EH Bildu eta Ahal Dugu, elkarrekin Madrilera?

EH Bildu eta Ahal Dugu, elkarrekin Madrilera?

EH Bildu eta Ahal Dugu, elkarrekin Madrilera?Unibertsitate munduko 50 lagunek sinatu eta aurkeztu berri dute proposamena: “Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan aro politiko berri baten aldeko hautagaitza bateratuak osatzeko deia”.

Esan ez duten arren, ulertarazi dute EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Irabazi, Ezker Anitza eta Equo direla hautagaitza bateratu horretan bildu daitezkeen indar politikoak (Albistea Naiz-en).

Espainiako Kongresurako udazkenean egingo diren hauteskundeei begira egin dute aurrerapausoa. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Mariano Ferrer, Ramon Zallo, Francisco Letamendia eta Begoña Zabala.

Agiri osoa hemen.

 

Hiru ideia nagusiak:

Aldaketa sozialaren beharra dago. Horretarako, errotik eta sakonki irauli behar dira politika publikoak
nahiz jarrera sozialak. Bukatutzat eman behar dira austeritate politikak.

Espainiako estatuan prozesu demokratiko bat abiarazi eta eraiki beharra dago, hala nahi duten komunitate nazionalen eraikuntza politikoa barne hartuz. Konstituzioaren edo autonomia estatutuen erreformatik harago joango diren prozesu eratzaileen bidez egin behar da hori, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa erabakitze subjektutzat onartuz eta prozesu horretan alternatiba desberdinak aurkezteko aukera emanez (independentzia, federazioa edo autonomia).

Pluraltasunetik eta indarkeria guztiei uko eginez, beharrezkoa da bake prozesua eta normalizazio politikoa sendotzea.

Unai Apaolazaren txioa:

agiria, ahal dugu, eh bildu, equo, hauteskundeak, podemos

27 pentsamendu “EH Bildu eta Ahal Dugu, elkarrekin Madrilera?”-ri buruz

  • txotxolopitecus 2015-07-22 20:14

    Tira, EHBilduk espainiarren enegarren engainua onartzen badu bere buruaz beste egingo du.

  • En fin, sinatzaileak ikusita, normala da españolista eta feminazi koadrila horrek eskatzea herriari traizio egitea eta gure zapaltzaileen zakil/aluak zurrupatzea. EHBildu ez da eroriko horrelako astakeria batean. Eta erortzen bada, herriari traizio latza egiten ariko da.

  • amonamantangorri 2015-07-22 23:21

    Madrilgo zuzendaritzak ez du nahiko, eta EH Bilduk ere ez dut uste.

  • EHBilduren ezaugarri nagusietako bat Independentzia izanik ez dut pentsatu ere egin nahi alderdi espainiar batekin batera aurkeztu daitekeenik…baina nork jakin! Kontuan hartuta Podemos EHbilduren merkezurreko kopia txar españolista bat izatera ere ez dela heltzen, EHbilduk bere siglak alde batera uztea soilik falta da hauteskundeetara joateko, espainiar estatuaren itxura garbiketa bat egin nahi duen alderdi bategatik. Horrelakorik egingo balu, euskaldunok espainiar estatuan oraindik etorkizuna dugula esatea litzateke. Horrelakorik egiten badu, agur EHbildu betirako

    • Xabi Amedo

      Enbor nagusietako bat independentzia… Jakin nahiko nuke hori horrela dela demostratzen duen daturik. 4 urte igaro dira koalizioa sortu zenetik, eta ez dute ezer egin ez independentzia ez euskararen alde. Edozer izatekotan, PNV bezainbeste edo gutxiago. Sortuk azken hilabeteetako komunikazioetan argi utzi du independentzia alboratu duela (J. Uriak egindako post-ek hori argi erakusten dute). Eta hori Sortu! Ez dezagun esan tortura, hilketak autonomismoa eta abar babesten zuten Aralar eta EA.

      Ah, eta sinatzaileek (irakurri izenak banan banan) kaka eskeintzen digute euskaldunoi eta (barkatu ergelkeria) kaka usaina darie! GARBITU IPURDIA!

      • Hein handi batean bat nator zurekin, EHBildu iparra galtzen ari da. Sinatzaileei dagokienez bat nator, badirudi euskaldunoi eskatzen zaigula espainiaren batasuna salbatzea…karkarkar a ze txistea!

      • Peru Dulantz 2015-07-23 14:57

        Independentziari dagokionez, ez dakit zer egin dezakeen Bilduk berak bakarrik, beste alderdi “abertzalearen” laguntzarik gabe, bide horretan. Eta, euskarari dagokionez, ez dut onartzen PNV eta Bildu maila berean jartzea, hori ez da inola ere egia.

  • Nik uste det badela garaia hizkuntza fatalista hori alde batera uzteko.

    Oraintse bertan estatu espainolean aldaketa bat emateko aukera dago eta ezkerreko indarren artean batasun bat lortuta, bai gizarte osoari begira eta bai Euskal Estatuari begira (estrategikoki) lorpenak egiteko aukera dago. Horrelako aukera bat baztertuta betiko dinamikan jarraituko dugu eta besteari eutsita, indar gehiago lortzeaz gain erabakitze eskubidetik gertuago ikusten dut gure herria.

    Beste batzuek hemen zaborra batak besteei botatzea gustoko dutela dirudi besterik gabe. Goazen ikuspegi eraikitzaile batekin eta oinarri finkoekin aurrera. Hor dago aldaketarako aukera.

    • Ez, Podemosekin ez dago ezer kolaboratzerik. Independentziaren aurka eta espainiar batasun eta ejerzitoaren alde argi mintzatu dira.

      Logikarik egotekotan CUP eta ERCrekin joatea litzateke akaso, ez PSOE 2.0-ren iminazio itsusi horrekin.

      Espainia bateratua mantentzeko helburuan huts egin dute PPk eta PSOEk. Beren aurpegia garbitzeko estrategia baino ez da Podemos eta hauekin ere aurkeztuko da? Ez dago ezer egiterik EHBildurekin. Traizio gehiegi izan dira dagoeneko.

      • Podemos PSOE 2 dela ados. Baina zer espero zenuen Aralar 2 den Sortutik? Instituzioetan kolaboratzen hasi zirenetik huts egin zuen haien estrategiak. Ez, gure herrian ez dago askapen prozesurik momentu honetan.

    • Kataluniako askapen prozesua oztopatzen ari direnekin espainiar kongresura joatea… Ideia bikaina. Ez da tremendista, da kezkagarria!

      Podemosek katalunian ez du independentzia defendatzen, eta hauek La Sextan agertu zirenetik behera egin du argi independentismoak katalunian. Noski, gogoratzen franquismoan nola egin zuen gora independentziak? Orain PPrekin ere? Soluzioa erraza da españolistentzat: alderdi progresista berri bat sortzea. Eta zuek laguntzen ari zarete beren estrategian.

      Independentziaren alde “Ez” bozkatuko duen alderdiarekin paktatzea herriaren aurka lan egitea da.

      EHBILDU = TRAIDOREAK

  • Ikusi duzue ekitaldiko bideoa? Berria eta Naizen xehe xehe eta polit jartzen dute, baina eskakizun hitzaldia bera oso kezkatzekoa da.

    Gaztelania hutsean eskatzen dute lehenik “cambio social, crisis… blablabla, lógica patriarcal, austeridad”… eta GERO espainian behar den aldaketa GUK laguntzea (nolabait gerra karlistan edo bandoen gerran bageunde bezela, gu utzi bakean ez, guk haiek lagundu) “reconozca a las comunidades VASCA y NAVARRA como sujetos de decisión”.

    Independentismoa suntsitu ezin izan dutenez orain infiltratu nahi dute españolista hauek. EHBilduk politika progresista egin ez duenez, orain Podemosen morroi bihurtuko da beren alde hau osatzeko. Independentzia ahaztuz!

    PSOE 2.0-RI EZ!
    GERRA KARLISTARI EZ!
    ESPAÑARI OBEDIENTZIARIK EZ!
    ERRENDIZIOARI EZ!

    Hau dagoeneko askapen mugimenduaren abdikazio eguna da. Non inperioaren gorteetan egon ahal izateko beste alderdien aginduetara jartzen den.

    Zutik Euskal Herrian bake prozesua proposatu zenutenean hau ez zegoen bertan, ez asimilazio prozesu hau. Orain euskaldunok zer hostias bozkatuko dugu? HASIER ARRAIZ, ARNALDO OTEGI, JOSEBA PERMACH, RUFI ETXEBARRIA, PERNANDO BARRENA, tontotzat gaituzue?

  • Sortuk hobe du EHBildun zentzu piskat sartzea edo EHBildu uztea. Eusko Alkartasuna eta Aralar bertan sartu zirenean ez zuten ezta 20.000 boto elkarrekin. Orain beraien pisua Sorturena baino altuagoa izan behar du? Aski da ezker abertzalea bi alderdi horien morroi izateaz. Agian agur esateko garaia da, eta horrela bai batak bai besteak nahi duena egin dezake.

    Horrela EA eta Aralar nahi duten bidea egingo dute: Podemosen agindupean bizi. EAJren antzera, orain PSOErekin aurkeztuko direla.

    Sortuk bitartean hobe luke lehenik ez aurkeztea, espainiar parlamentuan egotea beren monarkia legitimatzea baita. Bestela aurkeztu daitezela baina Europar Parlamentura aurkeztu ziren bezela: indar soberanistekin (Galizia, Katalunia…).

  • Unai Apaolaza kontra agertu, eta EHBilduko mafiosotxoak (Galder Gonzalez, Txerren…) atentzioa deitzen ibili dira. Azkenean publikoki sinatu du Podemosekiko leialtasun eskaera hau. OBEDITU UNAI! OBEDITU!

    EHBildun orain gertatzen ari den banpirismoaaren adibide bat modu publiko eta argian: Espainiarrek bildu infestatu dute. Hauek espainiar alderdiei zin egiteaz konbentzitzen dute jendeari. Ados ez badaude xantaia egiten diete.

  • Aldapeko Sagarraren 2015-07-23 13:01

    Niri ez nau kezkatzen gaiak. EHBildu alderdi politiko bat da, bozkak sortzeko makina bat. Independentzia edo kolaborazioa hautatuko duen einean, bozka berriak irabazi edo nukleo soziala mantenduko du. Ezin ditu biak izan.

    Kolaboratzea erabakitzen badu, euskal nazionalistontzat sinesgarritasuna galduko du PNV(?)(E) bezela. Orduan alderdi berri bat sortuko da, eta aske izango da independentzia defendatzeko. Loturarik gabe.

  • Euskalduna bai. Europearra ere bai. 2015-07-23 13:16

    Ni europearra naiz, ez espainiarra. Hooliganismoaren aurka bai, baina maila internazionalean, eta ez progre kutre horiekin (Potemos). Euskaldunon irudia itsusituko du.

  • Nik gero eta argiago daukat euskal alderdi berri bat behar dugula alderdi españolekin dantzan ibili beharrean (eaj eta ehbildu bezala) euskal alderdiak elkArlanean jartzeko gai izango dena. Bitartean jai daukagu?

  • Xabi Amedo

    Nik, Orreaga Taldekoek ez bezela, alderdi baten beharra ikusten dut. Hemen gerra bat dugu, eta gerra batean fronte guztiak zaindu behar dira. Ez dago instituzio kolonialak ez legitimatzeko modurik. Euskal alderdirik ez badago, espainiarreko sortuko dute euskal itxurako alderdi bat (PNV, orain EHBildu) euskaldunok instituzioetan gaudela erakusteko. Eta hor dago Katalunia.

    Baina zertarako instituzio kolonialak ez badira independentziarako erabiltzen? Gainera gure lurrean dauden instituzio kolonialak gure interesak kudeatzeko erabili daitezke gutxi bada ere. Baina Madril eta Parisekoak? Non gutxiengo izango garen eta erridikulua egingo dugun? Behintzat diskurtso abertzalea hedatzeko erabiliko balute (“nos vamos a Madrid para decir que nos queremos ir de Madrid”)… Baina ezta hori ere! Orain bertako alderdiek janda parte hartu nahi dute!

    Nik aspaldi esan nuen EHBildu EHUko irakasle (igokari eta mertzenarioak definizioz) eta boluntarista apatridez (feminazi, ekolonazi…) betetzea desastre bat izango zela. Irakurri sinatzaileen zerrenda.

  • amonamantangorri 2015-07-23 19:02

    Proposamena aurrera ateratzeko posibilitaterik ez nuen ikusten, baina orain zalantzak ditut, besteren artean Gararen gaurko editoriala irakurrita. Europarretan ere, EH Bilduk koalizioaren balizko partaideei mahai gainean jarritako baldintzak bi ziren: eraldatze soziala eta autodeterminazio eskubidea (kasu, ez nahitaez independentzia).

    Orain oztopo nagusia ezker espainoletik letorke: haiek, noski, ez dute nahiko beren marka basko gaiztoek zikintzea.

    • txotxolopitecus 2015-07-24 15:08

      Bada Gararen editoriala irakurrita, larria da ezker abertzalearen gaztelerazko komunikabideak halako adierazpenak egitea.

  • Peru Dulantz 2015-07-24 09:25

    Argi dagoena zera da: gai asko ditugu desblokeatu beharra Espainiarekin, eta PNVren laguntzarik ez dago, eta ez da aurreikusten, hartu duten bidea ikusita. Beraz, ez dakit Espainiako Parlamenturako hauteskundeetan elkarrekin joatea formularik onena den, baina Espainian sortu berri diren mugimenduekin sintonia onean egotea eta aurreikusten diren aldaketetan eragin ahal izatea ez dirudi ideia txarra denik. Nik ezker hori ez dut hain urruti ikusten autodeterminazio-eskubidea onartzetik, adibidez.

  • Ez Dakit Bildu honen alde dagoen ala ez, vaina alde egiten badu boz mordo galduko ditu, esker abertzalea desegintzat eman daiteke….
    Gauz bat da boz batzuen ondoren programa adostea veste talde batekin, ta bestea , talde Espainiatarrekin batera hauteskunde batzuetan aurkeztea.

    Nik horrelakorik onartuko nuke bakarrik, zerrenda hori irabaziz gero, Independentzia aldarrikatuko zutela errango bazuten, orduan bai berdin litzaidake nor dagoen hor, ta Independentzia ezarri ta gero hauteskundeak noski.

    Baina Espainiako hauteskundeetan talde Espainiarrekin juatea? Ez, berdin zait erabakitzeko eskubidearen alde dauden ala ez.
    Ez dut inoiz ulertu boz utilirena nun bere burua abertzaletzat dueña Talde Espainiar bati ematen dion bozka.

    Bilduren kudeaketa Gipuzkoan besteak baino hobeto izan da, nahiz ta hauteskundeak galdu ondo egin zuten, Euskara arloan EAJ ta EHBildu kontrajartzea astakeria da, Bildu 4 urte hauetan gauz asko egin bait ditu Euskara arloan ta EAJk baino asko gehio.

    Baina jada proposamen hau, nik ez dut onartzen, hórrela bada, niretzako Ezker abertzale historikoa hilda leundeke.

  • Euskal presoak askatzeko zein liteke modu azkarrena eta errealistena? Hala urtean behin manifara joan eta kitto? Zergatik ez egin saiakera bat esker “berri” horrekin? Hitzez behintzat autodeterminatzeko eskubidearen alde azaltzen ari dira Katalunian. Eman diezaiogun bada aukera esaten duten hori betetzeko. Eta hala ez bada mozorroa eroriko zaie eta gauzak argiago geldituko dira. Benetan ezkertzalea eta demokrata zein den agarian gelditu da. Nik apostua egingo nuke. Inozoegia agian…

    • Goardia zibila goraipatu zutenean ez zitazien mozorroa erori? Adibide bat jartzearren…
      Espabilatuak gero gu, gure herria zapaldu eta txikitu dutenei eskutik heldu eta mundua konponduko dugulakoan…

  • Mozorroa ez bada ez dira zertan batera aukeztu behar, alde badaude alde azalduko dira ta horren alde egingo dute, elkarrekin aurkeztea bakarrik bermatzen al du beraiek horren alde egingo dutela? Ta Nahiz ta elkarrekin juan zer? PODEMOS Euskadin ateratzen dituen bozkik gabe agindu badezake, ez du zertan hitza bete behar, ta mozorroa ez bada, berdin du elkarrekin ez joan, akordioak erdietsi ditzazkete.

    Baina talde Espainiatar bati bozka eman? Nahiz ta denaren alde egon, Espainiaren batasunaren alde daude, ta Espainiaren batasunaren alde badaude, nire herria kolonizatuta, menderatuta, zanpatuta izatearen aldekoak dira, beraz EHBildu hori egingo balu, niri berdin zitzaidan jada Ezker abertzale hau ta EHBildu, beraiek jakingo dute.
    Nire bozka ez da ezer ta agian pentsatuko dute boz gehio lortuko dituztela horrela, baina dena ez du balio, ta TRAIZIOA gutxiago.

  • NiNeu-rekin ados. Ikuspegi eraikitzaile batetik begira dezagun. Nire ustez, kaltea baino gehiego onura dakar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude