Ekaineko Soziolinguistika Solasaldia

Joxe_Manuel_OdriozolaEkainaren 9an izango da udarako etenaldiaren aurreko azken Soziolinguistika solasaldia, ohi bezala, San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara arituko gara.

Eztabaidatzeko gaia euskararen arnasguneak izango da.

Zer ulertzen dugu euskararen arnasgune gisa? Galderari erantzuteko eta solasaldiaren abiapuntu gisa, Iñaki Iurrebasori Argian egindako elkarrizketa bat, Iker Salaberriak Bat Soziolinguistika aldizkarian (90. Zenbakian) idatzitako “Arnas-estutik urbietara” artikulua eta Kontseiluak sarean (vimeo) jarritako “Arnasguneak” bideoa hartuko ditugu.

Materiala eskuragarri egongo da www.bagera.eus dokumentazio atalean edo bagera@bagera.eus helbidera idatziz bidaliko dizuegu.