EiTB: Urratsez urrats, amildegirantz

EiTB: Urratsez urrats, amildegirantzDIAGNOSTIKOA
ETB1-ek ez du arazorik euskaraz entzuteko hautua egiten duten ikusle gizagaixoei gaztelania bortitzena ere entzunarazteko. Eta frantsesarekin, ingelesarekin, errusierarekin, alemanerarekin… ez bezala, inolako itzulpenik edo bikoizketarik gabe sarri askotan. Egoera soziolinguistikoa aitzakia, ETB2-k ez du eragozpenik euskaldunak gaztelaniaz mintzatzen jartzeko. Etxalarko artzaina bada ere.

PRONOSTIKOA
Orain, euskararen arnasgune diren eskualdeetara doanean, elkarrizketatuei erdaraz egiteko ez eskatzea da ETB2-ri erregutuko zaiona. Eskualde horietan, bederen! ETB1-ek ez bide du konponbiderik, ordea. Euskaraz bizi nahi duen euskaldunak hispanitatearen soinua dastatzen eta gozatzen segitu beharko du euskara hutsezkoak omen diren telesaioen aurrean.

DONOSTIKOA
Kanpainak kanpaina, ez dadila telebista-ikusle euskalduna asaldatu, dena baitago lotua eta aurreikusia euskararen erabilera babesteko eta normaltzeko Plangintza Sakraturen baten orrietan. Denbora kontua baino ez da. Alegia, hogei urte barru arazo linguistikorik ez!

AGNOSTIKOA
Ora pro nobis!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude