Egungo testuinguru politikoa ulertzeko bi bideo

 

Korapiloaren bi bideo: alde batetik eta bestetik

Aitor Esnaola da irudietan ikus daitekeena. Legorretako operazioan atxilotu zuten eta 1.600 kilo lehergai izatea leporatzen dio Guardia Zibilak. Hark inkomunikazio aldian jasotako tratua deskribatu zuen, honako pasartean. Testigantzan aipatu bezala, e

tenik gabe grabatu zuten eta Atlas berri agentziak zabaldu du bideo hau.

Honako hau kultur munduko hainbat lagunek grabaturiko abestia da. Su ta gar taldeko Aitor Gorosabelena da kantua eta Jon Martin, Itziar Ituño, Ramon Agirre eta beste hainbatek hartu dute parte. Atzo aurkeztu zuten Miramar Jauregian.

Maiatzaren 22ra aurkezteko agenda asko konplikatuko da datozen egunetan, baina bi bideoak gurutzatzen direneko atzoko eguna, gauden egoera ulertzeko adibide egokia iruditu zitzaidan.

Irudia | Korapiloaren bi bideo: alde batetik eta bestetik | ZuZeu | LGPL

Zer duzu buruan “Egungo testuinguru politikoa ulertzeko bi bideo”-ri buruz