EH BILDU-ren hanka-sartzea

EH BILDU-ren hanka-sartzea –

Diputatuen kongresuko adierazpen instituzionala

“Bartzelona eta Cambrilseko atentatuen ostean edozein biolentzia mota arbuiatuz.

Espainiar jendarteak edozein mehatxu yihadistaren aurrean ez duela amore emango berretsiz, eta gure batasuna edozein ideia biolentziaren bitartez inposatu nahi duen edonoren aurka egotetik datorrela.

Hiritar guztien izenean gure esker ona adierazi nahi diegu instituzio guztiei, eta polizia profesional ezberdinei: lokala, polizia katalana, Estatuko segurtasun indarrak, larrialdi zerbitzuak…

Beraien konpromisoak eta ausardia dela eta, baita hiritarren eta gizarte zibilaren jarrera eredugarriari esker, ez da biktima gehiago izan, eta elkarbizitza bermatu dute, askatasunak, eta demokrazia izua eta izugarrikeria inposatu nahi dutenen aurrean.

2017ko abuztuaren 24ean.

Sinatzaileak: PP, PSOE, UP, Ciudadanos, ERC, UPN, PNV, PDCat eta EH BILDU”.

EH BILDU-ren hanka-sartzea


EH BILDU-ren hanka-sartzea

Ea, puntuz puntu.

  • Edozein biolentzia mota arbuiatzea, “kondenatzea”. Gehiegi ohitu gara esaldi honetara, eta ez luke horrela behar. Osa gauza ezberdinak baitira ekintza biolento konkretu bat “kondenatzea”, ekintza konkretu ez bat “ez konpartitzea”, edo biolentzia mota oro arbuiatzea. EH BILDU-k herri kurduaren borroka armatua arbuiatzen al du? Palestinarrak, sahararrak, maputxeak, siriarrak… Autodefentsa feminista biolentoa suertatzen bada (demagun, bortxatzaile bat jipoitu eta errekara botatzea), EH BILDUk kondenatuko luke?
  • “Espainiar jendartea” eta “gure batasuna”: badakit EH BILDU ez dela espainiar bihurtu egun batetik bestera, ezta ERC ere, baina horrelako baieztapen bat sinatzeak etsaiaren diskurtsoa indartzen du. Zeren eta, hain zuzen ere, biolentziaren bitartez inposatzen da Espainia bat eta bakarraren ideia, inperioaren batasuna, EH BILDUko kide askok, Beitialarrangoitia andereak barne, primeran eta lehen pertsonan oso ongi dakiten bezala.
  • Poliziari esker ona: egunero herritarrak zanpatzen dituzten poliziei txaloka. Ezin dut esan polizia katalanak gauza batzuk ongi egin ez dituenik, baina distantzia handia dago hortik txalo egitera. Kondizio gabeko txalo zaparrada eskaini zaie estatuko indar armatu guztiei, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila barne; bide batez, nabarmentzekoa da azken bi polizia indar hauek mossoei informazioa ezkutatu zietela zenbait jende arriskutsuren inguruan, eta horrek, jaun-andreok, hildakoak eragin ditu. Hori non agertzen da adierazpenean?
  • Azken parrafoa: okerrena, amaierarako. Poliziaren ausardiak (eta gizarte zibilaren erantzun zibikoak) “askatasunak” eta demokrazia bermatu dituztela esatea. Ze demokrazia? Ze askatasun? Tontotu egin gara edo zer?

Txioerrian gaia bolo-bolo dabil:

EH BILDU-ren hanka-sartzea

25 pentsamendu “EH BILDU-ren hanka-sartzea”-ri buruz

  • Niri bost Bilduk zer egiten duen. Ez dakit zergatik asaldatzen den jendea Bildurekin eta ez PNV edo Esquerrarekin… Ah, zuen alderdia delako!! xD

  • Agerian, beste behin, herri hau izorratzen ari den epe motzerako begirada elektoralista. Geroz eta desideologizazio handiagoa, eta etsaiaren agenda jarraitzea itsu itsuan. EAJk makina bat bozka jasoko ditu geratzen zaion abertzaletasun apurra zaborretara botaz, eta EHBilduk urrengo hauteskundeetan kolpe galanta jasoko du, merezita gainera.

  • Menpekotasunaren alderik arriskutsuena, ugazaben parametroetan pentsatzen eta jarduten hastea da. Baina tira, hau ez da berria. Zenbat dira españolari lehentasuna ematen dioten EHBilduko hautetsi eta kideak, adibidez?

  • Niri dagokidanez asaldatzen naiz ez nuelako inoiz horrelakorik espero , EAJren partetik bai beti bezala. Asaldatzen naiz Espainiako indar okupatzaileak egin dutena ta gero (Bilduko askorei barne) ezker abertzale ofizialak sartuta dagoen koalizioak horrelakorik babestu duelako.
    Asaldatzen naiz EHn jada ez delako indar minimorik duen talde politikorik gelditzen Espainiaren batasun sakratua defendatu ez duena….

    Gipuzkoan egon zirenean beraien kudeaketa besteena baino askoz hobeagoa izan zen denetan, baina dena ez da hori. Espainiaren batasuna goratzen badute jada niretzako ez dira ez ezker ta ez abertzale, ta bai traidore batzuk.

    Edo atzera egiten dute edo niretzako behintzat jada ez dago inor nire bozka merezi duena. Abertzale askok pairatu dutena ta gero, hau zuzenean traizioa da.

    25 urte ta gero niretzako ezker abertzalea hilda dago, gora sortuta dagoen Herritar batasuna. Ea hauteskundeetara aurkezten diren.

    • Zorte on hildakoak berpizten. Historiak erakusten du oso estrategia eraginkorra dela. Eusko Ekintza ez zuten helburu horrekin egin, alderdi instituzionak iraultzaile marxista bat sortzeko?

      Ederki erabili zaituztete. Baina zer uste zenuten gertatuko zela? Zergatik pasatzen dute Zuzeutik periodikoki haien jerifalteren bat ordena jartzera? Bildukoek dena delakoa egin baino lehenago haien guruek (guztiak EHUko langileak) hasi zuten, errepublikanismo inperiala babesten, eta hau salatzen genuenok irainzen, zentsuratzen, jotzen, mehatxatzen eta judizialki epaitzen. Eta orain, zuek egongo zarete haien jopuntuan.

      Nik jaso ditudan mehatxuak zergatik ez dizkiote bidaltzen honi?

      http://cdn.20m.es/img2/recortes/2011/12/15/42024-798-546.jpg

    • Ongi etorri ezker abertzaletik atera/botatakoen klubera. Bada ezpada ere, ez fidatu HB berri horretaz, ez eta AEMtaz (betidanik ATA deiturikoa) ere. Hiru neurona ez dituzten gazte hooliganez eta zahar marxista hitzotziz beteak daude, eta ez dirudi lehentasuna euskara dutenik.

      Herri honek behar duena mugimendu nazionalista identitario bat da, euskaltzalea eta politikoki zuzenaren mugak hautsiko dituena. Gainerakoak alferrikakoak dira. Euskara lehenengo, euskaldunok lehenengo!

      • Erabat ados zurekin, Mikelats.

      • Euskararekin gainera esaten duzunaz guztiz ados zurekin. Herritar Batasuna taldearen web orrian ia ia lupa bat behar duzu aurkitzeko zeozer euskaraz idatzita.

        • Alpargatero 2017-08-31 14:23

          Egia da, Herritar Batasun horren web-orria % 100 erdaraz dago! Sinestezina!

      • Herritar Batasunean ari naiz eta zaharrak eta bi hitz esan nahi dizut, lehena ” ez fidatu” diozu baina argudiorik ez duzu azaltzen, mespretxuko hitzak, besterik ez, ziur hitz horiek baino gehiago balio duzula; bigarrena euskarari dagokionean egia da kolaborazio asko gazteleraz daudela, zoritxarrez hori baita gure egoera linguistikoa: alfabetatu asko eta euskaldun berriak euskaraz idazteko gai ez direnak. Hala ere Herritar Batasunak bere komunikatu ta proposamen guztiak euskaraz egiten ditu eta gero itzuli. Erraza da epaitzea argudiorik gabe, etorri batzar batera eta dituzun proposamenak gurekin konpartitu, gu ezker abertzaile iraultzailea sortu nahi dugu eta gure helburu estrategikoen eguneratze lanetan gabiltza. Animatu ta etorri!!

  • Beno, aizue, ezer berririk ez azken finean… baina zein ongi, (auto) kritika apur bat, azkenean, ezker abertzalearen armagabetze politikoaren inguruan!!

    Biolentzia ororen aurkako inozokeria hori lehenago ere bota zuten (a nuestros hijos les diremos que la violencia es siempre la peor opción blablabla). Eta españoltasuna onartu zuten antzeko paper batetan, estatu espainoleko zati ziren heinean PNV ta Bilduk saharar herriarekiko duten zorra aipatzean.

    Orain txanpa hartu eta kritika ditzagun baita ere Bilduren beste greatest hit batzuk… hala nola “Bandera española ez dago soberan” edota “independentzia ez da eskubide bat”

    Ados? Beno ba, egin irri!!

  • Ezin sinetsia dirudi. Zer du irabazi asmo lagunarte horretan?
    Orain bai benetako putreak!

  • Ni harritzen nauena da, iruzkin guzti hauek ikusita, jendea nora begira egon den azken 9-10 urteotan. Oso nabarmena izan baita maila guztietan zabaldutako utzikeria eta abandonu ideologiko-militantea. Borroka mota zehatz bat desmontatzetik (Sortu ERC da, ez CUP), borroka guztiak bertan behera uzteraino. Ustezko hanka-sartze hau urrats logikoa da testuinguru horretan. Enegarrena. Hor ditugu preso politikoak aspaldi abandonatuak eta ibilbiderik ez duen bide batean sartu araziak…
    Tira, ez da ahaztu behar EH Bildu ez dela Ezker Abertzalea, bestelako sentsibilitate batzuk badirela bertan, eta Ezker Abertzalearen ordezkari omen den Sortuk gutxi-gutxi-gutxi duela ere Ezker Abertzaletik.
    Tamalez, ez da, oraingoz, alternatibarik ikusten. Beraz, taktika-estrategia askatzailerik ez eta alternatibarik ere ez… gure herri okupatu honetan. Eta “hanka-sartze” hauek komentatuz pasatzen ditugu egunak…

  • Aranismoaren paradigma: Koroarekin (espainola, noski) ituna, obedientzia, kolaborazioa, bere sistemaren zati bat izatea, Estatu okupatua garela ukatzea eta izkutatzea.
    Kolonizatuen paradigma eta han aurkituko dituzue kolonizatu ohiak eta berriak…
    Irtenbide bakarra: erresistentzia berraktibatu eta Estatu okupatua bezala erantzun.

    http://hamabost.net/categorias/imagenes-traspuestas-y-disparidad-estrategica/

  • Duela oso gutxira arte “traidore”, “putre”, “errudun”, “kolabo”, “liki” eta beste hainbeste titulu esleitzen aritu diren polizia politikoak hanka sartzetik hanka sartzera doaakigu, burua gero eta makurtuago, egitasmo argirik gabe. Hori da benetako porrota, eta ez borroka armatuaren eremuan galdu izana.

  • ganbaratxotik 2017-08-29 23:05

    Hortaz, EAJren hegemoniarekin gustora zaudete?
    Nork leihatu behar du eskuin abertzalearekin? PSE?
    Zergatik ari da Katalunian bertako eskuin abertzalea estatuari aurre egiten? Ez da izango bozka-emaileak ERC-ra aldegiten zaizkiolako?
    BILDU Euskal Herriko CUP izan behar du? Benetan?
    CUP asteburuko manifara deitu zuen eta emaitza txarra izan da?
    Sortu-k kaleratu du iritzirik?
    Iñozoak izaten nahikoa urte ez al ditugu pasa?

    • Kritika zorrotza egiteak ez du esan nahi EAJren hegemoniarekin gustora gaudenik. Zuhaitzek artikulua idazterakoan EH BIldu zuen buruan, baina gainerako gehienon kritika ustez “abertzale” diren eta gisa honetako zaborra sinatzen duen edoniori dago zuzendua, izan EAJ edo EH Bildukoa. Badirudi berriz gure herri honetan hain ohikoa den “nirekin hala besteekin” jarrera hartuta edozein kritika/hausnarketa ixililaraztea nahi dela.

      Ba ez, egiak esan egin behar dira, mingarriak badira ere. Eta egia, zoritxarrez, herri hau gainbeheran doala da. Zantzuak alde guztietan aurki ditzakezu, egoera linguistikotik natalitate tasara. Eta horen erakusgarri da, beste gauzen artean, agiri hau sinatzea “gure” EAJ eta EH Bilduk. Ea fidelitate politikoetatik haratago gauza mingarriak onartzeko gai garen, ondorengoek eskertuko digute

    • EAJk nazka ematen du, baina agintzeko edo beraiekin lehiatzeko beraiek bezala izan behar badira, zertarako sostengatu bietako inor? Duela gutxi arte errango balidate Ezker abertzaleak Espainiako batasuna goratuko zuela, parrez lehertuko nintzateke ta dionak burutik jota zegoela pentsatu, baina ni izango nintzen erratuta zegoena edo azak biltzen.
      Konfunditu dira bale,”ulergarria” izan like, ta barkamena? Barkamena bere haustesleei, beti beraiekin egon direnei, barkamena mota guztietako indarkeria pairatu dutenei indarkeri hori babesteagatik….. Momentuz aitzaki petral bat besterik ez (nik dakidala)
      Denok dakigu EAjk zer babesten duen ,baina beraiek?

  • Ezker abertzale hau ez da EAJrentzat etsai, tamalez. Ez dio kilima ere egiten.

  • Alpargatero 2017-08-30 10:56

    Eskerrak eta PNVk ere sinatu zuten. Sinatzen badu, egurra Bilduri, sinatzen ez badu, egur gehiago… Besteei dena barkatzen zaie, Bilduri ezer ez. Ez dakit jeneak zer mirari klase espero duen alderdi politiko batengandik.

    • EAJzaleak jakingo dute zer barkatzen dioten EAJri, ta ezker abertzaleko zaleak ezker abertzaleari ez? Ezker abertzaleak mila aldiz jasan du egurra deklarazioengatik atzera egin gabe, oraingoan Espainiaren batasun sakratua babestu du, ta ez da egin duten gauz bakarra. Nik hemen milaka aldiz defenditu ditut akatsak akats.
      Iruña-Veleian bere jarrera nazkagarria da, ustezko EHBilduko feministek borradore batean umeen oparitzea ahalbidetu nahi dute, dena nazkagarri.

      Eskerrak ezkertiarrak, euskaldunak ta abertzaleak direla bestela EAJkoak direla errango nukeela…. Ta hori 3 gauzatxo besterik ez dira.

      25 urte beraiei bozka ematen , gauz askoren gainetik, beraien izaera ta printzipioei eusten zietelako (edo hori uste nuen nik), orain Espainiaren batasunaren alde sinatzeko? Ta barkamena edo espero nuen beraien partez mundu guztia erratzen delako baina ez. Aitzaki petral bat jarri dute besterik ez. Besteak sinatu dutenez ta egurra jasoko genuenez sinatu degu baina ez gaude Espainiako batasunaren alde.

      Ta akatsa dela erratea? Ta barkamena hori sinatzeagatik? Edo EAJkoak bezalakoak dira?

      Zeozer izan badu ezker abertzaleak, boto fidel asko izan dira, edozeren gainetik. Ta zertarako? Espainiaren batasuna goratzeko?
      Ezin zuten saiakera egin beste testu bat aurkezteko nahiz ta beraiek bakarrik sinatu? Askoz hobeto geldituko ziren gurean, edo ondo gelditu behar dira Espainian?

      Beraien kudeaketa besteena baino askoz hobeagoa izan zan, boterea galdu zutelako erabaki dute besteek bezala jardutea? Ba besteak bezala izateko jada besteak daude bozkatzeko (ta nik momentuz jada ez diot inori bozka emango).

      Edo bere izaera zenari eusten diote edo gutxinaka gutxinaka betidanik konfiantza eman diegunak , konfidantza kenduko diegu. Hori uste dut behintzat, agian erratuta nago ta hau nahi ta bozka batzuk galaraziz, agian beste hautesle mota bereganatzeko balioko dio. Baina orduan ezker abertzalea izango da?

      Gutxienez barkamena eska dezaten ta erratu direla esan dezaten ez?

      • Alpargatero 2017-08-31 14:26

        Ni ere ez nago ados Bilduk esan eta egiten duen guztiarekin; are gehiago, gauza asko eta askorekin ez nago ados, baina oinarrizko ideia eta helburuekin bai. Pureta jartzen bagara ez dugu inoiz izango batzen gaituen alderdi politikorik.

  • Aurretik esan bezala Bilduren estrategia guztiz inutila da, eta agiri horiek horren froga dira. Are gehiago, ez dut koalizioa bera kritikatzen, haien soziologia guztia Argiatik, gaztetxetara, Aralarretik Opustarrera, kaka hutsa iruditzen zait.

    Dena den isilik zeuden horiek orain haserretzea, dugun etsitasunaren islada da. ETA likidatzearekin pozik, alderdi instituzionalean jarri zituzten esperantzak, eta oso serio diot, zer espero zenuten? Bilduk hasieratik zuen estrategiarekin bat egiten du agirian ageri dena, real politik demokratikoa erabiltzea botere instituzionala lortzeko. Kontentatu behar dituenak kontentatzea zen helburua.

    Nik ez dut Bilduk egindakoa zurituko, baina egunkari eta unibertsitate antieuskaldunak, antiabertzaleak, zentsuratzaileak, eta usurpatzaileak (hau da haiek elite intelektuala direla saltzea hau gezurra izanik) inork ez ditu kritikatuko? Bilduri errua bota bai baina instituzioetatik kanpoko estrategiarik proposatu ez?

    Arazoa da gidaritzarik gabeko herria garela. Gehienek uste duzue gidaritza alderdi politiko batek egin dezakela, baina alderdi politikoa hauteskundeen emaitzen preso da. Joko politikotik kanpoko gidaritza behar dugu. Askatasunez gure herriarentzako hoberena erabaki dezaken elite intelektual, sozial, militar eta ekonomiko bat. Hau gertatzea uzten ez den bitartean alderdi politikoak eta usurpatzaileak gailenduko dira.

    Utzi Bildu bakean, azken finean zuek jarri zenioten alferrikako lana egiten ari dira.

  • ganbaratxotik 2017-08-30 18:28

    “elite intelektual,sozial, militar eta ekonomikoa” behar dugula diozu, eta ados egon ninteke. Alegia gizakia berez da izaki gregarioa eta elite edo liderren beharra du nora joan jakiteko. Hortan gabezia itzela dugula aitortu beharrean gaude. Kontua da egun gidaritza hori (karisma bako liderrik gabe) alderdi bakarrak egiten duela, orain dela 40 urtetik gaur arte. Herriaren ekimen eta borroken ondorioz Estatuak utzitako baliabide batzuen kudeaketa “egokiari esker alderdi “instituzional” batek soilik manejatzen du timoia. Orain arte ez du leihakiderik izan, besteen hanka-sartzek tarteko (Espainiako kongresukoa hala izan den denborak esango du).Beraz zertarako garatu haibeste behar dugun lidergo hori? Ez du beharrik. Bai ala bai beti irabazten du,Bizkaiaiko erdigune ekonomikoa ondo lotuz. Ez du presiorik. Ez dio inork estuasunean jarri, eta Estatuaren oneritzia beti mesede.
    Nola hobe dezakegu egoera? Begira dezagun Kataluniara. Begira dezagun beraien alderdi-arkitektura.Hor pista batzuk jaso ditzakegu. Alderdien arteko konpetentzia, liderren arteko leiha,…Betiere kudeaketa hobetzeko eta herriak beharrezko duen dinamizazio eta gidaritzarako.
    Euskal Herriko arkitektura politikoa oraindik osatzeke dagoela begibistakoa da. Nere ustez gutxienez lau hankako mahaia osatu beharko litzateke: ?-EAJ-BILDU-? Bi hutsune ditugu oraindik. Lauren arteko kasuan lehiak eta kasuan elkarlanak egoera hobe batera eramango gintuzkela sinistuta nago.

  • […] indarren aitortza eta eskertzea egin zuen EH Bilduk, PPrekin, Ciudadanosekin eta PSOErekin batera. Soilik Zuzeu atarian agertu zen ahots kritikorik. EH Bilduren eremutik gertu dauden kazetarien aldetik ez zen aparteko ezer entzun edo irakurri. […]