Egunkariaren alde Madrilen deitutako manifestazioa debekatu dute

OTY5

Ordena publikoa aztoratu daitekeela uste dute epaileek eta beraz ondasun eta pertsonentzat arriskutsua izan daitekeela.

Arratsaldeko 5etatik 7etara Madrilgo erdigunetik Egunkariaren alde biltzea zen asmoa. Auzitegi Gorenak, egun eta ordu horietan, gabonak direla eta, kaleetan familia ugari ibiiko direla dio, eta beraz ordena publikoa aztoratu dezakeela manifestaldiak.

Gabonak direla eta, familiak erosketak egiten ibiliko direlako noiztik ezin dira egin manifestazioak?

Baina arrazoi gehiago ere eman dituzte. Lehena errefusatuz gero, ez omen dute badaezpadako ibilbide bat eskaini. Manifestaziorako deia egin dutenek, eskaerari ezezkoa emango ziotela aurreikusi behar zuten, antza.

Eguna, lekua eta ordua, epaileek baimenik ez emateko aukeratuak diruditela diote,  kale jendetsuenetatik igarotzea aukeratu baitute. Halaxe diote Madrilgo Auzitegi Goreneko epaileek. Ez ote aldarrikapena ahalik eta jende gehienari helarazteko eginiko hautua?

Arrazoi horiekin biltzeko eskubide konstituzionala gainditu egiten duela ulertu dute epaileek.

Argi dago, larunbatean guztiok kalera atera behar dugula “Egunkaria libre” aldarrikatzeko. Baita honako debekua eta antzerako jazarpenak salatzeko ere.

Irudia | Egunkaria libre | ukberri | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Egunkariaren alde Madrilen deitutako manifestazioa debekatu dute”-ri buruz