EITBk Baionan dituen langileak kaleratuko ditu

MTg1Mg==

Joan zen ostiralean bildu zen EITBko Plana Mayor delakoa erabakia hartzeko: Surio, Idigoras, Torrontegui eta Moltalvillo. Antza oso haserre ziren Aralarrek Eusko Legebiltzarrean Baionako egoitzaz galdetu izanagatik eta hedabideetan auzia agertzeagatik ere bai. Nolabait esateko, patata beroa dela Baionako korrespontsaliaren arazoa.

Izanak izan, Baionako langileek, Frantziako legeak agintzen duen bezala, Otsailaren lehenean jaso zuten abisua: bi hilabetera berrituko zitzaien kontratua ala joango ziren kalera. Eta ez da berritu. Ondorioz, kalera joan beharko dute gaur bertan, Iparraldearen Orena aireratu ondotik.

EITBk0 ordezkariek agindua zioten langileei, Baionako korrespontsaliaz arduratzen zen enpresa arduratzen zela, eurek jarraituko zutela lanean. Ez da, ordea halakorik eta, esan bezala, gaur joan beharko dte kalera, Frantziako legeak behartzen duen bi hilabeteko aurreabisoa betea delarik.

Antza denez, EITBko zuzendaritzakoek ez dute erabaki lehian dauden hiru enpresetatik zeini eman Baionako korrespontsaliaren ardura: orain arte lanean aritu den EuskalMediari, K2000ri, edota Lavinia ekoiztetxe kataluniarrari. Azken hau, PSCko Luis Garrigak gobernatzen du.

Badirudi arazo zailenetako bat, Baionako langileen kontratazio frantziarra dela. Izan ere Luis Garrigak, esaterako, Parisen eta beste hiriburu batzuetan korrespontsaliak kudeatzen dtu TV· eta baita ETBrentzat ere, baina denak langile espainiarrekin, Baionan ez bezala.

SudOuest egunkariak ere badakar albistea

Iparraldean harrabots handia piztu du auzi honek eta sustengu talde bat ere sortua da gertaera honi aurre egiteko. Nahiko lukete Hegoaldean ere Baionako korrespontsaliaren aldeko talde bat sortuko balitz.

Etorkizunerako bide bakar ikusten da, Hego eta Iparraldeko erakunde publikoen ardurapeko organu bat sortzea, berak berma dezan Iparraldearen presentzia EITBn.

Gaiztoak izaten jarrita:

– Antza denez, EITBko zuzendaritza taldearen  barnean badira bi pertsona, Idigoras eta Torrontegui, Iparraldeak EITBren baitan duen presentzia ikusi ere egin ezin dutenak. Zertarako, orduan, hainbeste Euroerregio, Euohiri eta bestelako? Lortutakoa galtzn joateko?

Iparraldearen orena saioaz arduratzea Gipuzkoan aritzen diren ETBko eskarmentu handiko zenbait kazetariri eskaini zaio, baina orain arte kalabazak baizik ez ei dituzte jaso zuzendaritzakoek. Izan ere jabetu ere ez baitira egiten zein ziltasun ukan dezakeen Hegoaldeko kazetari batentzat, Iparraldean aritzea, bertako agenda eta ezaguerarik gabe.

– Bestetik, Cristina Zorita izendatu dute Euskadi Irratiko Albistegietako buru. Orain arte Euskal Telebistako kazetari izan da Zorita. Gogora dezagun, Munilla obispoaren komunikazio buru izateko utzi zuela hutsik lanpostu hori Aurkene Iturriozek.

Irudia | EITBrik ez da izango Iparraldean | zz | Creative Commons By SA
eitb

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

3 pentsamendu “EITBk Baionan dituen langileak kaleratuko ditu”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude