EHZ : Xiberotik Baxe Nabarrera

Euskal Herria Zuzenean Festibala bere 13garrenari buruz doa. Heldu den Uztaila hastapenean lekuz aldatuko du bigarren aldikotz bere historian. 1997ko udan abiatu zuen abentura Baxe Nabarreko Arrosa herrian. Duela bost urte Zuberoako Idauze Mendi herrirat joan behar izan zuen eta antolatzaile den belaunaldi berriak deliberatu du Baxe Nabarrera itzultzea, hots Heleta herrira. Berrikuntza nagusi bat dakar aldaketa honek, orain arte nekazari lur batzuen erdian egiten bazen jaialdia, aldi honetan herri baten bihotzean ibiliko dira festibalariak.

Hitz ordu berrirako klip berezi bat egin du EHZ festibalak Kanaldude herri telebistarekin.
extrait pour code de vidéo….

Dantzari, antzerkilari eta berriemale. Iparraldekoa izaki, bertatik eta Frantziatik euskaldunontzat interesekoak izan daitezkeen albisteak eta gertakizunak argitaratzen ditu. Besteak beste.