EITB, norena eta norentzat?

EITB, norena eta norentzat? –

Duela urte batzuk antzeko zerbaiti heldu nion eta orain ere hemen dago, gai berbera nire mahai gainean. Publikoa izanik ez da harritzekoa, asko eta asko  EITBekin nahiko haserre egotea, hori normaltzat jotzen dut , baina,  beti norberaren esku egote horrek, nagusikeria zabaldu duela entzutea, beste zerbait da, eta uste dut ez dabiltzala oker. Dena dela, edukiak, gaiak nola agertzen diran,  aldeko suharra edo ez nabarmentzea, eta abar luzea, formalismoak dira. Nik erredakzio kontseiluari gehiago begiratzen diot.

EITB, norena eta norentzat?

Horregatik, hasi nahi nuke esanez, kazetarien profesionaltasuna goraipatu edo nabarmentzen dugunean, -nire ustez- bere zeregin nagusia, egiazko erantzukizun soziala baztertzeko arriskuan jartzen garela. Beste erara esanda, erredakzio barruan  teknikoki ongi landutako mezua prestatzeko gai bai, baina gizartean izan litekeen ondorioz arduratzen ez den kazetaria ez ote dugun goraipatzen . Hori nire kezka.

Pluraltasuna eta objetibotasun zintzoa behin baino gehiagotan aipatu eta entzun  arren, egia, benetako eguneroko egia, beste bat da. Kapitalistek, enpresa multinazional erraldoiak, edo erakunde politikoak, beraiek sortu edo bultzatutako egunkari eta hedabideei “inpartzialtasuna” eskatzen dieten arren, ozenki gainera,  eta egunkariek – bere aldetik- kapitalisten laguntza lortzearren, euren independentzia aldarrikatzen duten, argi dago, egunkari independienteak baina ez inpartzialak behar dituela kapitalismoak.

Hedabideak berez ez du sortzen -edo ez luke behar- baina islatu bai, hori baita bere zeregin nagusia. Baina nahiz informazio uholdeak gureganatu, jasotzen dugun “errealitate” hori, erreala da, zergatik? Denboraren poderioz, ustezko errealitate horrek, iritzi, baita giza heziketan zati handi bat betetzen duen errealitate hori, zer da? Hori guztia sortzen duen “labea” norena da, nondik dator?

Emaitza benetan tristea da, denborarekin gure gustu, ohitura  eta nahiak aldatzen dizkigute eta aldaketak, ondo, barneraino gureganatzen ditugunean, dena erraza da, baina ez guretzat. Horrela, nagusi den ideologiaren eraikuntzaren oinarriak oro har barneraturik daudenean, botereak, benetako botereak “libertatea” onar dezake, lasai.

Jakina, helburua ez da dena zalantzan jartzea, baina aurrez aurre ditugunak ukaezinak dira. Lehen nioen heziketa maltzurraren emaitzak tristeak direla  eta horrela dira, ez dago zalantzarik.

Adibide asko daude eta agian mingarrienetako bat hau: Gaur egun ezin dugu esan Euskal Herrian euskal hiztun asko garenik, eta honi gehitzen badiogu, gehienak erdi edo erabat analfabetoak garela, -honek  irakurlegoa murrizten duenarekin- nola onar dezakegu, adierazpen askatasunean bizi garela, nola?

Hauek eta beste hainbeste gabezia demokratiko larri bezain garrantzitsuak manipulatu edota estaltzen duen prentsa, zertarako dago? Norentzat lan egiten du?

Informazio munduan ia dena dago mugatua.  Herri aberatsetatik merkantzia bezala saldutako informazioaren kontsumitzaile petoak gara. Desinformazioa, arma-tresna iraingarria da, ez dago zalantzarik. Zenbat eta zabalduago izan, orduan eta hedabideek desinformazio saltzaile  ankerragoa bilakatzen dira.

Notizia, gertakizuna, bere jatorrizko sustraietatik aldentzen bada, hausnarketarako ditun osagai guztiak gordetzen badira, errealitatea moldatu, manipulatu egiten da. Gehiago sakonduz; berriak, bere testuingurutik ateratzeak ditun ondorio beltzak,  maiz, sobera maiz, gertatzen den zerbait dela, esan beharra dago.

Demagun gaur ekonomiak teilatuari josita daraman laino beltz hotzak ezagunak izanik, kazetaria erredakzioan sartu orduko, bere mahai gainean, enpresari ezagun talde batek, proiektu handi baten berri ematen duen dokumentua aurkitzen duela. Hori, datorren bezala kaleratzen du eta irakurleek, beste tresnarik ez duenez, -nahiz ekimena diru publikoaz horniturik izan- baikor eta pozik baloratzen du.

Hemen bizi garenok, aspaldidanik dakigu, gauzak ez direla bakarrik etortzen, beti dutela arrastoa, eta horretarako, behin baino gehiagotan Lakuatik bidalitako mezuari helduko diot: “Euskal enpresaburuek gure herriaren heroiak zarete”

 Zori txarrez irakurleak berehala ahantzi dituzte gaurko egoera larriaren errudun nagusiak nortzuk diren, eta jakina, berria ez da soilik saltzen, gehigarri asko ditu; lanpostuak sortuko dira, langabezia gutxituko da, eta abar luzea.

Azkenean, garaitzen den mezua betikoa da: Kapitalak enplegua sortzen du, beraz kapitala ona da. Gehiago, kapitalarentzat ona dena herriarentzat ona da.

Informazio mailan, propietatearen kontzentrazioari aurre egiteak, tresna zail eta bereziak behar ditu, ia ezinezkoa  da. Dena dago lotuta -Espainiarren Konstituzioa bezala- Hemen eta hemendik kanpo ere bai, hainbat hedabideen egitasmoak egin du porrot, zergatik? Legezko -beraiek inposatutako legea- subentzioak, ongi sailkatuak izan arren, ez dira beti betetzen.

Publizitate enpresak erabakitzen dute non ez eta non bai. Publizitate instituzionalak ere baztertzen  dituzte, -ahal duten neurrian- kritikoak bezala sailkatuak izan diren hedabideek.

Publizitatea uka eta itxi beharrean batzuk, besteak oso larri, baina beste batzuk, nahiz zorretan josiak egon -diru publikoarekin ere bai- burua altxatu bakarrik ez, bizi eta aberastu ere bai.

Euskal Herrian bizi dugun esperientziatik abiatuta, hedabideen zeregin nagusia, salbuespen bakarren batzuk onarturik, ez da informazio hutsa . Liskar politiko-armatua desagertu bada ere, desinformazioa “oraindik” legitimotzat jotzen dute, eta -Euskal Herria koloniatzat dutenez- ez da harritzekoa.

Itxuraz eta zori txarrez “oraindik” objektiboa eta inpartziala izate hori, hemen beste hainbat lurraldeetan bezala ezinezkoa da.

Beraz, daramagun negu luze bezain gaizto honek, udaberria itotzen jarraitzeko asmoak ditu.

EITB, norena eta norentzat?
EITB, norena eta norentzat?
Josu Iraeta

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude