El Correo, El País eta ETB barregarri, suhiltzaileen bideoagatik

Nirekin egin bezalaxe, El Correo Español eta ETBko informazio zerbitzuak berriro ere kazetagintza txarraren eredu bilakatu dira. Halaber, El País egunkariak argitaratutako larunbateko aleak gezur biribila ekarri du eta seguraski herritar askoren protesta sortuko da gezur hori dela-eta.

Harri eta lur geratu naiz gaur, behin egiaztatu eta gero Frantziako bideoko ETAkideak Kataluniako suhiltzaileak zirela. ETBn behin eta berriz esan zuten bideokoak ETAko ekintzaileak zirela eta Arkaitz Agirregabiriaren argazkiarekin batera zelanbait aditzera emanez bera bideokoetariko bat zela. Ni, behintzat, horrexekin geratu nintzen. El Correo egunkarian, gaur, lehen orrialdera eraman dute albistea eta nahiz eta jarri duten zalantza sortu dela, zitalak izan dira eta argitaratzea erabaki dute. Nire ustez, El País-en jokamoldea baino txarragoa izan da El Correo-rena, zitalki eraman dutelako lehen orrialdera jakitun egonik ere suhiltzaileak izan zitezkeela. Beheko bi irudietan ikus daiteke zer hasiera jarri dioten albiste nagusiari. Nik sekula ez dut erosi egunkari hori hamaika aldiz argitaratu dituelako sasi-notiziak.

Orain egun batzuk, Joseba Fernandez, nire lagun baten adiskidearekin egin zuten bezala, kazetari batzuentzat nahikoa da bilaketa arin bat egitea eta Facebook-etik argazki bat deskargatzea bestelako Joseba Fernandez bat zein den esateko. Kazetaritza txarraren eredua behin eta berriz errepikatzen da mundu anologikotik datozkigun hedabideetan. Azken buruan, mundu digitalean zein analogikoan berdin egin daitezke hankasartzeak.

Nirekin egin bezala,  El Correo-k eta EITB erakundeak, oraingo honetan Kataluniako suhiltzaileekin egin dute. Ondo legoke euskaldun orok egoera hau salatzea. Bakoitzak bere blogean jar dezala informazioa, nik gaztelaniaz nire blogean egin bezala.

Carrefour-eko ETAkideak omen zirenakEl País egunkaria, larunbateko aleaEl Correo egunkarian notiziaren hasiera nola jarri dutenEl Correo-k suhiltzaileen argazkia eta ETA lotu ditu zitalki

Irudia | Carrefour-eko ETAkideak omen zirenak | Palazioberri | LGPL
Irudia | El País egunkaria, larunbateko alea | Palazioberri | LGPL
Irudia | El Correo egunkarian notiziaren hasiera nola jarri duten | Palazioberri | LGPL
Irudia | El Correo-k suhiltzaileen argazkia eta ETA lotu ditu zitalki | Palazioberri | LGPL
el correo, ETA, etb, kazetaritza, suhiltzaileak

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude