EHBilduren proposamen autonomista

EHBilduren proposamen autonomistaAzkeneko asteetan EHBilduk estatus juridikoaren aldaketari buruzko zenbait adierazpen egin ditu. Honezkero, bere proposamenaren mugak hobeto zehaztu ditu: Loiolako Akordioa eta “Ibarretxe planaren” hitzaurrearen artean, alegia. Egia esateko, birkokapen honek ez nau gehiegi harritu, azkeneko urteotan EHBildu burujabetza eta independentismoaren lerroa baztertzeko bidean ari zela susma baizitekeen.

Ez dut uste frustazioa sentitu duen pertsona bakarra naizenik. Ez dut uste bilakaera hau ikustean tristura sentitu duen euskal herritar bakarra naizenik, aitzitik, ezkerreko sektore soberanista eta independentista askotan noraeza sentsazioa areagotu dela uste dut eta.

Eskozian eta Katalunian 2014an independentziari buruzko galdeketa egitekotan daudenean, borroka armatuaren amaierak ezkerreko independentismoaren esparru elektorala (elektorala diot, soziala aspalditik horren zabala baitzen) bikoiztu duelarik, kapitalismoaren globala den eraso baten aitzinean, nekez uler daiteke esparru honen ordezkaritza hartu duen aginte-taldearen atzera pausu anakroniko hau.

Ibarretxek jorratu nahi izan zuen bideak ez du errepikapenik, izan ere, ERCk ere Katalunian saiakera egin zuen; PSOErekin akordio estrategiko politiko bat sinatu nahi izatea guztiz antzua da. Ez Franco hiltzean, ez Felipe Gonzalezekin, ez Zapaterorekin ezta kontratazio-etxe hori gida dezakeen hurrengo lemazainarekin ere, PSOE ez da eraldaketa sozialarerako eta naziogintzarako bidaiderik.

Egun PNVk gidatzen duen taldea, Ibarretxeren plana birrindu zuen talde bera da. Egun PSOEk gidatzen duen taldeak ez du bere gertuko iragan ilunarekin hausturarik egin, ez Felipe Gonzalezen gobernuaren garaian egin ziren bidegabekeriekin, ezta PSOEk gobernuan egon den toki guztietan jokatu duen jardun sozioekonomikoarekin ere.

Aspalditik, PSOEk, PNVk, eta beharrezkoa denean, (hau da, eurek sustatu duten sistema autonomiko diruzalea kolokan egon denean) PP eta UPNren laguntzaz, akordio estrategikoari eusti diote. Ibarretxe eta Lizarra-Garaziko garaia geldiunea baino ez zen izan, ahal izan duten bezain laster elkarlanera itzuli dira eta Hegoaldeko hurrengo udal eta foru hauteskundeetan ikusiko dugu: PNVk eta PSOEk EHBildu erakunde guztien gobernuetatik at utziko dute eta PSOEk Nafarroa Garaian UPN eta PPren aliatu estrategiko izaten jarraituko du.

Bitartean, EHBildu, zenbait sektoretan kronikoa izan den konfiantza-ezak jota, etengabeko keinuetan ari da PNV eta PSOE liluratuko dituen edabe miresgarria osa daitekeela ustetan.

Ezker independentista bilakaera historikoa eta ibilbidea galtzen ari da. Arrautz guztiak otarra bakarrean jarri ditu, politika profesionalaren esparru arautu eta murritzetan, alegia. Jendarte-sarea trinkotu barik eta bere oinarri soziala handitu eta aktibatzeko ahalegina egin beharrean, sistemaren onurak onartu dituzten beste hauteskunde-eskaintza guztiek bezala, orain, EHBilduren aginte-taldeak bere oinarri sozialaren akuilua izan beharrean, aingura bota du.

EHBilduk PNVri eta PSOEri zabaldu berri dien autonomiaren proposamena anakronikoa izateaz gain, testuinguru politiko eta sozioekonomikoan desegokia izateaz gain, porrotera doan bide idorra da. “Erabakitzeko eskubidearen” eufemismoaren atzean nahi ditugun amets guztiak desitxuratu ditzakegu, baina, bai PNVk, bai PSOEk dagoeneko, EHBildu independentziara eraman gaitzakeen haustura demokratikoaren bidetik ateratzea lortutakoan, garaipena ziurtatuta dutela badakite, hau guztiak eztabaidatzeko emango diren 10 urte horietan aterabiderik gabeko laberintoan galduaraziko dituzte eta.

Indar metaketa ez da lortzen ilusioak zapuzten, indar metaketa herritarrei protagonismoa ematen lortzen da, aldaketa egiteko gaitasuna dugula ziurtasuna adieraziz eta lanerako tresnak eskainiz.

Bistan da, ezkerreko indepentismoak ez du oraindik indar sozial adina eraldaketa soziala eta independentzia osotasunean lortzeko. Ez dago gehiengoa; bai, ordea, ahalmena gune eta esparru independienteak eratzeko, zabaltzeko, prozesu independentista bizkortuko dituzten guneak eta sektore berrietara iristeko aukera emango dutenak, ezker independentistaren eskaintza nazionala, sozioekonomikoa eta kulturala alderdi sistemikoena baino askoz ere erakargarrigoa baita.

Aldabakartasunetik prozesu independentista orokorra bideragarria izan dadin 10 urte, agian 15-20 beharko ditugu. Proposamen autonomistekin bat eginez, 15 urteren buruan, berriz ere, hasieratik ekin beharko diogu, bitartean PNVk, PSOEk eta UPNk, orain arte egin duten lez, itzuliezinak izan daitezkeen erabaki eta aldaketa estrategikoak adostuko eta gauzatuko dituzte.

Patxi Azparren Olaizola

EHBilduren proposamen autonomista

Donostiarra Pasaiaratua.

37 pentsamendu “EHBilduren proposamen autonomista”-ri buruz

  • Pragmatismo kualitatiboa 2013-12-29 18:35

    EAE gaur. NFE bihar. PAD etzi.
    Kolonialismoari ez.
    Konstituzioari orain.
    Euskal Estatuari orain.

  • Pragmatismo kualitatiboa 2013-12-29 18:37

    Herri-batzar konstituzionalistak?

  • Aupa Patxi:

    Ulertzen dut zure frustrazioa, uste dut asko garela hori sentitzen dugunok. Ni neu guztiz etsituta nago alderdien joko honekin, ez dut uste gaur egun alderdietan dauden buruzagiek eramango gaituztenik independentziara, ez pnvkoek ez ehbildukoek ere.

    Uste dut Eskoziaren kasuak eta, batez, ere (hurbilagoa delako) Kataluniaren kasuak, horrelako etsipen bat zabaldu duela gure artean, ezintasun handia, ez garelako gai izan gure gizartean horrelako ilusioa pizteko. Baina kontuan hartu behar dugu bi lurralde horietan ez dagoen arazo handi bat konpondu behar dugula guk gurean. Azken 40 urtetako dinamikari buelta osoa eman behar zaio, eta horretarako denbora behar da, Gainera, euskal gizartea barrutik ‘josi’ behar dela ere uste dut, gizarte nahiko banandua dela esango nuke, bizi izan dugun errealitateagatik, noski. Denborak ere hori konponduko du (espero, eta ziur nago).

    Bien bitartean, nire ustez, orain trantsizio-prozesu batean gaude. Prozesu horretan, lehenengo eta bat, bakea sendotu beharko da gizartean, eta hori lortutakoan, indarberrituta, bide berri baterako norabidea hartu. Horra helduta, nire ustez, buruzagi eta lider berriak beharko dituzte alderdi guztiek, eta estrategia berria definitu. Urkullu-Ortuzartarrek zein Barrena-Etxeberriatarrek edo Mintegitarrek ez gaituzte inora eramango, nire iritziz. Hor daude, nola edo hala, gaur egungo egoera kudeatzeko. Sin pena ni gloria, nire ustez.

    Euskal gizarteari ilusioa piztuko dion proposamenik egiten ez zaion bitartean, jai dugu. Baina, hain urrun ikusten dut nik hori…

    2014ak zerbait ekarriko ote?

    Ondo izan.

  • Zentzudunak zure hitzak “Gizur”. Garai bateko kasta-politikoak nekez kudea baitezake garai politiko berria. Aurki ditzagun bideak aurreko fase politiko eta historikoak utzi dituen zamak denon bizkar gainean har ditzagun eta bide batez, hegoak jantz ditzagun aldeko haizeak profitatzeko ahalik eta hurrenen joateko, aigura altxa!!!.

  • Iban Tustán 2013-12-30 15:51

    Egungo kasta politiko abertzale-oso-nagusiki-erdaltzaleak, nola eramango gaitu bada Euskal Herria libre batera? Ez da posible eta ezin liteke.
    Ados biokin.

  • Beno beno, EHBilduk gaitasunik ez duela esan bai baina ezer berria proposatzen ez duen hamaikagarren Zuzeularia zara Patxi Azparren. Aspertzen duzue benetan.

    Aberria askatuko duen pertsona ez da besteak seinalatuz denbora galtzen egongo, berak eraikiko du nazioa, berak sortuko du adimen berri bat, bera oldartuko zaio etxaiari.

    Noski ez EHBilduk, ez EAJk, ez ETAk, ez EPPK, ez Naizek ezta beste inork ere ez dutela inolako gaitasunik, bestela dagoeneko geure Estatua edukiko genuen. Geure ideologiak zaharkituak daude. Geure aberria berpizteko gaitasuna dutenak lobotomizatu edo desnazionalizatu dizkigute. Game over.

  • patxi azparren 2013-12-30 21:11

    Jagarcia:
    Nekez asper genezake paperezko hedabideetatik at geratu garenok. eta zuk kontrakoa uste duzun arren, herri honek badu gaitasuna egoera errotik aldatzeko. Konfiantza gutxi duzu herrikideongan. Seinalatzen den galtzen duen horietakoa ez nauzu, bidea ez baita hatzez seinalatzen aurretik bidea eginez baizik. Ideologia asko zaharkiturik daude ,ezin ukatu, abertzale mugimendua XXI.mendeko parametroetan kokatu behar da eta PNV XIX.mendean ari den moduan, Sortu XX.mendean.

  • Gure esku dago dinamikari nik itxura ona hartzen diot. Katalunian ANCk egin duenaren antzeko zeozer dirudi eta jendea mugitzeko balio badu, ongi etorria izan dadila.

  • aupa Olentzero:
    Nik berriz, zoritxarrez “Gure esku dago”ei ez diot horren itxura onik hartzen. Zoritxarrez diot, bertan lagun asko baititut: jende jatorra, prestua, langilea eta ikaragarri zintzoa. Baina ezaugarri berberak izan zituzten hamaikagarren saiakera da.Izan ere, aurreko guztietan egon naiz, pentsa, baita kontraesan guztiak barneratzen , Ibarretxe proposamena garatzeko proposamena egiten zuen “erabaki” plataforman. Baina eszenatokia guztiz aldatu da, baita PNV bera ere, betiko tokira itzuli baita (Arriaga espiritua 2.0). PNV agintzen duen taldea baita Ibarretxeri oztopoak jarri zizkion eragilerik erraginkorrena, etxetik zapuztu baitzioten.
    Kataluñako ANC eragile independentista da, alderdiak mugiarazi dituena. “Gure esku dago” ez da eragile independentista. nahi izatekotan “Independentistak” izena duen taldea aurretik bazegoen eta hori ez dute garatu nahi izan. Gipuzkoako Aldundiak “Gure Esku dago” ri diru-laguntza ederra eman dio, PNV eta EHbilduren bozkekin, PNVk ez du hori dohainik ematen, PNVk aldarrikapenak “erabakitzeko eskubidetik aratago” egon daitekeen langa pasatzen ez du lagunduko-eta.
    Dena den gzia-emakume-kate hori jendetsua izatea ona da, askoz interesgarriagoa izango litzateke, independentziaren aldeko katea balitz, izan ere, neurri berekoa izango litzateke.

    • Pragmatismo kualitatiboa 2013-12-31 15:32

      Olentzero eta Patxi Azparren:

      Nire galdera hau da: non dago Euskal Estatua konstituituko duen mugimendu estatalista?

      Independentistak sareak gaitasun eta prestutasun gabezia ikaragarria erakutsi du.
      Era berean, “Gure esku dago” kolaborazionismo hutsa da. Kolonialismoa hautu legitimo bat da ala injustizia baten adierazpena da? Hau baldin bada gure lantzaren punta, gaizki goaz.

      Kamutsago, ezin.

      Gora Errepublika! Gora Konstituzioa! Gora Estatua!
      Altza Euskal Herria!!! Batasuna!!! Nabarroa!!!

  • “fase konstituzioegilea” aipatu genuen hainbat eragilek 1998-99an. Geroztik eragile nagusiek balazta sakatu zuten, horietako batzuk PSOEren eskutik zerbait lortuko zutelakoan, neurririk gabeko akats estrategikoa. Une honetan, eragile handiek ez dute horretaz mintzo nahi, erabaki-gaitasuna politikari profesionalek bahitu dutelako.
    eta, bai bistan da: Independentista taldeak ezin izan du indar-metaketa handirik egin. Besteak beste, orain erabakitzeko eskubidea hauspotzen ari direnek hegoak moztu zizkiotelako eta bestetik, garai berrirako behar ziren antolakuntza eredu berriak, horizontalak, matxinoak…aukeratu ez zirelako.

  • Erabakitzeko eskubidea da auto-derteminazioaren guztiz kontrakoa. Herriko partaidea izatea ez da erabakitzen, zarela eta kitto, hori tokatu zaizulako. Zure egon eta izan ez da erabakitzen. Arnasa hartzea, bizian egotea da gauza instintiboa, hori ez da erabakitzen. Ez duzu utziko herria izatearik. Erabakitzeko eskubidea da inperioalismoaren trikinuela bat gehiago guri konfunditzeko eta hortarako konplize aborigeneen laguntza behar dute guk putsu horretan erortzeko. Baina hori dena absurdo bat da, metafisikoki ezineskoa, beste engainu bat bilatu behar dute, eta zalantzarik gabe zerbait berria aurkituko dute independentziaren bidea ostopatzeko.

  • Bat nator Patxirekin.
    Herri honetan beti egiten dugu topo harri berberarekin. Mugimendu “herritar” guztiek behar dute alderdi baten, eta batzuetan biren, bedeinkazioa, bestela alderdiok eurok deusaraziko dituzte.
    Nazka-nazka eginda gaude bateko eta besteko eliteez eta euren txotxongiloez.

  • patxi azparren 2013-12-31 17:30

    Lizarra-Garaziren garaietan kataluña guri begira jarri zen. ERCren urte gozoak izan ziren , gorakada ederea egin zuen. Berehala PSCren itsalamia-kantuek liluratu zituzten eta “prgamatismoa”ri heldu zioten. ERC eta CiUren borondatearen aurka, basetatik eta bi alderdi disziplinatik at, hainbat herritan aldebakartasunari ekin zioten. 1.go herri kontsulta antolatu zuen alkatea, CUPeko Josep Manel Ximenis, CiU eta ERCren iritziaren aurka aurrera egin zuen. Gero herri askotan eredua jarraitu zuten. mantso-mantso ERC , berriz ere (eta hauteskundetan zigorra jasotakoan) independentsimora hurbildu zen. indar-korrelazioa aldatzen ari zelarik, CiU ere independentista mozorrotu da, baina solik herri mobilizazioak gaindituko zutela ikustean. Kataluñan erreferendumera eraman dezakeen (ikusteke baitago debekuaren aurrean Ciuk zer egingo duen) prozesua ERC eta CiUren politiko profesional, zentzudun eta pragmatikoen borondatearen aurka hasi zen. Euskal Herrian???

  • Kaixo, Patxi:
    Bistan da jende askok desilusioa hartu dugula Bilduk naziogintzan dakarren jarrerarekin. Baina, horrelako kritikak egitean, gure alboan behar dugun jendea erasotua sentitzen da, eta inmobilismo defentsiboan iltzaten dira. Uste dut eraginkorragoa dela zuzenean proposamen baikorrak egitea.
    Independentziara ailegatzeko, zenbait urrats egin beharra dugu: biltzar nazional bat behar dugu, alderdiez gaineko eragileek osatua (sindikatuak, euskalgintza…); lurraldea egituratu, ipar eta hego, eta lurraldetasuna aktibo bezala ikusi; fronte ideologiko-intelektual bat, euskal unibertsitatearen ernamuina izango dena…
    Hor jarri behar dugu fokoa.

  • aupa Eneko:
    Kritika egitean erasoturi sentitzen badira zer sentitu behar du independentismoak , esate baterako, Gasteizko Legebiltzarrean independentsimoak ordezkaritzarik gabe geratu dela ikustean, PNVrekin estatutuaren erreforma bat negoziatuko dutela azaldu dutenean.
    Aipatzen dituzun ekarpen positibioak egin dira, aspalditik aurretik egon diren hainbat saiakeretan eta berriki aldaketak egiteko gaitasuna duten guneetan, tamalez, gune horietan lehetasunak bestelakoak dira.

  • Independentziarako urratsak eman beharko dugula, dudarik gabe, nahiz eta 500 urte berreskuratu gabe, hau ez da atzoko kontua. Hasi gaitezen lehentasunekin: konbeni ez zaiguna egitea uko egin. Ez zaigun konbeni egitearik detektatu ezgero ziurazki zer egin behar dugunekin topo egingo dugula. Handik aurrera independentziarako estrategia adostea elementu garrantsisuena izango da. Badakigu, okupatuak sentitzen garenok, gure artean batasuna lortu behar dugula, derrigorrez. Batasuna hori soilik estrategia mankomuna batean sentidua hartzen du. Estrategiarik gabe ezin da batasunarik lortu. Prozezu hori aurrera eramateko, estrategiaren adostasuna, herritik bakarrik eman daiteke. Orduan masa kritikoa lortuko genuke. Nork bideratu behar du ildo estrategikoa? Niretzat, Autoritate Nazional bat, bere izena: gobernu probisionala. Berak bideratu behar du erresistentzia. Nork desarroilatzen du estrategia: Herriak. Nork agintzen du: estrategiak bera.

  • Bai, mina ematen digute politikarien zenbait erabakik, ez dituzte gure itxaropenak ordezkatzen. Ados nago. Eta jende askok, ikusiko balu bestelako bideren bat martxan dagoela, bat egingo luke. Nik bat egingo nuke mugimendu eraikitzaile batekin. Eta masa kritiko nahikoa ikusten dut biltzar nazional batera deitzeko, “Gure esku dago” bezalako mugimenduek aktibatutako jendea erakartzeko, Udalbiltzak hamarkadaren hasieran sortu zuen baikortasun eraikitzailea berpizteko. Ez duzu uste batzuek politikariei onerako gehiegi begiratzen dieten bezala, baste batzuek txarrerako begiratzen dietela gehiegi politikariei? Batzuek politikariak begiko dituzten bitartean, besteek begitan hartzen dituztela, baina denek dituztela begiz jotzen? Kataluniatik badugu zer ikasi.

  • Udalbiltza nazio erakunde hori izan zitekeen-liteke, lutralde guztietara zabalduta zegoena-dagoena. Gainera, uda hautyeskundeetan izena ematen duten hautagai gehieak ez dira politikari profesionalak eta askotan alderdi itxien egituretatikaratago doan boluntario sarea izaten da.
    Horrela ulertu genuen askok, behintzat, Udalbiltza lehengo aldiz eratu zenean. Hau da, Estatuen egitura juridikoaren menpe dauden Legebiltzarren gainetik kokatu behar zen erakunderik gorena. Udalbiltza eta bide batez, herriz herri antolatutako herritar mugimendu burujabea.
    “Gure esku dago”-k giza-emakume-katerako deialdia egingo du, mobilizazio eguna , baina erne! erabakitzeko eskubidearen alde solik.
    Eta ondoren…”Freud”ek dioen estrategia independentistarik gabe, jai dugu. Eta EHbildu, orain, burujabetzarako ibilbide-orririk gabe dagoen erakundea da, burujabetzarako bidelagunak izango ez diren beste eragile batzuekin tarteko helburu taktikoak lor dezakeelakoan. Bide helburua dela ahazturik, estrategiarekin bateraezinak izango diren helburu taktikoen mesederako aukera historikoa alferrik pasatzen uzten duten bitartean.

  • Herri honetako gaitz handienetako bat kontrol politiko prakestu eta zorrotza izan da eta da. Ez dago urrats bat ematerik bateko edo besteko komisario politikoen baimena eskuratu ezean. Alderdietako aginte-eliteak eta euren postariek gero eta ospe eskasagoa dute jendeak kultura politikoa eta autonomia eskuratu ahala.
    Ausarta iruditzen zait Patxi. Oso ausarta. Ez baitago erraza zirrikutuak aurkitzea hain egitura astun eta kateaturen artean, hain egitura politiko kontserbadore-zaharkituetan. Horietako batzuk kritikekin minduko direla? Alajainkoa… zer etorri zaigu egitura horietatik oinazea eta kontrol zurruna ez badira ba?

  • Patxik egindako kritikarekin bat egiten dudan arren, Bildurekin identifikatuta sentitzen den jende xehea erakarri beharra dago.
    Bestalde, Udalbiltza aktibo bat da, baina alderdietatik libre dauden eragileak nazio biltzarraren parte izan behar dute, eta Udalbiltzari paper betearazlea eman, funtzionala. Estrategiarako, ez al da konpletoagoa Nazio Garapenerako Biltzarraren moduko zerbait?

  • Froid:

    Ez. Ezin dezu konparatu arnastea estatu bat deklaratzearekin. Estatua eta nazioa gizakiak sortu duen kontzeptu bat da. Pertsona multzo batek erabakitzen du bere estatua sortzea/mantentzea (modu sinple, borobil eta lotsagabean esanda).

    Herri hau konturatzen denean erabakitzeko eskubidea baduela, ez diola inori eskatu behar, orduan autodeterminatuko gara Euskal Estatua, Espainia, Frantzia edo Txina. Erabakitzeko eskubidea ez da Madrilek edo Parisek emango digutena.

    “Herriko partaidea izatea ez da erabakitzen, zarela eta kitto, hori tokatu zaizulako”. Eta zoritxarrez Espainiar eta Frantziar inperioek zatitua duten estatuko partaide gara. Espainiar estatuko edo Frantziar estatuko biztanleak gara gogoz kontra, baina gara. Guk erabakitzen dugunean Euskal Estatu bat sortzea, orduan autodeterminatuko gara.

    Zer da autodeterminazioa? Guk esatea zer egingo dugun gure buruarekin. Hori erabakitzea da.

    • Pragmatismo kualitatiboa 2013-12-31 21:13

      Olentzero:
      Bai. Jakina. Nabar hiritarron borondateaz konstituituko da Euskal Estatua.
      Baina, nola nahi dugu gure burua askatu, inork ez badigu esaten zer garen…
      Alegia, Frantziaren eta Espainiaren kolonia bateko hiritar kolonizatuak garela.
      Zergatik ez dugu zopan ere entzuten hori?
      Zein da alderdien eta hedabideen ardura gure kolonialitatearen ez-ezagutza masiboan?
      EHBai, EHBildu, Geroa Bai eta EAJ estatalistak dira?
      Zergatik ez dute Euskal Estatua behin ere aipatzen?
      Zergatik ez dute esaten PADko, NFEko eta EAEko parlamentuak parlamentu kolonialak direnik?
      Noiz abiatuko dute instituzio kolonialen estatalizazio prozesua?
      Hezkuntza-sistema, Osasungintza, Epaitegiak, Gobernua…
      Donostiako Amara auzoko kultur etxearen izena Ernest Lluch izatea zer da? Kolonialismoaren apologia?
      Nola askatuko gara… askeak ez garenik ere ez badakigu?
      1990etan Hondarribiko talde batek abesten zuen bezala: mugak gugan daude.

  • Olentzero:
    Uste dut konfonditzen duzula erabakitzeko boterea eta erabakitzeko eskubidea. Eskubide hori, herria izateagatik automatikoki herriarena da, gure herriarena, edo ez dago herririk? Ez dago euskal herririk?
    Beste gauza bat da guk gai izateak eskubide horiek inposatzeko. Eskubideen zutabea indarren korrelazioa da. Eskubidea eukitzeko boterea behar duzu bestela ez daude eskubiderik, eskubide erreala, ez eskubide positiboa. Eskubide positiboa idazten da soilik eskubide erreala duzunean, bere sustengoa delako.

  • patxi azparren 2014-01-01 10:52

    Urte berri on:
    Eneko; Bildu eta EHbildurekin duela 2 urte ia ezker independentista osoa identifikatu zen, baita neu ere, . Afera da, EHBildu ez dela garatu , ez koalizio gisa, ez eragile independentista gisa. Hauteskunde tresna besterik ez da eta hori izaten jarraitzen duen bitartean, EHbilduren baitan emango diren eztabaidak emaitza elektoralen kudeaketa besterik ez da izango. EHbildu ez da existitzen, lau alderdi politikoen zuzundaritzen arteko akordioa elektorala da, oraingoz, betiko???oraingoz eta oraindik ez dakigu.
    EHbilduren izenean aurkeztu de proposamen autonomista EHbilduren basearekin hitz egin da? : ez , EHbilduk baserik ez baitu. EHBilduk ezin du proposamen estrtegikorik egin, alderdien tresna taktikoa besterik ez delako.
    eta ados, Udalbiltzarekin bat, beste tresnak behar dira, helburu estrategikoen arabera jardungo lukeen herri-mugimendua eta aipatzen duzun moduko Nazio Garapenerako Biltzarra ala antzekorik.

    Bestalde, ados beste lagunak aipatzen duen desberdintasunarekin: erabakitzeko eskubidea versus erabakitzeko ahalmena. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea kolonizatua dagoen pentsamolde baten baitan kokatzen da. Guztiz desberdina da eskubidea “eskatzea, errugutzea”, eskubidea betetzeko ahalegin egitea baino. Ahalegina egitean galdu ala irabazi daiteke, lhengo aukeran hasi aurretik borroka galduta dago.Hori dela eta, “Gure esku dago” ekimenak egiten duen planteamendua arriskutsua izan daiteke, azkeneko urte hauetan erre diren etapa batzuk kontuan hartu gabe ari direlako eta atzera eraman gaitzakeelako, ezinezkoa den balizko aliantza baten bila.

  • Egia da, “nazio eraikuntza” kontzeptua berreskuratu beharra dugu, eta lehenbailehen norabide zuzenean ibiltzen hasi. Jar ditzagun indarrak “gure esku dago”ra eta Bildura hurbildu den jende independentista zintzoa nazio egituraketara erakartzen, proposamen eraikitzaileei hauspoa emanez.

  • Olentzero-ri: Gauza bat da partaide izatea eta bestea, oso desberdina, zapaldua eta okupatua egotea. Ni naiz nire herriaren partaidea, nire kolektiboa delako. Nire hizkuntzaren, kulturaren, ohituraren, paisajearen, klimaren, mentalitatearen… partaidea. Eta hori ez da erabakitzen. Herriko partaidea izatea ez da erabakitzen, ezin duzu inoizez hori zalantzan jarri, da absurdo bat. Shangaien jaio eta hezi banintz beste herriko desberdin kidea izango nintzateke.
    Zer da autodeterminazioa? Lehen eskubidea, beste guztiak balditzen eta bermatzen dituena.
    Gure Estatua sortu baino nik berreskuratu esango nuke, kontuz, ez gara bakarrik herri bat okupatua baizik ere Estau bat okupatua. Eta horrek internazional mailan pisu askoz gehiago du. Horrekin ez dut esan nahi dena konponduta dagoela baina da elementu bat gehiago, aktibo bat gehiago guk ondo erabiltzeko.

  • Zein esklabizatuak egon behar garen gure buruari erabakitzeko eskubidea dugun edo ez planteatzeko. Gure herria hortaz konturatu behar al da? Sujetoa edo objetoa izatea? Beldurgarria…

  • Ba nik uste dut herritarrak izan behar garela independentziarako bide jorratzen dugunak eta ez, beti bezala, alderdi politikoen zain egon. Katalunian ez da alderdi bat bere ere kapaza izan bidea jorratzeko, herritarren eskaeren atzetik joan dira.

    Hauxe, honexegatik diot: euskal baertzaletasuna bitan banatuta dago, EAJ eta EH Bildu. EAJk gidatzen badau prozesu subiranista bat, EH Bildukoak ez dira guztiz ados egongo eta aldrebes ere, hau da, EH Bilduk gidatzen badau EAJkoak ez direla guztiz ados egongo.

    Ez dakit nola bukatuko den kataluniakoa, baina gutxienez gauza bat lortu dute: herritarren zati handi bat (gehiengo ez bada) independentziaren alde jartzea.

  • gakoetako bat hau da, ba al da garaia Independentziarako prozesuari ekiteko? Indar falta dagoela uste dutenek ezetz diote eta horretarako burujabetzarako ibilbide-orria kaxoia sartu dute.
    Beste batzuek ,berriz, indar adina eduki ala ez, beharra dagoela uste dugu . Erabakitzeko eskubideaz mintzatzen alferrikako bidea egiten dugu, independentzia ez da-eta lortzen solik erreferendum batera iristean, ezta ere erreferduma irabazten, independentzia eskuartzen da, lehengo unetik pertsona eta herri independiente gisa jardutean. Jardunak indarra ematen digu eta indarrak askatasuna.

  • Nire ustez independentzia ez da aukera bat gehiago. Garaia den edo ez planteatzeko. Independentzia honen herriaren normaltasuna eta bizi baldintza da. Inperialismoaren aurrean bi alternatiba bakarrik ditugu: independentzia berreskuratzea edo desagertzea. Herria definitzen duena da bere botereak. Baldin badago herri bat topo egiten duzu berarekin. Hemen badago herri bat. Horrek nonbait boterea duela esan nahi du, boterea bera indarra da. Indarrek soilik ondo kanalizatuak, ondo bideratuak, ondo ebaluatuak emaitzak ematen dituzte. Espontaneismoa eta bihotza behar dira, noski, baina bi elementu horiei politizko arrazonamendua eman behar diegu. Hitz batean, estrategia. Jakitea ondo neurritzea ditugun biartekoak eta finkatu dugun helburua. Ez badago konpensasio milimetrikoa bi elementu hauetatik artean ez dago ezer egitearik. Guk estsaiaren aurrean ahulagoak gara bi esparruetan, politikoki (armak, legeak, instituzioak, botere koertzitiboa) eta ekonomikoki. Non irbazi dezakegu orduan? Ideologikoki. Arlo hortatik irabazle ateratzen bagara botere politikoa eta ekonomikoa ez dira asko iraunduko gure eskuetan berriro egoteko.

  • Euskla Herrian eta Catalunyan herri-kontsulta independentsitak bulzatu dutenek horrela pentstzen dute: http://www.youtube.com/watch?v=fmiDgl-IAsw

  • Bideoa ikusi ezgero hiru erreflexio bururatzen zaizkit. Manuk zer ginen, zer garen eta zer izan nahi dugu galdetzen du. Zer ginen? euskaldunak, nabar hiritartasunarekin, gure instituzioekin, gure Estatuarekin. Zer gara? euskaldunak, hirtartasunarik gabe, eskubiderik gabe, herri okupatua, Estatu okupatua. Zer izan nahi dugu? Japoniarrak? Ez dut uste. Izango garela nahi dugu izan.
    Josep aluzinatua geratu zen herriaren erantzunarekin, independentziarako nahiarekin. Ematen dit herriarengandik konfidantza oso gutxia duela. Edo ez daki oso ondo non kokatzen den. Behar bada beste arlo batean egon behar da, politikarako ahultasuna haundia demostratu duelako. Zoritxarrez hamaika mila aldiz horrelakoak entzun ditugu, (herria ez dago preparatua, herriak ez du ulertuko….) Herria beti dago abanguardian, baita Katalunyan baita Nabarran, herriak irauten du nahiz eta “bere” klase politikoaren perfila oso bajua izatea mende eta mendeetan.
    Jordik esaten digu haiek espaianari zergak sor behar dituztela eta guk ez, guk diputazioei. Eta zer dira diputazioak? Espaianaren makinaria mozorrotua. Ez dugu nahi espaiana ta frantziaren apendizeak izatea, nahi duguna da gure Estatua, gure instituzio propioak. Herriaren boterea auto-instituzionalizatu behar dugu.

  • behintzat Etxarrin aurrera egin dute: Galdera, data eta prozedura. Hau biderkatuz gero, agenda politikoan eraldaketa eman litezke.
    Estatuen menpe dauden erakundetik abiaturik, berriz, jai dugu.

  • Nik ere horrela ikusten dut. Ez dugu independentziarik berreskuratuko espaiana ta frantzian barruan, beraien menpe, beraien legetan, beraien barruan. Independentzia bi estatu inbaditzaileen kontra berreskuratzen da, ez estatu hoien alde.

  • “Una vez finalizado el ciclo armado del conflicto debemos de solucionar todas las consecuencias.” Durangon, preso ohiek gaur irakurri dutena. Hau idatzi duena gerzurti xamarra da. Irakurri duena ez al da konturatu?
    Konfliktuaren ziklo armatua ez da aldatu, ez da “bokatu”. Kanpoko indar militarrak, mediatikoak, ekonomikoak, instituzionalak, judizialak gurre lurretan jarraitzen dira. Okuapzioak jarraitzen du. Konfliktiboak, okupatzaileak, delinkuenteak, beraz inperialismoa, armeen bitartez okupatuak mantentzen gaituzte.
    Beti esan da ez bada sustraietara joaten ez dago ezer egiterik, ondorioetara joatea ez du ezertarako balio. Orduan?
    Ba, orduan, erresistentzia, benetazko ta bakarra egongo den erresistentzia antolatu behar dugu.
    Hasi gaitezen okupatuak sentitzen garenok eta independentzia ez den bozkatzen, ez den negoziatzen pentsatsen dugunok.

  • Batzuek beti pentsatu nahi izan dute ETAren jaiotzarekin batera jaio zela “euskal gatazka”. “batzuk” horiek gatazkaren bi aldetan aurkitzen dira, ez soilik espainiar eta frantziar Estatuen lerroetan. Baina ez da sekula horrela izan, Estatu okupatzaileekin dagoen gatazka historikoa , gatazka soziokulturala, politikoa eta ekonomikoa baita. ETA, gatazka horren adierazpen bat izan da.

    Ziklo armatua alde batean amiatu da, eta ni naiz hori behin betikotuko dadin arituko den horietakoa, jakinada ere, Estatuek ziklo armatua ez dutela eten egingo, frantziar eta espainar Estatuek biolentzian sorburu baitute.

    Borroka armatua ondorioa izanik, ondorio gisa bideratu eta konpondu beharko da. Gatazkaren erroak ez dira aldatu, ez zituen aldatu ETAren jardunak ezta ETAk utzi izanak ere. Bereiztu behar diren bi plano ezberdinak dira.