Egunik hoberena Soziometroa kaleratzeko

NDEwNA==

 

Gaurkoa, beste adibide bat izan da ikusteko administrazioa eta erakundeak nola saiatzen diren informazioa manipulatzen, edo kasu honetan, ezkutatzen. Uste duzue benetan kasualitatea dela Eusko Jaurlaritzarentzat txarra den Soziometroa Espainiako Loteria egiten den egun berean argitara ematea? Ez. Eusko Jaurlaritzako komunikazio arduradunek ederki dakite biharko egunkarien portadan loteriaren irabazleak nagusituko direla, eta Soziometroa gehienez zutabe batean aipatuko dela.  

Aurreko Soziometroarekin konparaketa egitean, ordea, ohartzen da zergatik ezkutuan pasarazi nahi izan duten. Honako honetan elkarrizketatu diren jendeen artean %61ek erran dute Eusko Jaurlaritzan konfiantza gutxi edo batere ez dutela, %45ek eta %16k, hurrenez hurren. Duela bi hilabete kaleratutako Soziometroan, berriz, Eusko Jaurlaritzarekin ezkor zirenak %33 ziren. Ezkor diot, orduan galdera ez baitzen ber-bera izan. Orduan  Eusko Jaurlaritzarekiko “poza” neurtu baitzuten lau aukera emanez, oso pozik, nahiko pozik, ez oso pozik eta batere ez. Azken bi hauen artean elkarrizketatuen %33 osatzen zuten, honako honetan baino 28 puntu gutxiago. Gisa berean nahiko pozik eta oso pozik zirenen artean %52ra iristen ziren, honako ikerketa honetan, ordea, konfiantza handia eta nahiko dutenak %34ra baizik ez dira. Alegia, Patxi Lopezen gobernuarekin gutxienez nahiko pozik zirenen ehunekoa 18 puntuz erori da.  

Egia da poza eta konfiantza ez direla guztiz berdinak, baina penagarria da ikustea, ikerketa baten adierazgarri nagusia konparazioa denean, inkesta batetik bestera galderak aldatzen dituztela. Nahita? Soziometro honetan, ez dute ezta gai honi buruzko eboluzioaren grafikorik eman, aurrekoan jarri zutenean. Orduan, beherakada dagoeneko sumatu zitekeen.

44. soziometroa.

43. soziometroa.

Irudia | Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria | Gorka Arrieta | LGPL
Eusko jaurlaritza, Patxi López, PSE-EE, Soziometroa
Xan Harriague

GAUZA AGERIA

Zer duzu buruan “Egunik hoberena Soziometroa kaleratzeko”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude