Eguzki Garoñaren luzapen eskaeraren aurrean

Garoña sua2 20-5-2013

Gaurko deituta zegoen bileran CSN-k hartu dezakeen erabakiaren aurrean, Eguzki talde ekologista eta antinuklearretik gure iritzi ezkorra azaldu nahi dugu. CSN-k egun batetik bestera bilera deitu izanak ( gogoratu behar dugu Nuclenorrek luzapenerako proposamena maiatzaren 17an aurkeztu zuela), erabakiaren aurrean ezkorrak izateko gakoetako bat da.

Aski ezaguna da CSN-k eta Lobby nuklearrak maiz askotan izan duten jarrera (EB esanetan estres testak osatugabeak, segurtasun neurrietan egin beharreko hobekuntzatan hartutako jarrera malgua…), Espainiako Gobernuak Garoñaren luzapenarekiko eta berriz elektrizitatea ekoiztearen alde azaldu duen aldeko jarrerak… ematen dizkigu beste gako batzuk. Beraz, CSN-k luzapenari baiezkoa emango diola uste dugu.

Luzapenaren eztabaida Garoñak duen benetako arazoa estaltzen ari da: segurtasun falta. Energia ekoizten aritu ala ez, eraikuntza naiz segurtasun akats larriak dituen zentrala da, Garoña ez da segurua, ondorioz biztanleria ( 1.000.000 batetik gora) eta ingurumena arrisku larrian jartzen ari da.

Arrisku hauek ekiditeko neurri bakarra Garoñako zentral nuklearraren itxiera eta eraispena da eta Eguzkikook etengabe lan egingo dugu lortu arte.

Eguzki, talde ekologista eta antinuklearra 2013ko maiatzaren 20an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude