EHBilduren aholkuak Podemosi (I): Joseba Permach

Joseba PermachEHBilduk legegintzaldi bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundian. Ezustean Aldundiko eta ia udal guztietako gobernuarekin egin zuen topo ezkerreko koalizio subiranistak 2011eko hauteskundeetan. Ustekabea pozarren hartu bazuten ere, denbora gutxian asko ikasi behar izan zuten zerrendetan zihoazen ausartek eta honezkero maskur ederra egina dute. Itxura guztien arabera, Podemosi Espainiar Estatuan gauza bertsua gertatuko zaionez, 3 aholku emateko eskatu diegu koalizioa osatzen duten alderdietako hainbat kideri. Hona hemen lehen alea: Joseba Permach.

Joseba Permach (Sortu)

1-“Inork ez luke ondorenerako utzi behar legegintzaldian zer egin nahi den zehaztea”

Lehenik eta behin, diskurtso orokor eta sinple batetik aurrekontu eta politika zehatzak pasatzeko unea iritsiko zaiela eta norabide horretan, akaso, damutu daitezkeela zehaztasun gehiagorekin iritsi ez izanagatik. Guk ere oso bapatean topatu ginen, adibidez, Aldundia gobernatu beharrarekin, eta hori hasiera batean asko nabaritzen da. Beraz, inork ez luke ondorenerako utzi behar hurrengo lau urteetan zer egin nahi duen zehaztea.

2-“Botere instituzionala edukitzeak ez du esan nahi boterea duzunik”

Bigarrenik, aldaketa kosmetikotik harantzago, eredu soziala eta ekonomikoa eraldatu nahi duenak, arerio gogorrak topatuko ditu aurrean, politikoak, mediatikoak eta ekonomikoak. Guri bederen hori gertatzen ari zaigu. Horiei aurre egiteko prestutasuna izan behar da eta askotan horretarako herritarrekin eta eragile sozialekin bakarrik kontatu ahal izango du Podemosek, bestelako aliaturik ez duelako izango. Hori barneratzea osoa garrantzitsua da. Botere institzuionala izateak ez du esan nahi “boterea” duzunik, bestelako botere indartsu asko dago.

3-“Erabakitze eskubidea ez da abertzaleen arazo bat, demokratena baizik”

Azkenik, baina garrantzi berdinarekin, gure Herriak eta herritarrok, ditugun arazo sozial eta ekonomikoei aurre egiteko, erabakitze eskubidearen garrantziaz jabetu daitezela. Ez dela abertzaleen arazo bat, demokratena baizik, tresna demokratikoak herritarron esku utzi nahi ditugunona baizik, ekonomia demokratizatu nahi dugun guztiona. Estatuaren jarrera ikusirik herritarron arazo sozial eta ekonomikoak konpontzeko eta erabakitze eskubidea berreskuratzeko, tresna eraginkorrena erabaki propioak hartzea izan daiteke: lan erreforma ez aplikatzeko, fracking-a debekatzeko, zerga politiko propioa egin ahal izateko, politika publikoak bultzatzeko, etc.

Hemerotekan: Joseba Permach-i egindako elkarrizketa

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

11 pentsamendu “EHBilduren aholkuak Podemosi (I): Joseba Permach”-ri buruz

  • Joseba Permach jauna: zuk ongi dakizu espainiar alderdiekin elkartuz eta negoziatuz zer etortzen den. Zuk badakizu haien proiektuak defendatzen zer gertatu den azken 50 urteotan, eta zer gertatu zen herbesteko Eusko Jaurlaritzan: zuek baino bozka gehiago jasoko dituzte haiek beteko ez duten proiektua defendatzeagatik. Ad infinitum.

    Aholkua zuri, eta zure alderdikideei: komunikabide euskaldunetan Posemosi kritikak egitea zentsuratzea gauza oso larria da eta zuzendu beharreko zerbait. EAEko hautagaia argi azaldu da independentziaren kontra, eta Pablo bera euskararen kontra, besteak beste. Haietako hautagai asko eskuin muturreko espainolistak dira. Beraiek egindako adierazpen horiek link eta guzti zabaltzeagatik zentsuratuak izan gara asko.

    Hau gelditu beharra dago. IU, PSOE eta trantsizioko taktika bera egiten ari dira, alderdi progrea dela zabaldu gu haiek lagundu, bozkak haiek hartu eta ezerezean gelditzeko, eta euskal mitxelinek hau estali nahi dute.

  • Ba niri aholkuok errespetutik eginak eta egokiak iruditu zaizkit. Eta egia esan ez dakit zer zentsuratu dizun zuri josebak…

    Nik uste dut ezker abertzaleak lan ona egin duela euskaldunon eskubideak defendatzen azken urte hauetan… Nire aldetik animorik beroenak bide beretik jarrai dezaten

    • ??? Niri ere aholku egokiak iruditzen zaizkit. Eta Josebak ez dit ezer zentsuratu, Berria, Argia eta Naizeko web zentsuratzaileek baizik.

  • ETAren indarkeriaren aurrean ixilik egon diren hauek alderdi berri bati aholkuak ematen. Kuriosoa benetan! Nork esan dio permach-i Bildu Podemos baino alderdi demokratikoagoa dela? hemen beldurra usaitzen da.

    ETAren barrabaskeria guztiak kaxa baten sartu eta kandadu batekin itxi dutenak ezker abertzalekoak izan dira. hemen ikusten da Bildukoen benetako izaera ” demokratikoa “.

    • Hau nazka ematen duzuen espainaren aldeko euskaldunak, ETAren indarkeria besterik ikusten ez duzuen kolonizatuak. Askotan gertatua:

      Bi etakide hil ditu espainiar poliziak edo guardia zibilak, Joxean bezelakoak ( PNV, PP, PSOE, e.a.) ixilik edo argipenak eskatzen ia zeeeeer gertaaaatu den eta buenoooo. Hurrengo egunetan herriko hainbat edukinontzi, postakutxa e.a erre ditu hilketa horiengatik protestan aritu direnak. Eta orduan, orduan bai, orduan gaitxespenak eta salaketak eta demokratakezgaituzuegaraituko e.a. hiri mobiliario eder hori erretzeagatik. Ustelak, ustelak, ustelak

    • Nork esan du inor inor baino demokratikoagoa denik? Permachek aholku praktiko batzuk ematen dizkio teorian (eta estatu mailan behintzat) etsaia ez den alderdi bati. Hortik aurrerako izaera demokratikoaren kontu guztia zuk atera duzu poltsiko magikotik. Eta beldurra? Nori? PNVri? Txiste gutxiago, motel.

  • Ez da existitzen espainaren aldeko euskaldunik. Estatu euskalduna behar dugula erabakita dugunok osatzen dugu EH. Erabakita ez duten horrek utzi diote euskaldunak izateari edo ez dira inoiz euskaldunak izan. EHko askatasunaren alde gaudenok euskaldunak gara. Askatasuna da independienteak izatea eta Estatu propioa edukitzea. Hori da demokraziaren, erabakitzeko boterearen eta eskubidearen abiapuntua. EHko askatasunaren aurka daudenok ez dira euskaldunak.

    • Hiltzen Hil 2015-02-23 21:47

      Jakina existitzen direla. Euskaldun peto-petoak, euskal jatorriko familietakoak, baina euskal estatuaren aurkakoak: iparraldean, nafarroan eta, baita EAEn ere, badira ugari. Hala nola, tradizion karlistatik datozen sendiak. Gure aitonen generazioko euskaldun-zahar asko eta asko sartu ziren bando nazionalean, adibidez. Nafarrotikan Irunera bidean zihoazen rekete askok euskaraz hitzegiten zuten, eta Oriamendi ereserkia euskaraz abesten zuten.

    • Hara! Euskalduna euskaraz mintzo dena da. Akulturizazioa herri zanpatu guztietan gertatzen da. Luze gabe horien seme-alabak ez dira euskaldun izanen, edo dagoeneko ez dira.

      • Hiltzen Hil 2015-02-23 23:18

        Akulturizazioa ez da herri zanpatu guztietan gertatzen. Ijituak dira horren adibide, estaturik gabe eta jazartuak historian zehar, baina euren siniskera, tradizio, kultura eta hizkuntza mantendu izan dute. Errua kanpora bota baino, hobe genduke kritika bat egin: zer ezberdintasun dago gure kulturaren galera eta ijituen arrakasta etno-ebolutiboaren artean?

  • Nik ez dut Espainaren alde egiten, ezta gutxiagorik ere. Lehenengo pertsonak daude, bigarren herriak.

    Nik pertsonen eskubideen alde egiten dut, zuek ez duzue hau inoiz ulertuko. Ze zentsu dauka herri baten eskubideeen alde egiteko pertsonen eskubideak galarazteak? hau absurdoa da!