Egunsentia Euskadin

10. legegintzaldia. Zenbaki borobila, nahiz eta egungo egoerak ez duen borobiltasun itxurarik.
Egunsentia

Egunsentia Euskadin. Iñigo Urkullu Lehendakaria izendatu berri dute Legebiltzarrean eta oraintxe  egin du zin Gernikan. Euskadirentzat aro berri bat hasten da, hodei artean argia ikusteko aukera emango digun legegintzaldia izango da.

Urkulluren gidaritzapean herri honek berriz ere hazten hasteko aukera izango du. Urkulluk esan bezala berrabiarazi egingo da Euskadi orain. Krisi garai latzean, beharrezko neurriak abiaraziko dira egoera berbideratzeko eta etorkizunari itxaropenez begiratu ahal izateko, eta horretarako ezinbestekoak izango dira ezberdinen arteko akordioak, eta indar metaketak, guztion artean bidea egiten has gaitezen.

Bakerako eta elkarbizitzeko akordioak ere bilatuko ditu lehendakari berriak. Ohi bezala elkarrizketa izango du tresna nagusia, baina egungo egoerak ematen duen abiapuntu baikorrean oinarrituta.

Urkulluk lehendakaritzatik bultzatuko duen politikaren hirugarren zutabea estatus politiko berri baterako akordioa da. Hori ere adostasunen bidez, guztion konpromisoarekin eta gehiengoak desio duen etorkizuna bilatuz.

Akordioak, elkarrizketa, adostasuna. Iragana aztertu, oraina landu eta etorkizuna eraikitzeko gakoak.

Une konplikatu honetan, Urkulluren eta bere Gobernuaren politikek garai berri baten ateak zabalduko dituzte.

Etorkizuna guztion lanarekin eraikiko dugu.

Aurrera Iñigo, Aurrera Euskadi!

Egunsentia

7 pentsamendu “Egunsentia Euskadin”-ri buruz

  • “Euskadirentzat aro berri bat hasten da,…” ???
    Pelikula hau ikusia daukagu. Spanish movie totala eta amaieran betikoek irabazten dute. Beraz ez aipatu egunsentiak, aro berriak, elkarrizketak, akordioak, indar metaketak eta gisa horretakoak. Ez gara hain tuntunak.

  • Iosu, zure ustez Euskarak zein leku hartuko du Urkulluren jaurlaritzan?

    • Itzain, noizbait suertatu zait Urkullu eta bere sailburu diren batzuekin hitz egitera eta euskaraz besterik ez dugu egin. Ziur naiz Jaurlaritza berri honek euskararen alde egingo duela lan, eta krisiak krisi, beharrezko diren bitartekoak jarriko dituztela gure hizkuntzaren osasuna zaindu eta hobetzeko.

  • Bizkaitarrez betetako gobernua. Ondo dago. EAJn nagusi direnak Gobernuan nagusi. Epe ertain eta luzerako denon mesederako, motzera Bilbo eta bere periferiarentzat berriro ere mauka. Hala ere, berriro diot, gauzak ARGITZEA danon mesederako. Boterea eta interesak zeintzuk diren eta non dauden hortxe begibistan. Erregeari mozorroa kentzen jarraitu behar zeharo biluztu arte.

    • patxi, ados nagoke bizkaitarzentrismo usain horrekin. baina gero gipuzkoarrek donostiako metro nahi ez dutenean edo anoetarako dirua jarri nahi ez dutenean ez dut ulertzen… zeinek du errua bizkaitarrak bere herrian dirua sartzen duelako edo gipuzkoarrak berean sartzen ez duelako…

      • Gonzalo Etxague

        Bi adibideak ederrak dira oso, Donostiako metroa eta Anoeta! Anoetaz nahiago dut dut ez hitz egin, baina esango dizut Donostiak ez duela metrorik behar, 200.000 biztanletik beherako edozein hirik behar ez duelako, eta inguruko herriekin (Pasaia, Orereta, Lasarte, Hernarni, Usurbil…) nahiko ondo komunikatuta dagoelako. Gipuzkoan, ordea, komunikazio gabezia galantak daude: Eibar-Arrasate ardatza, Zarautzetik harago kostaldeko herriak, Hondarribia… 300.000 biztanle gaizki komunikatuta? Gipuzkoan, garraio publiko sare orokorra falta da, eta txartel bakarra autobus, Eusko Tren eta Renferako. Gipuzkoan dirua ongi etorria da, baina ez tontakerietarako. Metroa bai, baina Gipuzkoa osoan.

  • Nola gustatzen zaigun dakigunaz eta ez dakigunaz hitz egitea….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude