignacio Escolar kazetariak, zuzentzen duen El Diario.es hedabidearen 2013ko balantze eta 2014ko aurreikuspen harrigarria sareratu berri du. Ez dute galerarik izan. Kazetari gehiago kontratatuko dituzte. Eta soldata txikienak duindu. Nola da hau posible?

17 dira egun osoz eta kontratu indefinituarekin ElDiario.es-eko erredakzioan lanean dabiltzan kazetariak (Batez beste 2029 €ko soldatarekin). 4 bekadun egun erdiz, hilabetean 300€ kobratuz. 2013an, bekadunak kontutan izan gabe, soldata urriena 1071€-koa zen, eta 2014ean 1250€-ra igoko dute. Krisi? Zer krisi? pentsatuko du baten batek. Baina modelo hau, komunikabide eredu hau nola da bideragarri? Nondik datoz sosak?

Hedabidearen sorreran bazkideen aportazioa aurrekontuaren %50ekoa zen. Urte amaieran %25ekoa izango da.

Audientziak eta bazkideak

Astelehenetik ostiralera 180.000 eta 250.000 (irakurle bakar) bitarteko audientziak ditu hedabideak. Asteburuetan jaitsi egiten da 120.000 eta 160.000 (Irakurle bakar) bitarteko audientziekin. Hilabetean %10 igotzen da komunikabidearen audientzia, “zenbakiak asko aldatzen dira”, Escolarren arabera. Zuzendariak dioenez, Comscore-ren arabera El Diariok hilabetean 1.500.000 bisitari bakar jasotzen ditu.

El Diarioko langileen bataz besteko soldata 2029€koa da

Hedabidera harpidetutako bazkideak 5.800 dira eta hilabetean 5 euro ordaintzen dute. El Diarioren finantzamenduan, hasieran, bazkideen kuotek aurrekontuaren %50 osatzen zuten. “Duela hilabete batzuk %30 zen eta aurten %25aren bukatuko dugu”, adierazi du Escolarrek. Izan ere, publizitate diru sarrerak “azkar” igotzen ari zaizkie.

2014ean 3 kazetari berri kontratatuko dira eta soldata minimoa igoko: 1071€tik 1250€ra

Kontuan izateko bilakaera

Huffington Post bezalako agerkarien eredutik oso urrun, eta Vincent Partalen Vilaweben eredutik gertuago dabil Ignacio Escolarren hedabidea. Orain arte izan duen bilakaera, zenbakiok egia direla aintzat hartuta, harrigarria da, eta etorkizuneko kazetaritzak urratu beharreko bideak zeintzuk diren asmatzeko pista batzuk ematen ditu.

Informazioa Ignacio Escolarrek eskaini du El Diarion bertan.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

16 pentsamendu “El Diario, kazetarientzat oasia?”-ri buruz

  • Pilula gorria 2013-12-26 22:08

    Non dago germaniar, ingalar edo txinatar kazetaritzaren azterketa?
    Zer zarete, espainiarrak ala?
    Eta erantzuna da: bai.
    Gero Kataluniara begira… esnatu!
    Arazoa zeuek zarete.

  • Iban Tustán 2013-12-26 22:55

    Edukiak erakargarriak direnean gertatzen dira horrelakoak.

  • Pilula, Espainiari buruzko gai bat jorratzen bada munduko beste herrialde guztietan gai horretan zer gertatzen den aipatu behar al da? Gauza bera esango zenuke Alemaniako kazetaritzari buruzko artikulua balitz? Nik esango nuke arazoa zuk duzula. Bide batez, artikulu interesgarria.

    • Pilula gorria 2013-12-27 11:36

      Esklabuak jakingo balu esklabu dela…
      EAEn eta NFEn espainiarrak garela, ez zara ohartu oraindik?
      PADn frantziarrak garela, ohartu zara?
      Noizbait ikusi duzu Espainia ez den beste herrialde bateko gaien azterketarik?
      Frantziakorik ere, ikusten duzu eskuarki EAE-zentrista den hedabide kolonial honetan?
      Arazoa zer da, Nafarroa Frantziaren eta Espainiaren kolonia denez, eta ZuZeu espainiar administrazio kolonial batean ekoizten denez, espainiartasunari uzkia miazkatzeko tendentzia izatea, ala Nafarroa Frantziaren eta Espainiaren kolonia denez, eta ZuZeu espainiar administrazio kolonial batean ekoizten denez, espainartasunetik askatu nahi izatea?
      Pilula urdina… Frantzia eta Espainia.
      Pilula gorria… Nafarroa.
      Hauta ezazu.

  • Pilula gorria, edukazio txarrekoa ere bazara, planteatzen den gaiari heldu ordez, ezker-eskuin salaketak egiten, gauzak aurpegiratzen eta miazkatu beharreko xuringoak aipatzen.

    Ireki ezazu Nafar pilula gorriari buruzko artikulu bat, eta mintza gaitezen hor horretaz HAN.

    Edo “ingalar” kazetaritzari buruz hitz egin nahi baduzu, ireki ezazu artikulua, edo egin ezazu horri buruzko ekarpena artikulu honetan, aberasgarria izango baita.

    Egingo diozu mesede planteatzen den gaiaz ekarpenik egiteko? Aski interesgarria baita nire ustez.
    Eskerrik asko.

    • Pilula gorria 2013-12-27 13:39

      “Ez nahastu festa eta politika.” Ez nahastu x eta politika. Ezaguna egiten zait.
      Ez ote du salaketaren gaiak harrapatzen duela sentitzen duen jendeak egiten?
      Nik eskatzen diot artikulugileari kazetaritza eta kolonialismoa nahas ez ditzan.
      Zeren hemen, edozein gairi buruz Frantzia edo Espainia aipatzen den kasuen %99an, sakoneko arrazoia kolonialismoa baita. Ei! Ez da auzotasuna, kolonialismoa da. Noiz arte?

    • Pilula gorria 2013-12-27 13:45

      Artikulugilea kolonialista da?

  • Euskaraz mintzatu nabarreraz pentsatu….. guk geuk.

  • Oxandabaratz 2013-12-27 23:19

    neonabarristak nonahi “kolonialismoa” salatuz. Zein da kolonialismo franko-espainolari aurkezten dioten alternatiba? Alternatiba soziala ez dakit, buruari ematea eskatzen du horrek. Alternatiba nazionalari dagokionez, beste Estatu antieuskaldun bat dute ispilu: Nafarroako Erresuma.

    Euskara baztertzetik euskara baztertzera, a zer plana!

    • Pilula gorria 2013-12-28 00:58

      Asko dakik hik. Egon hadi lo, eta jango duk mehe.

      • fermin morrokozoko 2013-12-28 09:38

        Uste ukaten ez den tokian baitatza gaztelaua

        • fermin morrokozoko 2013-12-28 09:42

          Euskalerri, antieuskalduntzat jotzearen parekoa. Nola litekeen azalduko digu.
          (Geroxeago gatoz herri honetako gaineranzko administrazio historikoen bila, ikusiko du gaztelagiputzak)

        • Oxandabaratz 2013-12-29 16:08

          Gaztelaua ez dakit. Euskararen etsaia toki askotan, adibidez Nafarroako Erresumako Gorte, Monarkia eta instituzioetan. (Euskaldunak hiribilduetan bizitzea debekatu, ikaragarria!)

          • fermin morrokozoko 2013-12-29 17:49

            Ez nintzen Nafarroako Erresumaz ari, bistan da, hain zuzen ere.
            Ez nago zure ikuspegiarekin ados, baina utziko dut horretan.

  • Hori duk/n,!! Erregea eta bearnezezko edo erromantzezko administrazioa?? Ez, eskerrik asko!!