Gaurko egunkarien azalak, langabeziaren bilakaeraz

DVportadaMartxo

Langabeziaren bilakaeraren datuek betetzen dituzte gaurko azalak. Espainiar eskuineko prentsak datu onak azpimarratzen ditu. Bakoitza berera, ohi bezala. Titularrera darama El Mundok azken 6 hilabeteetan 84.000 direla zerrenda beltza argaldu duten enpleguak. ABCk aldiz, gehitzen du martxoa 16.000 langabetu gutxiagorekin amaitu duela Espainiar Estatuak.

Diario de Noticiasek Nafarroako datuak azpimarratzen ditu: 5 urte eta erdian lehen aldikoz enplegua sortu dela alegia.

El Correok EAEko datu pattalak daramazki titularrera, eta azaleko testuan Gipuzkoaren datu onak aipatzen ditu.

Noticias de Alavak, Arabako datu negatiboak Espainiar Estatuko positiboekin alderatzen ditu hiru lerroko titularrean.

El Diario Vascok berriz, 2016ko aferari ematen dio zati zentrala eta behekaldean, bigarren planoan, Gipuzkoak martxoan enplegu suntsiketari balazta jartzea lortu duela dio.

Noticias de Gipuzkoak ere albiste nagusia Donostia 2016ri eskaintzen dio. Bestalde, labur batean, Gipuzkoako datuen aurpegi negatiboan jartzen du lupa, 440 langabetu gehiago daudela azpimarratuz.

Deiak ez dio labur bat besterik eskaintzen eta Garak Euskal Herriko datu ezkorrak jartzen ditu lehen planoan eta sarrera testuan.

Berriak ez dakar gaia azalera.

*Deigarria da Garak Gipuzkoako datu onak azalera ez ekarri izana. Baita Berriak ez aipatzea.

Hona hemen gaurko egunkarietako azalak

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Gaurko egunkarien azalak, langabeziaren bilakaeraz”-ri buruz