EHNE bada!

EHNE bada!

EHNEren lana mirestu dut betidanik. Bertoko nekazaritzaren alde egiten duen lana handia da oso, eta baldintza oso zailetan dihardute gainera. Baina dena ez da urre, EHNEn ere.

Batetik, españolez egiten du lan nagusiki, lan munduko eremu jatorriz euskaldun bakarrenetako batean, baserri munduan. Horrela, beste arlo batzuetan gertatu bezala, nekazaritza arloan euskaltzale sutsu gisa aurkeztu, baina erdara sustatzen dute praktikan. Pena handia da, eta etxekalte latza. Baina gaur hona ekarri nahi nuen gaia beste bat da: ingurumenarekiko, eta bereziki bioaniztasunarekiko, EHNE-k daukan jarrera, hain zuzen.

Azken adibidea, eta eusko ohitura arras errotu bati jarraiki, nagusiki erdaraz idatzitako baina izen euskalduneko, “caserío vivo” behar lukeen “baserri bizia” izeneko aldizkarian argitaratua da, ondoko goiburuarekin:
EHNE considera que lobos y osos no so compatibles con los modelos ambiental y socialmente equilibrados de la ganadería en Hego Euskal Herria

Eta goiburu biribilaren ondotik, eskatubako justifikazio merkea:
“Cabe subrayar que ninguno de estas dos especies está amenazada a nivel europeo o de región biogeográfica”… alabaina ez dirudi oso ikuspuntu objektiboa, mapa honi erreparatzen badiogu:
http://www.altotero.com/2012/08/municipios-con-lobo-de-espana/.

Baina, otsoak bakarrik ez. Orkatzen, saien, untxien eta basurdeen populazioak ere, artifizialki puztuta omen daude, EHNEren ustez. Artikuluan salatzen dutenez, gero eta arazo gehiago eragiten dituzte animali basatiok, eta horrek bultzatu omen ditu egoeraren azterketa sakona egitera, “con el ánimo de buscar la máxima convivencia posible entre animales silvestres y actividades agrarias, aunque se reconoce que la convivencia es simplemente imposible en algunos casos, dentro de un contexto de obligada consideración a las propias condiciones vitales y bienestar de dichos animales”.

Antza denez, animalion ongizateak ere biziki kezkatzen ditu EHNEkoak, artikuluan behin eta beste behin azpimarratzen denez. Egin dituzten azterketetara loturarik ez dute eskaintzen, baina horra erdietsitako ondorietako batzuk:

“En todas las Jornadas se ha subrayado la gran importancia de la fauna silvestre en general para el correcto funcionamiento de las cadenas tróficas, el medio natural y los sistemas agrarios, siempre y cuando sus poblaciones están sanas, ambientalmente equilibradas, genéticamente viables y correctamente gestionadas en nuestro territorio artificializada”
Hots, gure lurralde txikitu, koniferizatu, pestidizidatu eta porlandu honetan, animali ondo hezigabeok ez badute aurkitzen modu naturalean, orekatuan, bideragarrian eta guri, kreazioaren errege-erreginoi, inongo eragozpenik eragin gabe bizitzeko erarik, hobe dutela hemendik alde egin edo hil, alegia.

“Desde siempre ha habido daños y problemas en el campo por la presencia de dichos animales, pero la intensidad de estos problemas ha incrementado notablemente en los últimos dos o tres lustros. Se apuntan como causas, la menor presión humana sobre determinados agro-ecosistemas, los programas de reintroducción de las administraciones, históricamente (y aún hoy día para algunas especies) la prohibición de caza, incluso para fines de control poblacional, el menor especio físico disponible para dichos animales debido a la artificialización extrema del territorio, etc.”.

Antza denez, piztionganako gizakiok eragindako presioa ez da lehengoa ¡o tempora, o mores!.
Dirudienez, espezie batzuen ehiza tarteka debekatua eta mugatua izan omen da… Baina nola liteke hori? Non dago ehiza-askatasuna? Eskopetak (eta munizioa) guztiontzat orain!.
Azkenik, gure errepide sare oparoak eta urbanizazio sistema aurreratuek, piztion bizilekuak mugatu eta haietatik irtetera behartu ditu, bertan txintxo-txintxo eutsi beharrean, edo gurea baino lurralde “atzerakoiagoetara” alde egin!.

“Se apunta que en ningún caso estos animales encuentran un paisaje natural y unas condiciones naturales en que desenvolverse, debido al alto grado de humanización e intervención habidas en el paisaje. Su presencia, su comportamiento y su desarrollo son, en gran medida, artificiales. Hay personas expertas que estiman, incluso, que algunas poblaciones no son genéticamente viables ni viven en condiciones adecuadas para su bienestar general” Nekazaritza, basogintza eta abeltzaintza “naturalak” ote dira ba?

Eta zer esanik ez nekazaritza, basogintza eta abeltzantza industrialak!
Harrigarria da, bestalde, gizakiok eragindako artifizialtze basatiaren ondorio “logikoa”, bizitza-molde naturalek lekurik ez dutela argudiatzea. Arrazonamendu molde horri jarraiki, lasai asko proposa daiteke nekazaritza ekologikoak edo Vía campesina bezalako mugimenduek ez dutela inongo zentzunik gurea bezalako gizarte kapitalista, kontsumista eta ustel batean, ezta?

No hay un debate sosegado e informado de la viabilidad de la compatibilidad de determinadas especies con las actividades ganaderas, forestales y agrícolas, ni acerca de las implicaciones ambientales, sociales y económicas de establecer poblaciones viables de dichas especies en el territorio (especialmente al caso del oso en Nafarroa y el lobo en Euskal Herria en general)”.

Hori egia da. Ez batzuen, ez besteen aldetik ere. Batetz ere, otsoa eta beste animali batzuk sistematikoki akabatzen dituztenen aldetik. Eta dagoena da otsoarekiko eta beste espezie batzuekiko jarrera erasokorra oso, sektore jakinen aldetik, igarabak, martin arrantzaleak, erlatxoriak, lertxun hauskarak edota ubarroiak ere, “etsai” deklaratzeko prest daudenen aldetik, hain zuzen.

“En el caso concreto del lobo, EHNE entiende que poner en juego todas las actividades ganaderas, particularmente las más ambientalmente sustentables, para permitir aquí la presencia de 25 ó 30 lobos (máximo que expertos y expertas en el tema estiman podrían llegar a asentarse) que no llegan a suponer ni el 1% de los lobos que habría a nivel de la Península Ibérica, no es una opción ni social ni ambientalmente equilibrada en el contexto vasco, por lo que propone la redacción de un plan ibérico del lobo que recoge los territorios vascos como zona de exclusión de esta especie. Recuerda la existencia de zonas de exclusión del lobo, como en Laponia, cuya función única es salvaguardar la ganadería de la zona…”.

Labur esanda, Euskal Herrian otsoak ortozik barik, otsoak hilotzik gura ditu EHNEk. Gauza gehiago ere proposatzen ditu eusko nekazarion sindikatu nagusiak. Bertan daukazue lotura nahi izanez gero. Niri idazten jarraitzeko gogoak akitu zaizkit. Baita EHNErekiko iritzia aldatu ere.

Jarrera motz, atzerakoi eta pobreagorik!

EHNE bada!
JJ Agirre

Euskara teknikaria eta abar

Zer duzu buruan “EHNE bada!”-ri buruz

  • fermin morrokozoko 2014-05-01 07:47

    Alternatiba izatekoz, ideiak izan behar dira alternatiboak, jende itsusia jende politaz ordezkatu baino gehiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude