EH Bilduk (eta ERCk) baiezkoa emango die Espainiar Estatuko aurrekontu orokorrei

EH Bilduk baiezkoa emango die Espainiar Estatuko aurrekontuei –

Arnaldo Otegik Mahai politikoaren erabakia jakinarazi du gaur goizean Mertxe Aizpuruarekin batera medioen aurrean egindako agerpenean. “Ardura guztiarekin, ikusi dugun guztiarekin, gaur esan dezakegu definitiboki EH Bilduk baiezkoa emango diola Espainiar Estatuko aurrekontuei datozen egunetan”. Hemen hausnarketak eta lortutako konpromezuen azalpenak agerpenaren bideoan.

ERC eta EH Bildurekin lortutako akordioek eta matematikak zera diosku: Sanchezek aurrekontu orokorrak aurrera eramateko behar dituen bozkak baditu, eta legegintzaldia lasai agortzeko bidea errazten dio.

Azken asteetako «aurrerapenek» negoziazioa desblokeatu dutela azaldu du Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak. 2022a amaitu aurretik ETB3 Nafarroa osoan emititzea adostu du koalizioak Espainiako Gobernuarekin. Julen Aperribai -berria-

EH Bilduk Espainiako Aurrekontu Orokorrak babestuko ditu Eider Garaikoetxea O. -eitb-

Beste batzuren artean, adostutako 3 konpromiso nabarmendu ditu Mertxe Aizpuruak. Lehena, pandemiaren ondorioz martxan jarritako hainbat neurri sozial modu iraunkorrean ezartzea adostu dutela, bigarrena, amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa eta hirugarrena ETB3 Nafarroa osoan emititzeko akordioa 2022a amaitu baino lehen. “Emisio hori ahalbidetuko duten beharrezko irtenbide teknikoak bilatzea eta aplikatzea adostu dugu bi aldeek”. Nafarroako haurrek “euskarazko edukiekin hazi, gozatu eta ikasteko aukera” izango dutela esan du Aizpuruak.

Argazkia: naiz

«Netflixen egongo diren ehun filmetatik 30ek Europan ekoitziak izan beharko dute; horietatik, erdiak, Estatuko hizkuntzan (gazteleraz); horietatik %40, katalanez, euskaraz edo galegoz. Hau da, Europako pelikulen %20k gutxienez katalanez, euskaraz edo galegoz eskuragarri egon beharko dute. Eskaintzen den edukia hizkuntza koofizial batean eskuragarri badago, itzulita edo azpidatzita, eskaintzan gehitu beharko da derrigorrez».

EH Bilduk baiezkoa emango die Espainiar Estatuko aurrekontu orokorrei

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.