Y. Barcina: “ETBren LTD bidezko emisioa Nafarroan ilegala da”

BARCINA_foto610x342
Azkenengo edo azken aurreko urratsa behar luke EiTBk Ezkabako eta Erreniegako hedapen zentroen eremuan dauden herrietara doan seinalea digilitalizatzeko erabakia. Nafarroako parlamentuak, mozio baten bidez, hala eskatu zion euskal telebista publikoari, herrialdean behingoz bere emisioa erregularizatzeko.

Baina gutxiengoan gobernatzen duen Foru Gobernuari ez zaio batere gustatu, bistan denez, Parlamentuan eskatutakoa.

Yolanda Barcina: “EiTBren emisioa eta bere asmoak ilegalak dira”

Nafarroako eskuina, Barcina bozeramale, azkar asko altxa da erabakiaren aurka. Bi gutun bidali dizkiete, Gobernu delegaritzari eta Ministeritzari hurrenez hurren. “ETBren emisioa, eta Nafarroan egin nahi dutenak, ez du egungo legedia betetzen, ilegala da”, esan du presidenteak.

UPNko buruaren arabera, diru publikoarekin finantzatutako kate bat, helburu politikoekin erabiltzea “onartezina eta ilegala” da. Halaxe esaten du hurrengo bideoan.

Zer herritan ikusiko litzateke lehenengo?

Ezkabako hedapen zentroa: Iruñea, Barañain, Zizur Nagusia, Berriozar, Burlata, Mutiloabeiti, Beriain, Atarrabia, Orkoien, Mutiloagoiti, Sarriguren, Uharte, Zizur Txikia, Noain, Arre, Ororbia, Olaz Txipia, Aratzuri Asterain
Erreniegako hedapen zentroa: Iruñea, Burlata, Antsoain, Atarrabia, Tafalla, Uharte, Erriberri, Noain, Gorraitz, Gares, Artika, Obanos, Miranda Arga, Mendigorria, Berbintzana, Cintruénigo, Milagro , Pitillas, Berriobeiti, Barasoian, Añorbe, Abartzuza, Garinoian, Berriogoiti, Faltzes, Ezkirotz, Olaz Txipia, Altzuza, Aitzoain, Badoztain, Puiu.

Ez legoke gaizki Jaumek Nafarroa nola ez zuen ulertzen oroitzea:

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Zer duzu buruan “Y. Barcina: “ETBren LTD bidezko emisioa Nafarroan ilegala da””-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude