EiTBko kazetari izateko 50 galdera

EiTBko kazetari izateko 50 galdera

500 lagun bildu dira gaur goizean, BECen, EITBko irratietan lanpostu finkoa eskuratzeko azterketaren lehenbiziko fasean. Gaurkotasun testa biltzen zuen txostena izan dute mahai gainean. Jakin nahi duzu zer galdetu duten?

100+10 galdera erantzun behar izan dituzte, lau erantzun posibleetatik bat aukeratuz. 100 galdera horietatik 30 aukerazkoak ziren, zazpi gai posibletan banatuta; Kultura, politika-ekonomia, kirola, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa. Galderak euskaraz eta gaztelaniaz banatu dituzte eta bi ordu izan dute erantzun orria betetzeko.

Galdera guztiak gehituz gero, 350 prestatu dituzte LPEren egileek.  Jarraian horietatik guztietatik 50 dauzkazu. Gogoratu beti lau aukera eman dituztela, beraz ez etsi asmatzen ez badituzu!

  • Zer da Kontzertu Ekonomikoa?

  • Zer da Lurralde Historikoen Legea?

  • Nor da Seaska-ko presidentea?

  • Zein klubek irabazi du Kontxako bandera gehien?

  • Nor izan da azken pilotako buruz buruko txapelduna?

  • Zein epaile ari da Andaluziako EREn auzia ikertzen?

  • Non ari da eraso egiten Boko Haram?

  • Nor da FMIko presidentea?

  • Zenbat irrati ditu EiTBk?

  • Zein kargu du Josu Jon Imazek?

  • Zein izan da PSren hautagaia Europako hauteskundeetan?

  • Zein da Eslovakiako hiriburua?

  • Nor da Manuel Valls?

  • Nor da Espainiako Ekonomia ministroa?

  • Nor da Nuri Al-Maliki?

  • Nork irabazi zuen iaz Bertsolari Txapelketa nagusia?

  • Nor aukeratu berri dute Kolonbiako presidente?

  • Zenbagarren aldiz da Txileko presidente Bachelet?

  • Zer da Bla Bla Car?

  • Zer da Dron bat?

  • Ukrainiako zein eskualde banatu zen martxoan?

  • Zer da App bat?

  • Zer egotzi diote Bonemaison medikuari?

  • Nork diseinatu du Eltziegoko upeltegi ezagunena?

  • Zer da Basque Culinary Center?

  • Nor da EHUko errektorea?

  • Nor da Enplegu Sailburua?

  • Zein herrik du zerikusia flysch hitzarekin?

  • Zein kobazulo paleolitiko zabaldu dute 12 urtez itxita egon eta gero?

  • Nor da Apezpiku-batzarreko burua Espainian?

  • Nork irabazi du Euskal Herriko txirrindularitza itzulia?

  • Zein kargu zuen Yolanda Barcinak Nafarroako presidente bihurtu aurretik?

  • Nor da Iruñeko alkatea?

  • Nor da Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburua?

  • Zer gertatu zaio Bashar Al Assad siriarrari?

  • Nor da Manuel Valls?

  • Zer da Tobin tasa?

  • Nork zuzendu du Las Brujas de Zugarramurdi?

  • Nork idatzi du La Calle de la Judería?

  • Zein kargu du Patxi Lopezek?

  • Non dago BCEren egoitza?

  • Zenbat kuadrillatan dago Araba banatuta?

  • El Greco-ren zein urteurren ari dira ospatzen?

  • Nor da Gasteizko Foru plazaren arkitektoa?

  • Non izango da Kilometroak?

  • Nor da Eusko Alkartasunaren idazkari nagusia?

  • Nor zen ELAko burua Txiki Muñozen aurretik?

  • Nor da Iberdrolako presidentea?

  • Nor da BBKko presidentea?

  • Zein NBAko jokalari fitxatu zuen Laboral Kutxak 2013-2014 denboraldian?

Ez pentsa soilik gaurkotasun testa gaindituta EiTBn sartuko direnik. Hasierako fasea besterik ez da, eta 100 galderatik 70 asmatu behar dituzte hurrengo fasean jarraitzeko. Ahozkotasuna, irrati idazkera, albisteen hierarkizazioa… hori guztia eta gehiago egin beharko dute LPE polemiko honetan parte hartu duten gizon-emakumeek.

EiTBko kazetari izateko 50 galdera

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

3 pentsamendu “EiTBko kazetari izateko 50 galdera”-ri buruz

  • Galdeketa ulertzen dut, oso interesgarria da, baina Iparraldeko batentzat, zailtxoa, ez?

  • Galderen marko orokorra hau da: EAE>Euskal Herria>Espainia>Europa>Mundua. Galderak Iparraldekoak-edo: Seaska, Amets Arzallus, Bonemaison, Pirinio Atlantikotako hiriburua, eta besteren bat bazegoen.

  • Klaudio Atemorroia 2014-07-12 18:04

    Kritika zuzena. EAE-n sarri gertarazten duguna. Euskaldun español edota euskaldun prantses bihurtzen gaituzte horrelakoek. Bestela nahiko interesgarria iruditzen zait. Euskal espektroa barneratzen LAguntzen du.